FORUM EUROPA TRIBUNA EUSKADI
Albisteak 10 maiatza, 2022

Salaverria: “Berrikuntzaren arloan 2008ko krisiari baino hobeto ari gara aurre egiten honi”

Innobasqueko presidenteak euskal berrikuntzan aurre egin beharreko erronka nagusiak ere azpimarratu ditu: ETEen jarduera berritzailea eta gazteen prestakuntza zientifiko-teknologikoa

“Berrikuntzaren arloan 2008ko krisiari baino hobeto ari gara aurre egiten honi”. Hori esan du gaur goizean Manuel Salaverriak, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako presidenteak, “Fórum Europa. Tribuna Euskadi”ren gosari informatiboko protagonistak. Nueva Economía Fórum-ek antolatu du ekitaldia BBKren laguntzarekin, Bilboko Ercilla hotelean.

Salaverriak nahiago du “hondamendira eramango gintuzketen optimismo konpultsiboetatik eta pesimismo suntsitzaileetatik ihes egin”, baina berrikuntzaren arloan Euskadin joera-aldaketa dagoela baieztatu du, eta honako datu hauek eman ditu, besteak beste:

  • I+G arloko inbertsioak maximo historikoa lortu zuen: 1.490 milioi euro
  • Jatorri publikoko nahiz pribatuko I+G arloko inbertsioa hazi da
  • Enpresak izan dira inbertsio horren hartzaile nagusiak (% 57)
  • I+G egiten duen enpresa-kopurua hazi egin da: 2014an 1.400 enpresa ziren eta gaur egun, 1.600 dira
  • Euskadi Europako 240 eskualdeetatik bederatzigarrena da berrikuntza eta ikerketa arloko proiektuak finantzatzeko funtsen bolumenik handiena lortzen: Horizon 2020 programako 869 milioi euro lortu dira
  • Europako Batzordeak Berrikuntzaren Europako Adierazleen Koadroan egiten duen sailkapenean 132. postutik 93.era igaro da Euskadi (guztira 240 dira) eta Euskadi “berrikuntza handiko eskualdea” eta “bikaintasun‑poloa” dela adierazi du.
  • Berrikuntzaren Euskal Agentziak uste du I+G arloko inbertsioak hazten jarraituko duela 2022ra arte, 1.630 milioi euro gainditu arte; 2021ean baino % 5 gehiago.

Innobasqueko presidenteak euskal berrikuntzan aurre egin beharreko erronka nagusiak ere azpimarratu ditu: ETEen jarduera berritzailea eta gazteen prestakuntza zientifiko-teknologikoa.

 

Berritzeko beharra

Euskal enpresa nagusietako I+G arloko arduradunen pertzepzioaren berri ere eman du Salaverriak; haien esanetan “berritzeko egiazko beharra dago”, trantsizio sozio‑sanitarioak, ingurumen arlokoak eta trantsizio digitalak eragiten ari diren “disrupzio mailarekin harrituta daude”. “Etorkizunez betetako” inguru honetan errebindikatu du “berrikuntza, inoiz baino gehiago, eraldatzeko, etorkizun anitzak kontuan izateko, aukerak hautemateko eta protagonista non izan nahi dugun aukeratzeko”.

Zentzu horretan, gogoratu du Berrikuntzaren Euskal Agentziaren 2021-2024 aldirako jarduera honakoetara bideratuko dela: berritzen duten euskal ETE kopurua haztera, euskal I+G+b arloaren nazioarteko presentzia haztera, gazteen zientzia eta teknologia arloko interesa sustatzera (bereziki neskena) eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sistema tresna aurreratuekin hornitzera berrikuntza sustatzeko jardueren esperimentazio-laborategia izan dadin. Innobasque, ia mila erakundez eratutako irabazi‑asmorik gabeko elkarte publiko-pribatua, Euskadiko Berrikuntza-ekosistemako eragileekin lankidetzan dabil, xede hori lortu ahal izateko. Horretarako Innobasquek ekintzak proposatzen dituela adierazi du talentua, ETEak, sozializazioa, berrikuntza disruptiboa eta ekosistema finantzarioaren integrazioa sustatzeko. “Ez dago kikiltzeko betarik” ondorioztatu du Salaverriak, “Euskadin sortu ahal izango dugun berrikuntza-maila izango da gakoa”.

Euskadiko enpresa munduko, mundu akademikoko, instituzioetako eta gizarteko jende ugari izan da ekitaldian.

Lotutako albisteak

Lorra,  lau  hamarkada  inguru  Bizkaiko  nekazaritzako  elikagaien  kooperatibismoaren  funtsezko  zutabe  gisa 
31/03/2025 Berrikuntza

Lorra, lau hamarkada inguru Bizkaiko nekazaritzako elikagaien kooperatibismoaren funtsezko zutabe gisa 

Gaur egun, erakundearen lehentasuna zahartutako sektore honetako erretiroak ordezkatzea da, belaunaldi-erreleboaren bidez. 

NudgeXperience  Bilbon:  CX  eta  Portaera  Zientzien  ekitaldia
28/03/2025 Berrikuntza

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia

Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Innobideak  Prestakuntza  prestatu  zure  lantaldea  balioan  lehiatzeko  eta  ez  prezioan
25/03/2025 Berrikuntza

Innobideak Prestakuntza prestatu zure lantaldea balioan lehiatzeko eta ez prezioan

Euskadiko ETEen % 60k berrikuntzaren alde egiten du, baina gehienek kostua murrizteko edo kalitatea hobetzeko egiten dute eta ez dute benetako abantaila lehiakorra sortzen merkatuan. Alabaina, berrikuntza ez da etorkizunean mantentzeko tresna soila, etorkizunean liderra izateko estrategia baizik. Horretarako, gakoa teknologia ez ezik, pertsonak, estrategia eta egokitzeko gaitasuna ere badira.

Utilmaik  tresna  industrial  aurreratuak  diseinatzen  ditu  ekoizpen  industriala  optimizatzeko
24/03/2025 Berrikuntza

Utilmaik tresna industrial aurreratuak diseinatzen ditu ekoizpen industriala optimizatzeko

Bizkaiko enpresak berrikuntza eta ezagutza teknikoa uztartzen ditu funtsezko sektoreetan mekanizazio-prozesuak hobetzeko, hala nola garraioan, makineria astunean eta aeronautikan.

Imanol  Rego,  Innobasque  Berrikuntzaren  Euskal  Agentziako  presidente  berria
19/03/2025 Berrikuntza

Imanol Rego, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako presidente berria

Manuel Salaverriaren lekukoa hartu du. Salaverriak euskal ekosistema publiko pribatuaren balioa sustatzen jakin du, Euskadi garatzeko bide estrategiko gisa

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.