Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 12 abendua, 2018 Berrikuntza Fast Track Innobideak programa

SPRI Taldeak brontzezko A jaso du Kudeaketa Aurreratuaren Sarietan

Euskadiko teknologia-parkeen sarea ere saritu du Euskalitek

 

Euskadiko teknologia-parkeen sarea ere saritu du Euskalitek

 

Euskalit Fundazioak banatu ditu jada Kudeaketa Aurreratuari urtero ematen dizkion sariak. Lehiakortasuna eta garapen jasangarria sustatzen duten euskal enpresa eta erakundeei ematen zaizkie sari horiek. Guztira 16 enpresak eta erakundek jaso dituzte kudeaketa-jardunbide egokienak aintzatesten dituzten sari horiek.

 

Industriaren alorrean, hauek eskuratu dute Euskaliten brontzezko A saria: SPRI Taldea – Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietateak, eta Euskadiko Teknologia Parkeen Sareak, zeinaren partaide baitira Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako parke teknologikoak. Alor berean saritu dute Arteman Komunikazioa agentzia gipuzkoarra ere; Bizkaiko Matrici kooperatibak, berriz, zilarrezko A jaso du.

 

Osasunaren arloan, Osakidetzako Donostialdea Erakunde Sanitario Integratuak eta Mutualiak eskuratu dute Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Saria. Bestalde, Arabako eta Gipuzkoako osasun mentaleko sareek eta Osakidetzako Tolosaldeko Erakunde Sanitario Integratuak zilarrezko A jaso dute. Hezkuntzan, Artxandako Trueba eta Urkide ikastetxeei urrezko A eman die Euskalitek: EHUko psikologia Fakultateari, Madre de Dios Ikastetxeari eta Gurutzetako salestarrei, berriz, zilarrezko A. Azkenik, Hirugarren Gizarte Sektorean, desgaitasun intelektuala dutenei laguntzen dien Gorabide elkarteak eta Sirimiri Zerbitzu Soziokulturalek jaso dute saria.

 

Hogeita bost urte baino gehiago dira Euskalit fundazioa sortu zela. Euskal enpresa eta erakundeetan kudeaketa aurreratua sustatzea du helburu fundazioak. Euskalit sariak, berriz, enpresa eta erakundeek kudeaketan egin duten aurrerako bidearen ebaluazio orokorra egin ondoren banatzen dira. Erakundetik kanpoko ebaluatzaile independente eta oso trebatuek egiten dute ebaluazioa. Kudeaketan aurrerapen nabarmenak egiten dituzten enpresa eta erakundeen lana aintzatesten dute sariek, eta jardunbide egoki bihurtzen dituzte aurrerapen horiek.

 

Lotutako albisteak

22 uztaila, 2024 Berrikuntza
Jabones El Abra: “Produktu litro bakoitzeko plastiko gutxiago erabiltzen duen ontzi ekologiko bat garatu dugu Hazinnovari esker”
Irakurri gehiago
18 uztaila, 2024 Berrikuntza
Mikel Jauregi industria klusterrekin elkartu da eta Euskadiren espiritu aitzindaria aldarrikatu du etorkizuneko erronkei eta aukerei aurre egiteko
Irakurri gehiago
12 uztaila, 2024 Berrikuntza
Biotz sendotu egin da Orklirekin aliantza estrategikoa itxi ondoren
Irakurri gehiago
9 uztaila, 2024 Berrikuntza
Erhardt Serikaten teknologia kuantikoak konponbide berritzaileak ematen dizkie logistikaren sektoreko arazoei
Irakurri gehiago
2 uztaila, 2024 Berrikuntza
‘Belk+’, mugikortasunerako laguntza pertsonaleko lehen exoeskeleto adimenduna
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak