SPRI Taldeak enpresa-topaketak bultzatzen ditu kontaktuak egiteko aeronautikaren sektorean
SPRI Taldeak (Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak) B2B topaketa birtualak antolatu ditu ekainerako beste erakunde batzuekin batera, enpresen arteko harremanak bultzatzeko aeronautika sektorean. Topaketen antolaketan, SPRI Taldeaz gain –Basque Enterprise Europe Network (EEN) partzuergoko kide bezala-, orobat parte hartzen dute Kluster Aeroespazialen Europako Elkarteak (EACP) eta Euskadiko Aeronautika eta Espazio Klusterrak (HEGAN), eta kolaboratzaileen artean daude Aeronautika, Espazio eta Defentsako Talde Sektoriala eta EEN sarea.
Topaketak ekainaren 8tik 10era bitartean egingo dira. “EACP Virtual B2B – Aerospace Applications & Technologies” izeneko ekitaldi honek aukera emango die industria aeronautiko eta espazialaren balio-kateko antolakunde guztiei kontaktu baliotsuak egiteko eta nazioarteko lankidetzaren alderdi berriak ezagutzeko: adibidez, harreman komertzial berriak sortzea eta I+G+B proiektuetarako kolaboratzaile eta bazkide berriak bilatzea.
Bilera birtualen aurretik, ekainaren 8an (asteartea), goizean, ongietorriko onlineko hitzaldi bat egingo da, non sektoreko azken joerak aurkeztuko baitira.
B2B topaketetan parte hartu ahal izango dute merkataritza, teknologia eta ikerketarako kontaktu berriak identifikatu nahi dituzten enpresa, unibertsitate, teknologia-zentro eta ikerketa-institutuek, ohikoak ez diren arloak arakatuko dituztelarik. Hala, aukera egongo da berrikuntzak aurkitzeko eta sektore aeroespazialaren premia espezifikoetara egokitzeko.
Hona hemen landuko diren gaiak: osagaiak, materialak, mugikortasun berria, propultsio disruptiboa, fabrikazio aurreratua, abangoardiako zerbitzuak, digitalizazioa eta 4.0, mantenimendu- eta konponketa-lanak, eta urrunetik gidatutako hegazkin-sistemak.
Parte hartzea doakoa da. Izena eman nahi duten erakundeek dagoeneko posible dute erregistratzea, lankidetzarako profila betetzea eta aldebiko bilerak eskatzea helbide honetan: https://eacp-aerospace-2021.b2match.io/
Lotutako albisteak

Ceit zentro teknologikoak 300 enplegu baino gehiago sortzen dituzten 20 spin-off sustatu ditu eta 30 M € inguruko inbertsioa ekarri dute
Mikel Jauregi sailburuak Ceit bisitatu du, ikerketa aplikatuko eta teknologia enpresara transferitzeko erreferentziazko zentro teknologikoa

Sei euskal ikerketa-erakundek bat egin dute ITTHACAn zahartze osasuntsua sustatzeko
Elkartek programak finantzatutako proiektu honek biomarkatzaileak, iragarpen-ereduak eta osasunaren zuzeneko monitorizazioa erabiltzen ditu.

MEPRO Medical Reproductive Solutions, gizarte-helburu teknologia: ugalkortasun maskulinoa berritzen
Gure helburua osasun-profesionalei eta bikoteei antzutasunaren erronkei aurre egiteko tresna berritzaile, seguru eta eraginkorrak eskaintzea da

Kontsulta irekia: Spri Taldearen laneko prebentzio-zerbitzuak definitzeko zure aukera
Sprik merkatuko aurretiazko kontsulta jarri du abian, lan-arriskuen prebentzioaren eta osasunaren zaintzaren sektorearen benetako beharretara egokitutako lizitazioa diseinatzeko. Horren bidez, operadore ekonomikoen ekarpenak bildu nahi dira, kontratazio-prozesu lehiakor, garden eta merkatuko jardunbide egokienekin lerrokatua egituratzeko.

Aloka, profesionalen artean ikus-entzunezko materiala alokatzeko plataforma
Gipuzkoako startup-ak hainbat ekipo eskaintzen ditu, hala nola kamerak, grabagailuak, mikrofonoak, droneak. Mobile World Congress-eko 4YFN biltzarrean parte hartu zuen, SPRI Taldeak kudeatutako stand batekin, webgunea inbertsore eta bezero potentzialei aurkezteko.

GAIAk IKT sektorearen prestakuntza-beharren diagnostikoa egin du eta merkatuaren eskaerei erantzuteko prestakuntza-ibilbideak garatu ditu
GAIAk azpimarratu duenez, sektoreko eta gobernuko erakundeen, sozietate publikoen eta hezkuntza-sistemaren parte-hartzea funtsezkoa izan da azterlanari balio erantsia emateko

Metagra, mende erdiko berrikuntza automobilgintzarako hotzeko estanpazioan
Bergarako enpresa pieza konplexuen fabrikazioan sendotu da, jasangarritasunaren eta berrikuntzaren alde eginez.

Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Fast Track Innobideak Euskadiko enpresa berritzaileen kopurua handitzeko eta sustatzeko sortu zen. Merkatuan ondasun edo zerbitzu berriak sartu dituzten edo enpresan negozio-prozesuak hobetzen dituzten berrikuntza-jarduerak babesten ditu, enpresa lehiakorrago bihurtzeko.

Industriarako soluzio teknologiko aurreratuen garapenean erreferentea den ULMA kooperatiba taldea bisitatu du Mikel Jauregi sailburuak
Oil&Gaseko negoziorako brida homologatuen fabrikazioan munduko liderra den ULMA Forged Solutionsen lantegi nagusian ibili da eta "ziurgabetasuna nagusi den une honetan, ULMA kooperatiba-taldea industriaren, inbertsioaren, berrikuntzaren eta kalitatezko enpleguaren aldeko apustua nabarmena egiten ari da" nabarmendu du

Jon Ander Egaña: “BASQUE FOOD CLUSTERrek elikadura euskal industriaren sektore estrategiko gisa kokatzea lortu du”
Elikatze-katearen euskal elkartea 150 enpresa eta erakunde baino gehiagoren lehiakortasuna hobetzeko lanean ari da, berrikuntzaren garapenarekin, lankidetza-proiektuekin eta teknologien integrazioarekin.