Sokalde, kalitate handiko erdi mailako galdaragintza
Sokalde Gasteizen kokatuta dagoen erdi mailako galdaragintzako enpresa da. Hamar urte baino gehiagoko ibilbidea du, eta 21 profesionalek osatzen dute. Bezeroak hainbat sektoretakoak dira: aeronautika, igogailuen sektorekoa, energia berriztagarriak, meatzaritza, sektore eolikoa edo ekipo-ondasunen sektorekoa. Galdaragintza arina dela esan arren, enpresa gai da tamaina edo bolumen handiagoko lanak ere egiteko, eta balio erantsi handia du: neurrira egindako proiektuak, bezero bakoitzaren beharretara egokituak.
“Galdaragintzaren munduan aldaketa bat behar zela ikusi genuen. Lan egiteko modu tradizionalak ez du balio. Orain, produktu globalagoa eskatzen da, neurrira egindako proiektuak, eta horixe eskaintzen dugu. Produktua fabrikatu eta zerbitzatzeko behar diren prozesu guztiez arduratzen gara, eta, hala, zerbitzu integrala eskaintzen dugu, bezeroen arazo eta beharrei soluzioak ematen”, nabarmendu du Iban Rodríguez Sokaldeko zuzendari kudeatzaileak. Gaur egun konpainia nazioartera hedatu ez den arren, hainbat bezerorentzat egiten dituen produkzioen %90 baino gehiago atzerrira iristen da.
2012tik, Sokaldek proiektu handietan parte hartu du, eta hainbat herrialdetan instalatuak izan dira. Adibidez, 2014. urtean pneumatikoko zabor-bilketa multinazional baterako piezak egin zituen Quebecen (Kanada). Texasera (AEB) ere iritsi da, 150 hektareatik gorako eguzki-energiako eremu baterako egitura guztiak fabrikatuz, edo Txinara eta Indiara, dorre eolikoetan integratutako jasotze-ekipoetarako osagaiekin. Gaur egun, Nafarroako Unibertsitate Publikoko (UPNA) proiektu batean murgilduta dago enpresa, eta Zientzia Fakultatean zurezko egitura baterako fabrikatzaile batentzako lotura- eta ainguraketa-sistemak eraikitzen ari da.
Iaz, SPRI Taldearen laguntza jaso zuen Sokaldek, Hazinnova programaren bidez, produkzio-teknikariari eta bezeroak lortzeko teknikariari buruzko aholkularitza-programak garatzeko. Epe laburrean, Sokalderen asmoa bere teknologien garapenean aurrera egiten jarraitzea da, esate baterako, laser bidezko ebaketa-makina bat instalatuz, lanpostu berriak sortuko dituena, 25 langile izan arte. 2025ean, enpresa beste instalazio batzuetara aldatuko da, produkzio ahalmen bikoitza izateko helburuarekin.
Euskal enpresen artean berrikuntza bultzatzeko, enpresa txiki eta ertainetatik konpainia handietaraino, SPRI Taldeak Hazinnova, BDHI Konexio edo Innobideak bezalako berrikuntzarako programak eta laguntzak ditu.
Lotutako albisteak

MEPRO Medical Reproductive Solutions, gizarte-helburu teknologia: ugalkortasun maskulinoa berritzen
Gure helburua osasun-profesionalei eta bikoteei antzutasunaren erronkei aurre egiteko tresna berritzaile, seguru eta eraginkorrak eskaintzea da

Kontsulta irekia: Spri Taldearen laneko prebentzio-zerbitzuak definitzeko zure aukera
Sprik merkatuko aurretiazko kontsulta jarri du abian, lan-arriskuen prebentzioaren eta osasunaren zaintzaren sektorearen benetako beharretara egokitutako lizitazioa diseinatzeko. Horren bidez, operadore ekonomikoen ekarpenak bildu nahi dira, kontratazio-prozesu lehiakor, garden eta merkatuko jardunbide egokienekin lerrokatua egituratzeko.

Aloka, profesionalen artean ikus-entzunezko materiala alokatzeko plataforma
Gipuzkoako startup-ak hainbat ekipo eskaintzen ditu, hala nola kamerak, grabagailuak, mikrofonoak, droneak. Mobile World Congress-eko 4YFN biltzarrean parte hartu zuen, SPRI Taldeak kudeatutako stand batekin, webgunea inbertsore eta bezero potentzialei aurkezteko.

Metagra, mende erdiko berrikuntza automobilgintzarako hotzeko estanpazioan
Bergarako enpresa pieza konplexuen fabrikazioan sendotu da, jasangarritasunaren eta berrikuntzaren alde eginez.

Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Fast Track Innobideak Euskadiko enpresa berritzaileen kopurua handitzeko eta sustatzeko sortu zen. Merkatuan ondasun edo zerbitzu berriak sartu dituzten edo enpresan negozio-prozesuak hobetzen dituzten berrikuntza-jarduerak babesten ditu, enpresa lehiakorrago bihurtzeko.

Jon Ander Egaña: “BASQUE FOOD CLUSTERrek elikadura euskal industriaren sektore estrategiko gisa kokatzea lortu du”
Elikatze-katearen euskal elkartea 150 enpresa eta erakunde baino gehiagoren lehiakortasuna hobetzeko lanean ari da, berrikuntzaren garapenarekin, lankidetza-proiektuekin eta teknologien integrazioarekin.

Siteco, 30 urte automatikoki ordaintzeko makinak ekoizten
Arabako enpresak administrazio publikoarekin eta ostalaritza sektorearekin egiten du lan, eta urteak daramatza nazioarteko merkatuan.

Mecanizados Patro enpresak “fidagarritasuna, segurtasuna eta eraginkortasuna” eskaintzen ditu trenbide-sektorean
Serie laburretarako eta luzeetarako pieza espezifikoak fabrikatzen ditu enpresa arabarrak, doitasun handiko lan-tresna eta makinekin.

Lorra, lau hamarkada inguru Bizkaiko nekazaritzako elikagaien kooperatibismoaren funtsezko zutabe gisa
Gaur egun, erakundearen lehentasuna zahartutako sektore honetako erretiroak ordezkatzea da, belaunaldi-erreleboaren bidez.

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia
Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua