Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 2 uztaila, 2020 Berrikuntza Fast Track Innobideak programa

SmartCompo, azpi-produktu organikoak balioan jartzen dituen teknologia berritzailea

Enpresa gipuzkoarrak 2020ko Europako Ingurumen Sarietako bat irabazi du

 

Enpresa gipuzkoarrak 2020ko Europako Ingurumen Sarietako bat irabazi du

 

SmartCompo konpainia gaztea konposta egiteko ekipoetan espezializatuta dago. Ekipo horiek eraginkortasun handiagoz aprobetxatzen dituzte bio-hondakinak eta produktu organikoak, eta, aldi berean, ingurumen-inpaktua murrizten da. Berau da Japonian fabrikatutako makineria hori Europa hegoaldean banatzen duen enpresa bakarra.

 

SmartCompo enpresaren gailuak konpostagailu industrialak dira, eta ia edozein azpi-produktu organiko prozesatzen dute: abeltzaintzako bio-hondakinak, araztegietako lohiak, elikaduraren industriako hondakinak, e.a. Sistemak azkarrago gauzatzen du konposta egiteko prozesua, hondakin kutsagarri gutxiago isurtzen ditu tratamenduan zehar, eta kalitate handiko ongarri organiko bat lortzen du.

 

“Ekipo hauek asko zabaldu dira Asian, baina unitate gutxi daude Europan” azaldu du Ariane Inzak, konpainiaren teknikari komertzialak. Makina horiek hainbat abantaila dituzte orain arteko sistemekin alderatuta. Hala, ingurumenean eragiten den inpaktua murrizten da, ez dutelako lixibiaturik sortzen (partikula kutsagarriak daramatzaten hondakin likidoak) eta gasak bio-iragazkiz osatutako sistema batekin tratatzen direlako, isuriak eta usainak ezabatuz.

 

“Makina hauek konposta egiteko prozesua azkartzen dute eta lan-eskuaren kostuak eta espazioaren erabilera murrizten dute, diseinu bertikala dutelako” dio Ariane Inzak, “gainera, produktuaren kalitatea merkatuko estandarren gainetik dago, oso ongi eusten baitie materialen nutrienteei”. Diseinu konpaktuari esker, ekipo hauek hondakinak sortzen diren tokian bertan jar daitezke, gastuak eta garraioaren ingurumen-inpaktua saihestuz.

 

SmartCompo enpresak 2020ko Europako Ingurumen Saria irabazi du Euskadiren atalean, Garapen Jasangarrirako Prozesuen kategorian. Europako Batzordeak lideratzen eta Euskadin Ihobek koordinatzen dituen garaikur hauen helburua da aitortza egitea enpresek industria eko-eraginkorreranzko bidean egiten duten lanari.

 

Lotutako albisteak

22 uztaila, 2024 Berrikuntza
Jabones El Abra: “Produktu litro bakoitzeko plastiko gutxiago erabiltzen duen ontzi ekologiko bat garatu dugu Hazinnovari esker”
Irakurri gehiago
18 uztaila, 2024 Berrikuntza
Mikel Jauregi industria klusterrekin elkartu da eta Euskadiren espiritu aitzindaria aldarrikatu du etorkizuneko erronkei eta aukerei aurre egiteko
Irakurri gehiago
12 uztaila, 2024 Berrikuntza
Biotz sendotu egin da Orklirekin aliantza estrategikoa itxi ondoren
Irakurri gehiago
9 uztaila, 2024 Berrikuntza
Erhardt Serikaten teknologia kuantikoak konponbide berritzaileak ematen dizkie logistikaren sektoreko arazoei
Irakurri gehiago
2 uztaila, 2024 Berrikuntza
‘Belk+’, mugikortasunerako laguntza pertsonaleko lehen exoeskeleto adimenduna
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak