SPRI Taldeak Europako estrategia industrialari buruzko EBren urteroko ekitaldian parte hartu du
SPRI Taldeko Teknologia, Berrikuntza eta Jasangarritasun zuzendari Cristina Oyónek Europako estrategia industrialari buruzko Europako Batzordearen urteroko EU Industry Days ekitaldian parte hartu du. Oyónek parte hartu duen saioan hizpide hartu da eskualde mailako garapen politiken garrantzia EBren epe luzeko suspertze-prozesurako eta hazkunde-estrategiarako.
Saio hori Vanguard Initiative sareak antolatu du. Sare horretan hainbat eskualde biltzen dira, zeintzuek konpromiso politiko bera partekatzen baitute: euren espezializazio adimenduneko estrategiak baliatzea hazkunde berri bat bultzatzeko, bai enpresetako berrikuntzaren bidez eta baita ere industria berrituz Europako industriarentzat lehentasunezkoak diren eremuetan.
EU Industry Days jardunaldia asteartean hasi zen Europako Batzordeko presidentearen parte-hartzearekin, eta aztergai izan dira Europako industriak arlo desberdinetan dituen erronkak: globalizazioa, aldaketa teknologikoa eta digitalizazioa, aldaketa klimatikoak eta demografikoak, e.a. Ekitaldian zehar baita ere aurkeztu da Foro Industriala, datozen 4 urteetan Europako Batzordeari ekosistema industrial desberdinak aztertzen lagunduko diona eta orobat ebaluatuko dituena industriak jasangarritasuneranzko eta digitalizazioranzko trantsizio bikoitzean izango dituen arrisku eta premiak.
Europako Batzordeak Cristina Oyón aukeratu du Foro horretan parte dezan Vanguard Initiative sarearen ordezkari gisa. Europako Batzordeak 2018an ere hautatu zuen SPRI Taldeko zuzendaritza-kargu hau 20 adituen taldean parte hartzeko eta Europako industriaren 2030erako ikuspegiaren definizioan aholkatzeko. Izendapen horren bidez aitortza egiten zaio Euskadik arlo industrialeko politika arrakastatsuen definizioan duen esperientziari.
Era berean, Foro Industrialak ahaleginak koordinatuko ditu COVID-19aren ondorengo suspertze fasean, eta EBko herrialdeen eta industriaren arteko jardunbide egokien trukea ahalbidetuko du, ekosistema industrialak eraldatzeko.
Foro Industriala 55 adituk osatzen dute, denak ere EBko 27 estatu kideen, ekosistema industrial anitzen, mundu akademikoaren eta gizarte zibilaren ordezkariak. Enpresa elkarteek, agente teknologikoen eta Europako klusterren sareek, Europako sindikatuen elkarteak eta Vanguard Initiative eskualdeen sareak lankidetzan jardungo dute datozen 4 urteetan, konponbideak elkarlanean diseinatzeko berrikuntza-politiken testuinguru zabal batean, hots, muga sektorial tradizionaletatik harago.
Euskadi Vanguard Initiative sarearen ordezkari izango da Foro Industrialean, sarearen fundatzaile eta zuzendaritza-batzordeko kide izaki. Vanguard Initiative sareak Europako hogeita hemeretzi eskualde biltzen ditu, guztiak oso industrializatuak eta konpromiso politiko bera partekatzen dutenak: euren espezializazio adimenduneko estrategiak baliatzea hazkunde berri bat bultzatzeko, bai enpresetako berrikuntzaren bidez eta baita ere industria berrituz Europako industriarentzat lehentasunezkoak diren eremuetan.
Lotutako albisteak

Lorra, lau hamarkada inguru Bizkaiko nekazaritzako elikagaien kooperatibismoaren funtsezko zutabe gisa
Gaur egun, erakundearen lehentasuna zahartutako sektore honetako erretiroak ordezkatzea da, belaunaldi-erreleboaren bidez.

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia
Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Innobideak Prestakuntza prestatu zure lantaldea balioan lehiatzeko eta ez prezioan
Euskadiko ETEen % 60k berrikuntzaren alde egiten du, baina gehienek kostua murrizteko edo kalitatea hobetzeko egiten dute eta ez dute benetako abantaila lehiakorra sortzen merkatuan. Alabaina, berrikuntza ez da etorkizunean mantentzeko tresna soila, etorkizunean liderra izateko estrategia baizik. Horretarako, gakoa teknologia ez ezik, pertsonak, estrategia eta egokitzeko gaitasuna ere badira.

Utilmaik tresna industrial aurreratuak diseinatzen ditu ekoizpen industriala optimizatzeko
Bizkaiko enpresak berrikuntza eta ezagutza teknikoa uztartzen ditu funtsezko sektoreetan mekanizazio-prozesuak hobetzeko, hala nola garraioan, makineria astunean eta aeronautikan.

Imanol Rego, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako presidente berria
Manuel Salaverriaren lekukoa hartu du. Salaverriak euskal ekosistema publiko pribatuaren balioa sustatzen jakin du, Euskadi garatzeko bide estrategiko gisa