El equipo de
Berrikuntza
Albisteak 15 apirila, 2021

Prospektiker, prospektiban oinarritutako aholkularitza berritzailea

Gipuzkoako enpresak 30 urte baino gehiago daramatza lanean erabakiak hartzera zuzendutako epe luzeko estrategia honekin

Gaur egun, eta are gehiago COVID-19aren ondorioz eman den egoera honetan, etorkizunak gero eta zalantza gehiago eragiten ditu enpresa eta erakunde publikoetan. Epe luzerako planak egitea zaila izan daiteke, baina badago tresna bat baliagarria izan daitekeena erabakiak hartzeko: prospektiba.

Prospektiba prozesu sistematikoa eta parte-hartzailea da. Prozesu horren helburua da etorkizuneko adimena metatzea eta, erabakiak hartzeko orduan, epe ertain eta luzeko ikuspegia izatea. Beste ikuspegi klasiko batzuen aurrean, prospektiba epe luzerako ikuspegia planteatzen saiatzen da, egungo joerak aztertuz eta gaur egunean egiteko ekintzak gomendatuz.

Metodo hau 1987an Donostian sortutako Prospektiker enpresaren ardatzetako bat da. Zazpi langile dituen ETE hau nazioarteko erreferentea da arlo horretan. Metodologia hori administrazio publikoarekin eta enpresa pribatuekin lotutako kasuetan aplikatzea lortzen du, hala nola Gipuzkoako Hausnarketa Prospektibo-Estrategikoaren prozesuan (G+20). “Hausnarketa sustatu nahi dugu, erakundeen eta enpresen erabakiak errazagoak izateko”, adierazi du Ibon Zugasti Managing Prospektikerreko zuzendariak.

Donostiako ETEak parte hartu duen azken proiektuetako bat CircularStart izan da. Proiektu horren helburua inkubagailuei, prestatzaileei eta aholkulariei laguntza ematea da start-upen iraunkortasunaren eta zirkulartasunaren prestakuntzan, ELearningen tresnen bidez. Horrela, enpresa gazteek alderdi horiek ulertzeko, ebaluatzeko eta hobetzeko gaitasunak izango dituzte. “Badira pertsona ekintzaileak, merkatuan berrikuntza disruptibo eta jasangarriak gehitzen dituztenak, bai eta jasangarritasunera bideratutako inkubagailuak ere. Hala ere, fenomeno hau orokorra izatetik urrun dago “, azpimarratu du Zugastik. Prospektiker 1990eko hamarkadatik ari da Europako ikerketa-proiektu horietan lanean, bai partzuergoko bazkide gisa, bai beste erakunde publiko eta pribatu batzuetarako laguntzaile tekniko gisa.

Prospektikerren arduradunen ustez, pandemia osteko testuingurua aukera bat izan daiteke prospektiba estrategikoa plangintza-tresna gisa sustatzeko. Bestalde, enpresa “prospektiba aplikatua, nazioartekotzea, jasangarritasuna, berdintasuna, produktu eta zerbitzuen digitalizazioa, ezagutzaren kudeaketa eta belaunaldien arteko oreka” bultzatu nahi dituen plan estrategiko batean murgilduta dago.

Euskal enpresen artean berrikuntza bultzatzeko, enpresa txiki eta ertainetatik konpainia handietaraino, SPRI Taldeak Hazinnova eta Innobideak bezalako programak eta laguntzak ditu. Hemen kontsulta daitezke.

Lotutako albisteak

MEPRO  Medical  Reproductive  Solutions,  gizarte-helburu  teknologia:  ugalkortasun  maskulinoa  berritzen
15/04/2025 Berrikuntza

MEPRO Medical Reproductive Solutions, gizarte-helburu teknologia: ugalkortasun maskulinoa berritzen

Gure helburua osasun-profesionalei eta bikoteei antzutasunaren erronkei aurre egiteko tresna berritzaile, seguru eta eraginkorrak eskaintzea da

Kontsulta  irekia:  Spri  Taldearen  laneko  prebentzio-zerbitzuak  definitzeko  zure  aukera
15/04/2025 Berrikuntza

Kontsulta irekia: Spri Taldearen laneko prebentzio-zerbitzuak definitzeko zure aukera

Sprik merkatuko aurretiazko kontsulta jarri du abian, lan-arriskuen prebentzioaren eta osasunaren zaintzaren sektorearen benetako beharretara egokitutako lizitazioa diseinatzeko. Horren bidez, operadore ekonomikoen ekarpenak bildu nahi dira, kontratazio-prozesu lehiakor, garden eta merkatuko jardunbide egokienekin lerrokatua egituratzeko.

Aloka,  profesionalen  artean  ikus-entzunezko  materiala  alokatzeko  plataforma
14/04/2025 Berrikuntza

Aloka, profesionalen artean ikus-entzunezko materiala alokatzeko plataforma

Gipuzkoako startup-ak hainbat ekipo eskaintzen ditu, hala nola kamerak, grabagailuak, mikrofonoak, droneak. Mobile World Congress-eko 4YFN biltzarrean parte hartu zuen, SPRI Taldeak kudeatutako stand batekin, webgunea inbertsore eta bezero potentzialei aurkezteko.

Metagra,  mende  erdiko  berrikuntza  automobilgintzarako  hotzeko  estanpazioan
10/04/2025 Berrikuntza

Metagra, mende erdiko berrikuntza automobilgintzarako hotzeko estanpazioan

Bergarako enpresa pieza konplexuen fabrikazioan sendotu da, jasangarritasunaren eta berrikuntzaren alde eginez.

Sustatu  berrikuntza-proiektuak  zure  enpresan  Fast  Track  Innobideak  ekimenarekin
10/04/2025 Berrikuntza

Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin

Fast Track Innobideak Euskadiko enpresa berritzaileen kopurua handitzeko eta sustatzeko sortu zen. Merkatuan ondasun edo zerbitzu berriak sartu dituzten edo enpresan negozio-prozesuak hobetzen dituzten berrikuntza-jarduerak babesten ditu, enpresa lehiakorrago bihurtzeko.

Jon  Ander  Egaña:  “BASQUE  FOOD  CLUSTERrek  elikadura  euskal  industriaren  sektore  estrategiko  gisa  kokatzea  lortu  du”
09/04/2025 Berrikuntza

Jon Ander Egaña: “BASQUE FOOD CLUSTERrek elikadura euskal industriaren sektore estrategiko gisa kokatzea lortu du”

Elikatze-katearen euskal elkartea 150 enpresa eta erakunde baino gehiagoren lehiakortasuna hobetzeko lanean ari da, berrikuntzaren garapenarekin, lankidetza-proiektuekin eta teknologien integrazioarekin.

Siteco,  30  urte  automatikoki  ordaintzeko  makinak  ekoizten
08/04/2025 Berrikuntza

Siteco, 30 urte automatikoki ordaintzeko makinak ekoizten

Arabako enpresak administrazio publikoarekin eta ostalaritza sektorearekin egiten du lan, eta urteak daramatza nazioarteko merkatuan.

Mecanizados  Patro  enpresak  “fidagarritasuna,  segurtasuna  eta  eraginkortasuna”  eskaintzen  ditu  trenbide-sektorean
03/04/2025 Berrikuntza

Mecanizados Patro enpresak “fidagarritasuna, segurtasuna eta eraginkortasuna” eskaintzen ditu trenbide-sektorean

Serie laburretarako eta luzeetarako pieza espezifikoak fabrikatzen ditu enpresa arabarrak, doitasun handiko lan-tresna eta makinekin.

Lorra,  lau  hamarkada  inguru  Bizkaiko  nekazaritzako  elikagaien  kooperatibismoaren  funtsezko  zutabe  gisa 
31/03/2025 Berrikuntza

Lorra, lau hamarkada inguru Bizkaiko nekazaritzako elikagaien kooperatibismoaren funtsezko zutabe gisa 

Gaur egun, erakundearen lehentasuna zahartutako sektore honetako erretiroak ordezkatzea da, belaunaldi-erreleboaren bidez. 

NudgeXperience  Bilbon:  CX  eta  Portaera  Zientzien  ekitaldia
28/03/2025 Berrikuntza

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia

Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.