Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 6 ekaina, 2024 Berrikuntza

Proelek hazi egin da, sektore guztietan zirkuitu elektronikoen eskaria handitu delako

Gipuzkoako enpresak, EMS gisa zerbitzuak eskaintzen dituenak, bere plantilla eta fakturazioa handitzen ditu urtero, esparru guztietan, bere ekipo elektronikoak behar dituzten produktu gehiago sortzen direlako.

Bi hamarkada zirkuitu elektronikoak egiten. Denbora horretan, Proelek enpresak bere zerbitzuak EMS (Electronic Manufacturing Services) gisa eskaini ditu ekipo elektronikoak diseinatu, muntatu eta fabrikatzeko, hala nola SMT teknologia, THL, tropikalizatua, mihiztadurak, test funtzionalak edo fireware grabazioa. 

Irungo enpresak ez du produktu propiorik: “bere produktuetan elektronika behar duen edozein sektoretako bezerorentzat fabrikatzen dugu, eta, gainera, aholkularitza-zerbitzua ematen dugu”, azpimarratu du Javier Vicente Espiga Proelek enpresako CEOak. Eta fabrikazio elektronikoko zerbitzuaren jarduera garatu ahal izateko, “ekoizpen-bitartekoen mailan abangoardian gaude; azken belaunaldiko makinetan etengabe inbertitzen dugu, gure sektorea beti eboluzionatzen baitago”, nabarmendu du konpainiaren ordezkariak. 

Zirkuitu elektronikoak, gorantz

Gainera, 20 urte hauetan, lan egiteko sektore berriak batu ditu, eta bere zirkuitu elektronikoen eskaria handitu da. “Pixkanaka-pixkanaka, sektore guztiek elektronika erabiltzen dute haien produktuetan, eta gure zerbitzuak behar dituzte”, esan du Vicente Espigak. Horregatik, nazioarteko bezeroak ditu: IOT, argiztapena, sarbideen kontrola, berriztagarriak, kontsumo eta industria elektronika, ‘smart city’, ‘smart water’, nekazaritza edo mugikortasuna. 

Sektore guztietan elektronikak izan duen hazkundearen ondorioz, Proelek enpresako plantilla, gaur egun 40 pertsonatik gora dituena, “urtero hazten da gure jardueraren hazkundearen ondorioz”, dio Javier Vicentek. 

Enpresa gipuzkoarrak batez ere enpresa nazionalekin egiten du lan, “baina fabrikatzen dizkiegun produktu gehienak esportatzen dituzte. Esan genezake Proelekek fabrikatutako elektronika dagoela mundu osoan  zehar“, ziurtatu du CEOak. 

Iaz euskal enpresak 7 milioi euro baino gehiago fakturatu zituen. “Azken urteotan etengabe hazi gara, eta hori egiten jarraitzea aurreikusten dugu, sektore guztietan produktuetan elektronika sartzeko joeragatik”, aurreratu du. 

Euskal enpresen artean berrikuntza bultzatzeko, enpresa txiki eta ertainetatik konpainia handietaraino, SPRI Taldeak Hazinnova, BDHI Konexio edo Innobideak bezalako berrikuntzarako programak eta laguntzak ditu.   

Lotutako albisteak

27 ekaina, 2024 Berrikuntza
Gaztaren Institutuak gazta eta esne gordinaren aldeko apustua egin du, berrikuntzarako ibilgailu gisa
Irakurri gehiago
21 ekaina, 2024 Berrikuntza
Okatt empresak konponbide fidagarriak eta neurrira egindakoak eskaintzen ditu jasotze-sektorearen konplexutasun berrien aurrean
Irakurri gehiago
19 ekaina, 2024 Berrikuntza
KEM ONE saritu dute Espainiako Industria Kimikoaren Enpresa Federazioaren azken Segurtasun Sarietan
Irakurri gehiago
18 ekaina, 2024 Berrikuntza
Innobasquek adimen artifizialeko eta AA sortzaileko kasu praktikoen deialdia egin du hurrengo Global Innovation Day jardunaldirako
Irakurri gehiago
12 ekaina, 2024 Berrikuntza
aerOS, AI Redgio 5.0, Women TechEU, WASABI eta CIRCULOOS proiektuek euren hurrengo Open Call ekimenak aurkeztu dituzte ur-jauziko finantzaketari buruzko hirugarren jardunaldian
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak