SATIINSek adimen artifiziala erabiltzen du ekipo-ondasunen mantentze prediktiborako, parametro elektrikoetan oinarrituta
Grupo GAES talde gipuzkoarrak 70 urte baino gehiago darama berrikuntzaren alde egiten. Joan den mendeko 50eko hamarkadan sortu zen, eta, gaur egun, osagai eta sistema mekaniko industrialen esparrura bideratutako zerbitzu eta soluzio teknikoak eskaintzen ditu. Horregatik, sektoreko erreferenteetako bat dela uste da. Arrakasta hori lortzeko, kudeaketa logistikorako, ekipamendurako, makineriarako, esperientziarako eta, batez ere, taldearen lanbide-prestakuntzarako tresna eraginkorrak konbinatu ditu, 100 pertsonak baino gehiagok osatzen baitute, eta produktuetan eta aplikazioetan soluzio egokiak ematen baititu.
Iñigo Gabilondo kudeatzaileak adierazi duenez, “gaur egun Grupo GAES hainbat zentrok (sozietateak edo ordezkaritzak) osatzen dute, eta horien arduradunek kudeaketa estrategikoan eta eguneroko kudeaketan parte hartzen dute”.
16 instalazio ditu Penintsula osoan zehar, eta horrek, gerentearen arabera, aukera ematen dio “edozein motatako prozesuak arintzeko: arazoen konponbidea, tratamendu espezializatuak edo gure bezeroek behar duten material-hornidura. Hori, beste faktore askoren artean, merkatuko liderrak diren gure hornitzaile estrategikoei eta gure bezeroek, gure sail teknikoak eta muntaketa- eta mekanizazio-tailerrek emandako konfiantzari esker lortu genuen”.
Enpresaren jarduera produktuaren bost ildo nagusitan oinarritzen da: errodadura, transmisioa, motorreduktoreak, mugimendu lineala eta mekatronikoa. Gainera, enpresa doitasun-mekanika garatzeko ahaleginetan zentratzen ari da, Kofon enpresaren doitasun handiko erreduktoreak bezalako produktuak txertatuz.
Akatsak saihestea eta kostuak murriztea
“Gure enpresaren etorkizunerako proiektu estrategiko gisa, hurrengo hau aukeratu dugu: mantentze prediktiboa, hau da, erabiltzaileari bere sistemetan akatsak prebenitzen eta eguneratuta egoteko aukera ematen dion zerbitzua. Horretarako SATIINS soluzio propioa erabiltzen dugu, kostuak aurreztuz datuak atzemateko eta aztertzeko”, adierazi du Iñigo Gabilondok.
Tresna hori gai da bezeroen transformazio-zentroei eta koadro elektrikoei buruzko datuak etengabe lortzeko; hala, industria-planten kontsumo elektrikoaren alderdi globalak monitorizatzen ditu, eta bezeroei aurrezpen handiak ematen dizkie, bai eta instalazioaren eragiketaren ezagutza handiagoa ere, eta edozein gorabeheraren aurrean alarma-sistema baten bidez ohartarazten du. “Neurri handi batean, ACIDE proiektuari esker garatu ahal izan da soluzio hau”, aitortu du.
Hala, 2019az geroztik, enpresa ACIDE proiektuan murgilduta dago. Proiektu horren helburu nagusia da industria-prozesuak monitorizatzeko eta optimizatzeko datu-analisietan oinarritutako soluzioak garatzea. Grupo GAESek Euskabearekin parte hartzen du SPRI Taldearen Hazitek programaren bidez, Vicomtech ikerketa-zentroaren laguntzarekin.
ACIDE proiektuaren helburua anomaliak garaiz detektatzea ahalbidetuko duten ereduak eta algoritmoak diseinatzea, ezartzea eta integratzea da. Adimen artifizialeko algoritmoetan oinarritutako tresna teknologikoak garatu nahi dira, ekipo-ondasunen mantentze prediktiborako parametro elektrikoetatik abiatuta. “Gaur egun garapen prozesuan dago. Baina proiektuan parte hartzeak berrikuntzaren aldeko gure apustu garbia erakusten du”, azpimarratu du kudeatzaileak.
SPRI Taldeak euskal enpresen I+G bultzatzen du, tresnekin, aktiboekin, laguntzekin, lantalde eta aliantzekin, ikerketa sustatzeko eta teknologia berriak sortzeko. Hori dena Elkartek, Emaitek edo Hazitek bezalako programaren bidez lortzen da, eta horien informazioa hemen dago eskuragarri.
Lotutako albisteak

“Innovation Land” lelopean, Euskadik Transfiere 2025 Europako zientzia, teknologia eta berrikuntzarako fororik handienean parte hartuko du
Euskadik presentzia nabarmena izango du programa ofizialean, Basque Research and Technology Alliance (BRTA) aliantzako, SPRI Taldeko, Tecnaliako eta ZITUko arduradunek parte hartuko baitute

Euskadik Europan herrialde berritzaile gisa duen ahala finkatu du, enpresa txiki eta ertainen ahaleginari esker
Topaketak lurraldeko eta sektoreko berrikuntzaren 30 eragile eta Euskadiko 70 enpresa txiki eta ertain baino gehiago bildu ditu; eragile eta enpresa horiek 2023an berrikuntza-proiektu bat garatu dute HAZINNOVAren bidez, SPRIk eta Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentziak kudeatutako Eusko Jaurlaritzaren programaren bidez

Euskocam System S.L.-k elektrohigadurarako grafitozko soluzioak eskaintzen ditu
Elorrioko enpresak elektrohigadurarako grafito-elektrodoen diseinuan eta fabrikazioan zerbitzu integrala eskaintzen du, berrikuntzaren eta iraunkortasunaren aldeko apustu argiarekin.

Hazinnovaren eskutik Estatu Batuetan haztea du helburu Rob-Jor enpresak
Manikurako eta pedikurako produktuak fabrikatzen dituen enpresa arabarra industria mota horretako fabrikatzaile europar bakarrenetakoa da, eta berrikuntzaren eta pertsonalizazioaren alde egiten du Asiako lehiakortasunaren aurka borrokatzeko.

TH Company, munduko liderra arrantza sektorerako makinetan Mungiatik
Mundu osoko 500 atunketari baino gehiagok dute enpresa horren teknologia eta % 75eko merkatu-kuota du.