Cristina Oyón, jardunaldian.
Albisteak 29 iraila, 2022

SPRI Taldeak garapen profesionalaren eta lidergoaren alde egin du emakumeek industrian jasaten duten desberdintasuna desagerrarazteko

Cristina Oyón, Teknologia, Berrikuntza eta Jasangarritasuneko zuzendaria, Bruselan izan da European Manufacturing Conference ekitaldian

SPRI Taldeko Teknologia, Berrikuntza eta Jasangarritasuneko zuzendari Cristina Oyónek esan duenez, garapen profesionala, lidergoa eta sektorerako sarbidea dira hiru ekintza-esparru nagusiak  emakumeek industria sektorean jasaten duten desberdintasuna desagerrarazteko. Gaur egun, industria arloko enpleguen % 20 eta zuzendari nagusien postuen % 9 bakarrik dira emakumeenak.

Cristina Oyón Bruselan izan da asteartean eta asteazkenean, “Shaping the Future of Europe: People Technology. Innovation” lelopean egin den European Manufacturing Conference ekitaldian. Urtero egiten den topaketa bat da, EFFRA-European Factories of the Future Research Association, EIT Manufacturing eta ManuFuture erakundeek antolatua. Hiru erakunde horiek eragile esanguratsuak dira Europako industrian, eta lankidetzaren aldeko apustua egin dute ingurune abegitsu bat sortzeko eta ingurune horretan industria sektorearen erronkak jorratzeko.

SPRI Taldeak ekitaldi horretan parte hartu du “Women in Manufacturing” nazioarteko aditu taldean izan duen lidergoa dela medio. Talde hori World Manufacturing Foundation-en testuinguruan sortu zen 2020an eta bi helburu nagusi ditu: emakumeek industrian duten egoera aztertzea eta egoera hori hobetzeko ekintzak identifikatu eta garatzea.

Oyonek bereziki aipatu du bere hitzaldietan emakumeek industria sektorean jasaten duten desberdintasun egoera. Horri aurre egiteko, eta emakumeen egoera hobetzeko, hiru ekintza-esparru nagusi proposatu ditu. Lehenengoa da sektorerako sarbidea, generoko eten digitalarekin eta emakumeek STEM ikasketekiko duten interes ezarekin lotuta dagoena; bigarrena da garapen profesionala lan-baldintzekin loturik (kontziliazio erantzukidea, soldata-arrakala, etab.); eta hirugarrena lidergoa, lan arlo honetako kristalezko sabaiarekin erlazionaturik.

“Genero berdintasuna ez da bakarrik giza eskubide kontu bat, baizik eta ezinbesteko baldintza bat lehiakortasuna segurtatzeko”, esan du. Aipatu du Aditu Taldeak hiru ekintza-esparru identifikatu dituela bide horretan aurrera egiteko.

Industria erakargarria

Batetik, datuak eta argitalpenak, zeintzuek helburutzat izango baitute industria-jarduerari buruzko datuak generoaren arabera sailkatuta eskura daitezen normalizatzea, emakumeak Industrian duen eboluzioaren jarraipena egin ahal izateko. Gainera, industria erakargarri egin behar da emakumeentzat: erakutsi industria teknologian, berrikuntzan eta jasangarritasunean oinarritutako jarduera ekonomiko bat dela, balioa sortzen duena ekonomia, gizarte eta ingurumen arloetan.  Eta azkenik, ezinbestekoa da emakumezko erreferenteak izatea: ikusgarritasuna ematea emakumeek industrian duten parte-hartzeari, bokazio industriala inspiratu eta piztuko duten emakumezko erreferenteak izateko emakume gazteen artean.

Aipatu du horrela bakarrik lortuko dela enpresetan emakumeen proportzioa handitzea eta, horrekin batera, enpresen lehiakortasuna hobetzea. Bere esanetan, frogatuta dago enpresetan emakume proportzio handiagoa izatea lagungarri dela emaitzak hobetzeko, produktibitate-maila handitzeko, erabaki hobeak hartzeko, berrikuntzarako, sormenerako eta eraginkortasunerako.  Funtsean, Genero Berdintasunaren Europako Erakundearen arabera, enpresetan genero berdintasuna hobetzeak berekin ekarriko luke Europako per capita BPGda % 6,1etik % 9,6ra bitartean handitzea 2050erako.

Bruselan eginiko konferentzietan elkarrekin bildu dira sektoreetako agente garrantzitsuak, sektore industrial desberdinetako enpresak, goi-mailako legegileak, prestakuntza erakundeak eta pertsonei, teknologiei eta berrikuntzari buruzko ideia-trukeetan interesatutako gizarteko alderdiak. Konferentzia horiek hizpide hartu dituzte, besteak beste, lehiakortasuna eta erresilientzia, fabrikazio berde eta zirkularra, sektoreetako aldaketak, konektagarritasuna eta Estatuko eta Europako finantzaketa-tresnen arteko harremanak.

Cristina Oyónek “Change of work: manufacturing jobs and skilss requirements today and tomorrow” mahai-inguruan parte hartu du Ulla Englemann (Europako Batzordeko GROW zuzendaritza nagusiko burua), Johan Stahre (Chalmers University zentroko irakaslea) eta Paola Fantini-rekin (EIT Manufacturing zentroko hezkuntza zuzendaria), eta hizpide hartu ditu industriak talentuaren arloan dituen erronkak.

 

Lotutako albisteak

MEPRO  Medical  Reproductive  Solutions,  gizarte-helburu  teknologia:  ugalkortasun  maskulinoa  berritzen
15/04/2025 Berrikuntza

MEPRO Medical Reproductive Solutions, gizarte-helburu teknologia: ugalkortasun maskulinoa berritzen

Gure helburua osasun-profesionalei eta bikoteei antzutasunaren erronkei aurre egiteko tresna berritzaile, seguru eta eraginkorrak eskaintzea da

Kontsulta  irekia:  Spri  Taldearen  laneko  prebentzio-zerbitzuak  definitzeko  zure  aukera
15/04/2025 Berrikuntza

Kontsulta irekia: Spri Taldearen laneko prebentzio-zerbitzuak definitzeko zure aukera

Sprik merkatuko aurretiazko kontsulta jarri du abian, lan-arriskuen prebentzioaren eta osasunaren zaintzaren sektorearen benetako beharretara egokitutako lizitazioa diseinatzeko. Horren bidez, operadore ekonomikoen ekarpenak bildu nahi dira, kontratazio-prozesu lehiakor, garden eta merkatuko jardunbide egokienekin lerrokatua egituratzeko.

Aloka,  profesionalen  artean  ikus-entzunezko  materiala  alokatzeko  plataforma
14/04/2025 Berrikuntza

Aloka, profesionalen artean ikus-entzunezko materiala alokatzeko plataforma

Gipuzkoako startup-ak hainbat ekipo eskaintzen ditu, hala nola kamerak, grabagailuak, mikrofonoak, droneak. Mobile World Congress-eko 4YFN biltzarrean parte hartu zuen, SPRI Taldeak kudeatutako stand batekin, webgunea inbertsore eta bezero potentzialei aurkezteko.

Metagra,  mende  erdiko  berrikuntza  automobilgintzarako  hotzeko  estanpazioan
10/04/2025 Berrikuntza

Metagra, mende erdiko berrikuntza automobilgintzarako hotzeko estanpazioan

Bergarako enpresa pieza konplexuen fabrikazioan sendotu da, jasangarritasunaren eta berrikuntzaren alde eginez.

Sustatu  berrikuntza-proiektuak  zure  enpresan  Fast  Track  Innobideak  ekimenarekin
10/04/2025 Berrikuntza

Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin

Fast Track Innobideak Euskadiko enpresa berritzaileen kopurua handitzeko eta sustatzeko sortu zen. Merkatuan ondasun edo zerbitzu berriak sartu dituzten edo enpresan negozio-prozesuak hobetzen dituzten berrikuntza-jarduerak babesten ditu, enpresa lehiakorrago bihurtzeko.

Jon  Ander  Egaña:  “BASQUE  FOOD  CLUSTERrek  elikadura  euskal  industriaren  sektore  estrategiko  gisa  kokatzea  lortu  du”
09/04/2025 Berrikuntza

Jon Ander Egaña: “BASQUE FOOD CLUSTERrek elikadura euskal industriaren sektore estrategiko gisa kokatzea lortu du”

Elikatze-katearen euskal elkartea 150 enpresa eta erakunde baino gehiagoren lehiakortasuna hobetzeko lanean ari da, berrikuntzaren garapenarekin, lankidetza-proiektuekin eta teknologien integrazioarekin.

Siteco,  30  urte  automatikoki  ordaintzeko  makinak  ekoizten
08/04/2025 Berrikuntza

Siteco, 30 urte automatikoki ordaintzeko makinak ekoizten

Arabako enpresak administrazio publikoarekin eta ostalaritza sektorearekin egiten du lan, eta urteak daramatza nazioarteko merkatuan.

Mecanizados  Patro  enpresak  “fidagarritasuna,  segurtasuna  eta  eraginkortasuna”  eskaintzen  ditu  trenbide-sektorean
03/04/2025 Berrikuntza

Mecanizados Patro enpresak “fidagarritasuna, segurtasuna eta eraginkortasuna” eskaintzen ditu trenbide-sektorean

Serie laburretarako eta luzeetarako pieza espezifikoak fabrikatzen ditu enpresa arabarrak, doitasun handiko lan-tresna eta makinekin.

Lorra,  lau  hamarkada  inguru  Bizkaiko  nekazaritzako  elikagaien  kooperatibismoaren  funtsezko  zutabe  gisa 
31/03/2025 Berrikuntza

Lorra, lau hamarkada inguru Bizkaiko nekazaritzako elikagaien kooperatibismoaren funtsezko zutabe gisa 

Gaur egun, erakundearen lehentasuna zahartutako sektore honetako erretiroak ordezkatzea da, belaunaldi-erreleboaren bidez. 

NudgeXperience  Bilbon:  CX  eta  Portaera  Zientzien  ekitaldia
28/03/2025 Berrikuntza

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia

Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.