Euskadiko ETEntzako Eusko Jaurlaritzaren 2025 laguntzen plana.

Euskal enpresentzako laguntzak.

Onlineko jardunaldiak euskal enpresarentzat.

Filtra tu búsqueda

SACEN San Jorge Placas Energía Solar
Berrikuntza
Albisteak 20 otsaila, 2024

Sacenek telekomunikazioetarako bere lehen kabina adimenduna instalatu du

Denbora errekorrean muntatzen da eta hidrogeno pila batekin elikatzen da

Santurtziko San Jorge LHIIk (Bizkaia) telefonia mugikorreko eta mikro CPD berritzaile estazio bat du. Proiektua Sacen euskal enpresaren lehen kasu arrakastatsua bihurtu da eta Kabina adimendun horrek prebentziozko mantentze-lanen eta energia-kontsumoaren eraginkortasuna hobetzen ditu.

Telekomunikazioetan aditua den empresa honek duela urte batzuk muntatzeko erraza eta azkarra den, eta, ere berean, teknologiaren hedapenaren kostu operatiboetan nabarmen aurreztea lortzen duena azpiegitura garraiagarri eta autosostengarria hau asmatu zuen. Kabina adimendunak azpiegitura batek telefonia mugikorreko multioperadore eta CPD estazio baterako behar duen guztia barne hartzen du: ekipoak, elektronika, hozte sistemak, antenetarako mastak eta operadore guztien RRUak.

Sacenen lehen arrakasta-kasua Santurtziko San Jorge lanbide-heziketako zentroaren teknologia-sailan instalatu da, telekomunikazio-modulu bat eta energia berriztagarrien beste bat modulu bat dituena. Zentroak erabilera pertsonala emango dio, eta dagoeneko, bere komunikazio-sistema batzuekin ari da lanean, hala nola FMko irrati batekin, besteak beste.

Zentro teknologikoarekin lankidetzan, energia-eraginkortasunean plus bat eman diote proiektuari, instalazioa elikatzeko hidrogeno pila bat gehituz, instalazioa ingurumena errespetatzen duen telekomunikazio-estazioa bihurtuz. Horrez gain, kabinak eguzki-panelak eta ardatz bertikaleko aerosorgailu bat ditu.

Espero dugu arrakasta izan duen lehen kasu honek onarpen handia izatea, aitzindariak gara % 100 berdea den horrelako instalazio batean”, azpimarratzen du” Mikel Centeno Sacenen bazkide fundatzaileak.

Sistema honek hainbat abantaila ditu: errendimendua hobetzen du, energia aurreztuz eta sistemen urrutiko kontrola erraztuz. Bere muntaketa azkarraz gain, 9 ordutan egiten dena, operadore guztiak leku berean bateratzeko gai da, erabilera anitzekoa da, garraiagarria da eta horrez gain, 4G eta 5G operadore mugikorren eta azpiegituren mantentze-lanetan eta etorkizuneko hedapenean aurreztea lortzen du.

Santurtziko instalazioan, langile bakar batek altuerako edo erortzeko arriskurik gabe eta ekipamendurik eraman gabe, bi ordutan instalatu eta integratu dezake 5Ga, egiturazko egokitzapenik eta indargarririk gabe; ez du zerikusirik instalazio arrunt batean beharko litzatekeenarekin”, azaltzen du Centenok.

Sacenek, bere proiektu aitzindariarekin, telekomunikazio eta digitalizazioko AOTEC azokan parte hartuko  maiatzean Bilbon, eta arrakasta kasuaren onarpen ona espero dute etorkizunerako inbertsioak bideratu ahal izateko. Kanpora joateko proiektuak izango duen eragin positiboan konfiantza dute; izan ere, uste dute hobeto baloratzen direla sareko energiarik gabe funtziona dezaketen horrelako soluzio mugikorrak.

Sacen 2013. urtean jaio zen, multioperadore azpiegitura autosostengagarriak diseinatu eta garatzeko helburuarekin. Enpresaren etengabeko berrikuntza bere jatorrizko proiektuaren lehenengo arrakasta-kasuarekin burutu da.

Lotutako albisteak

Optimus3Dk  neurrira  egindako  gailu  medikoak  landuko  ditu  Gregorio  Marañón  ospitalearekin  batera

Optimus3Dk neurrira egindako gailu medikoak landuko ditu Gregorio Marañón ospitalearekin batera

Arabako enpresak bidalitako Lorena Cros doktoreak 3D modelaketan, inplanteen diseinuan eta irudi medikoen segmentazioan lagunduko du.

Diker,  osasungintzaren  sektorerako  injekzio  bidezko  plastikoetan  Euskadi  mailako  erreferente  bihurtu  nahi  duen  ETEa
25/02/2025 Berrikuntza

Diker, osasungintzaren sektorerako injekzio bidezko plastikoetan Euskadi mailako erreferente bihurtu nahi duen ETEa

Oiartzungo enpresa, gaur egun, batez ere automobilgintzaren eta elektronikaren sektorearentzat ari da lanean

Ekisolarrek  bere  negozioa  deskarbonizaziorantz  hedatu  nahi  du

Ekisolarrek bere negozioa deskarbonizaziorantz hedatu nahi du

Gasteizen kokatuta dagoen enpresak SPRI Taldearen BDIH Konexio programaren laguntza jaso du eta estalki industrialetan energia fotovoltaikoa eskaintzen du.

Einnek,  bost  urte  etengabe  eboluzionatzen  sektore  elektriko-elektronikoan

Einnek, bost urte etengabe eboluzionatzen sektore elektriko-elektronikoan

Pandemia betean jaio zen enpresak eraldaketa digitalaren aldeko apustua egin du hasieratik, sektorean bereizteko; bideojoko bat ere sortzen ari da, ingeniaritzako eta muntaiako barne-prestakuntza teknikoa iraultzeko.

E&M  Combustion-ek  Chileko  meatzaritza  deskarbonizatzen  laguntzen  du  hidrogenoa  erabiliz,  Sprilur-en  Bildosola  Poligonotik

E&M Combustion-ek Chileko meatzaritza deskarbonizatzen laguntzen du hidrogenoa erabiliz, Sprilur-en Bildosola Poligonotik

Euskal ingeniaritzak hidrogenoaren errekuntzako I+G proiektu pilotu hau garatu du Chileko Gobernuarentzat.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.