SPRIk Berdintasunari, Talentuari eta Zaintza lehiakorrari buruzko prestakuntza sartuko du Innobideak Prestakuntza programaren eskaintzan
Innobideak Prestakuntza doako programa bat da, beraizik diseinaturik dagoena Kudeaketa Aurreratuko oinarrizko kontzeptuak ezagutzeko, eta 2019an zortzi gai berri eskainiko ditu.
Izen-ematea: Prestakuntzaren web orrian
SPRI Taldeak Euskalit-ekin batera abiarazi du Innobideak Prestakuntza programaren 2019ko lehen prestakuntza-zikloa, non gai berriak sartu baitira, besteak beste, Berdintasuna, Nola bilatu eta atxiki talentua, eta Zaintza lehiakorra. Zortzi prestakuntza-ildo berri horiekin osatuko da SPRIk euskal enpresei eskaintzen dien katalogoa, helburutzat hartuz ezagutu ditzatela kudeaketa aurreratuaren funtsak eta aplika dezatela kudeaketa hori enpresa barruan. Aurreko edizioetako iradokizunei jarraiki, 2019ko ekitaldirako proposamenak gehiago hurbildu nahi du ETEen premietara, antolakundeek buruan darabiltzaten alderdi berriak lantzeko. Hala, prestakuntzaren bitartez tresnak eta baliabideak emango zaizkie behar dituzten konponbideak lortzeko.
Prestakuntza programaren katalogoan 16 gai daude arlo hauetara biltzen direnak: estrategia, bezeroak, pertsonak, gizartea, berrikuntza eta emaitzak. Bezeroen ildoan hauexek dira nobedade nagusiak: “Hobekuntza: enpresa etengabeko hobekuntzara orientatzea” eta “Supply chain: hornitzailearengandik bezeroarenganako kudeaketa”; Pertsonen ildoan hauek dira berrikuntzak: “Talentua: talentua bilatu eta atxiki”, “Negoziazioa: negoziazioa, arazoak konpontzea eta emaitzak hobetzea” eta “Taldeak: talde-lanaren mitoak eta errealitateak”; Gizarte ildoan ikastaro berri bat eskainiko da: “Berdintasuna: berdintasuna ez da berez sortzen, egin egiten da”; Berrikuntzari dagokionez, hauxe da proposamen berria: “Zaintza lehiakorra: zaintza, berrikuntzarako funtsezko prozesua”; eta, azkenik, hauxe da Emaitzen ildoko nobedadea: “Kudeaketa ekonomikoa: kudeaketa ekonomikoa emaitza-kontua baino gehiago da”.
Ikastaroen egutegiari, tokiei eta gaiei buruzko informazioa jasotzeko, jo helbide honetara: Spri Innobideak Prestakuntza. Izen-ematea dohainik da eta zabalik dago.
Prestakuntza
Innobideak Prestakuntza doako prestakuntza-saioez osaturiko programa bat da, beraizik diseinatua dagoena Kudeaketa Aurreratuko oinarrizko kontzeptuak ezagutzeko. Industria-enpresetako eta industriari lotutako zerbitzu-enpresetako kudeatzaile eta zuzendaritza-karguei zuzenduta dago.
Prestakuntza programa Innobideak estrategiaren parte da, zeinak lau laguntza-ildo eskaintzen baititu, eragina dutenak enpresa baten jardunaren hainbat alderditan eta alderdi horiek guztiak hobetu ditzaketenak ekintza berritzaileak aplikatuz kanpoko profesionalen laguntzarekin: Kudeabide ildoak enpresen lehiakortasuna hobetzen laguntzen du Kudeaketa Aurreratuaren bitartez; Lehiabide ildoak laguntza ematen du produktuan, prozesuetan, merkatuetan eta antolakuntzan berritzeko; Pertsonak ildoak langileen parte-hartzea bultzatzen du enpresan; eta Prestakuntza ildoak gaikuntza eskaintzen du aurreko hiru ildoak indartzeko.
Lotutako albisteak

Lorra, lau hamarkada inguru Bizkaiko nekazaritzako elikagaien kooperatibismoaren funtsezko zutabe gisa
Gaur egun, erakundearen lehentasuna zahartutako sektore honetako erretiroak ordezkatzea da, belaunaldi-erreleboaren bidez.

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia
Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Innobideak Prestakuntza prestatu zure lantaldea balioan lehiatzeko eta ez prezioan
Euskadiko ETEen % 60k berrikuntzaren alde egiten du, baina gehienek kostua murrizteko edo kalitatea hobetzeko egiten dute eta ez dute benetako abantaila lehiakorra sortzen merkatuan. Alabaina, berrikuntza ez da etorkizunean mantentzeko tresna soila, etorkizunean liderra izateko estrategia baizik. Horretarako, gakoa teknologia ez ezik, pertsonak, estrategia eta egokitzeko gaitasuna ere badira.

Utilmaik tresna industrial aurreratuak diseinatzen ditu ekoizpen industriala optimizatzeko
Bizkaiko enpresak berrikuntza eta ezagutza teknikoa uztartzen ditu funtsezko sektoreetan mekanizazio-prozesuak hobetzeko, hala nola garraioan, makineria astunean eta aeronautikan.

Imanol Rego, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako presidente berria
Manuel Salaverriaren lekukoa hartu du. Salaverriak euskal ekosistema publiko pribatuaren balioa sustatzen jakin du, Euskadi garatzeko bide estrategiko gisa