Robotika adimenduna automatizazioa bizkortzeko
IK4-Tekniker euskal zentro teknologikoak, zama handien mugimendua edo etxetresna elektrikoen muntatzea bezalako aplikazio industrialetarako sistema automatizatuak garatzean oinarritutako proiektu batean parte hartu du.
Industria, adimenez doitutako fabrikazio inguru berrietarako bidean aurrera darrai, ekipamenduak eta makinak elkarrekin konektatuta egon, automatikoki lan egin eta pertsonekin kolaboratzeko gaitasuna izan dezaten.
Fabrikazio industrial adimendunak eta bezeroen beharrei egokitutako inguruak eraikitzea ROBO-PARTNER proiektuaren, hots, , IK4-TEKNIKER euskal zentro teknologikoaren parte hartzea izan duen ekimenaren helburu nagusienetariko bat izan da.
Proiektua, muntatze lanetan automatizazio robotika kolaboratiboaren sistemak sortzeko teknologia garatzean datza eta plantan zama handien mugimendua edo etxetresna elektrikoen muntatze kolaboratiboa bezalako zenbait aplikazio industrialen garapenean oinarritu da.
Lotutako albisteak

Lorra, lau hamarkada inguru Bizkaiko nekazaritzako elikagaien kooperatibismoaren funtsezko zutabe gisa
Gaur egun, erakundearen lehentasuna zahartutako sektore honetako erretiroak ordezkatzea da, belaunaldi-erreleboaren bidez.

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia
Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Innobideak Prestakuntza prestatu zure lantaldea balioan lehiatzeko eta ez prezioan
Euskadiko ETEen % 60k berrikuntzaren alde egiten du, baina gehienek kostua murrizteko edo kalitatea hobetzeko egiten dute eta ez dute benetako abantaila lehiakorra sortzen merkatuan. Alabaina, berrikuntza ez da etorkizunean mantentzeko tresna soila, etorkizunean liderra izateko estrategia baizik. Horretarako, gakoa teknologia ez ezik, pertsonak, estrategia eta egokitzeko gaitasuna ere badira.

Utilmaik tresna industrial aurreratuak diseinatzen ditu ekoizpen industriala optimizatzeko
Bizkaiko enpresak berrikuntza eta ezagutza teknikoa uztartzen ditu funtsezko sektoreetan mekanizazio-prozesuak hobetzeko, hala nola garraioan, makineria astunean eta aeronautikan.

Imanol Rego, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako presidente berria
Manuel Salaverriaren lekukoa hartu du. Salaverriak euskal ekosistema publiko pribatuaren balioa sustatzen jakin du, Euskadi garatzeko bide estrategiko gisa