SPRIk eta COTEC Fundazioak berrikuntza arloko adituak elkartu dituzte SPRIk diseinatutako berrikuntza-proiektuen karakterizazio- eta ebaluazio-metodologia kontrastatzeko
SPRIk eta COTEC Fundazioak antolaturiko lan-saio bat egin da Madrilen, eta bere helburu nagusia izan da SPRIk diseinatutako berrikuntza-proiektuen karakterizazio- eta ebaluazio-metodologia kontrastatzea.
Proposamena SPRIk eginiko barne analisi batetik sortu da, zeinaren helburua baita berrikuntza sustatzeko mekanismoak abiaraztea, berrikuntzaren sistematizazioa indartzea erakundeetan eta, bide horretatik, enpresa berritzaileen oinarria handitzea.
SPRI-COTEC aldebiko proiektu baten barruan kokatutako lankidetza hori aukera gisa planteatzen da berrikuntza-proiektuen karakterizaziorako eta ebaluaziorako metodologia bat partekatu eta adosteko, beti ere berrikuntza ulertuz Osloko 2018ko Eskuliburuko definizioaren arabera, helburua baita proiektu horiek behar bezala ebaluatuko dituen metodologia sendo bat lortzea eta, horrela, eremu horretako politika publikoetara bideratutako zerbitzuak eskaini ahal izatea.
Saio honetarako, COTEC Fundazioak sektore pribatuko nahiz publikoko berrikuntza arloko 6 aditu bildu ditu, besteak beste, hauek: Javier Ignacio Villacampa – ANTOLÍNeko Berrikuntzako zuzendaria, Javier Saldaña Ramos – AYMINGeko Berrikuntzako zuzendaria, Cristian García – SOLUTEXeko Berrikuntzako koordinatzailea, Eva Pando Iglesias – IDEPAko zuzendari nagusia, Cristian Ull – ÁREA 101en sortzaileetako bat eta COTECen Los100 sareko aditua, María Peñate – Santiago de Compostelako Unibertsitateko ikertzailea eta COTECen Los100 sareko aditua.
Gaurko lan-saioan, adituek eztabaidagai hartu dute Cristina Oyón SPRIko Teknologia, Berrikuntza eta Jasangarritasun arloko zuzendariak aurkeztutako metodologia-proposamena. Bakoitzak bere ikuspuntua eskaini du berrikuntza-proiektuen ezaugarri nagusiei, I+G-rekin duten harremanari eta ebaluazio tekniko-ekonomikoko irizpideei buruz.
Gaurko ekitaldiak jarraipena izango du bigarren lan-saio praktikoago baten bidez. Adituek 5 kasu praktikoren bidez bateratuko dituzte SPRIk diseinatutako berrikuntza-proiektuen karakterizazio- eta ebaluazio-metodologia aplikatzearen emaitzak.
COTECekin lankidetzan eginiko lan hau baliagarria izango da Osloko 2018ko Eskuliburuak definitutako berrikuntzaren kontzeptu berria ikuspegi praktiko batetik barneratzeko eta, beste alde batetik, berrikuntza-proiektuak ebaluatzeko metodologia sendo bat lortuko da definizio horrekin koherentea dena.
Lotutako albisteak

MEPRO Medical Reproductive Solutions, gizarte-helburu teknologia: ugalkortasun maskulinoa berritzen
Gure helburua osasun-profesionalei eta bikoteei antzutasunaren erronkei aurre egiteko tresna berritzaile, seguru eta eraginkorrak eskaintzea da

Kontsulta irekia: Spri Taldearen laneko prebentzio-zerbitzuak definitzeko zure aukera
Sprik merkatuko aurretiazko kontsulta jarri du abian, lan-arriskuen prebentzioaren eta osasunaren zaintzaren sektorearen benetako beharretara egokitutako lizitazioa diseinatzeko. Horren bidez, operadore ekonomikoen ekarpenak bildu nahi dira, kontratazio-prozesu lehiakor, garden eta merkatuko jardunbide egokienekin lerrokatua egituratzeko.

Aloka, profesionalen artean ikus-entzunezko materiala alokatzeko plataforma
Gipuzkoako startup-ak hainbat ekipo eskaintzen ditu, hala nola kamerak, grabagailuak, mikrofonoak, droneak. Mobile World Congress-eko 4YFN biltzarrean parte hartu zuen, SPRI Taldeak kudeatutako stand batekin, webgunea inbertsore eta bezero potentzialei aurkezteko.

Metagra, mende erdiko berrikuntza automobilgintzarako hotzeko estanpazioan
Bergarako enpresa pieza konplexuen fabrikazioan sendotu da, jasangarritasunaren eta berrikuntzaren alde eginez.

Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Fast Track Innobideak Euskadiko enpresa berritzaileen kopurua handitzeko eta sustatzeko sortu zen. Merkatuan ondasun edo zerbitzu berriak sartu dituzten edo enpresan negozio-prozesuak hobetzen dituzten berrikuntza-jarduerak babesten ditu, enpresa lehiakorrago bihurtzeko.

Jon Ander Egaña: “BASQUE FOOD CLUSTERrek elikadura euskal industriaren sektore estrategiko gisa kokatzea lortu du”
Elikatze-katearen euskal elkartea 150 enpresa eta erakunde baino gehiagoren lehiakortasuna hobetzeko lanean ari da, berrikuntzaren garapenarekin, lankidetza-proiektuekin eta teknologien integrazioarekin.

Siteco, 30 urte automatikoki ordaintzeko makinak ekoizten
Arabako enpresak administrazio publikoarekin eta ostalaritza sektorearekin egiten du lan, eta urteak daramatza nazioarteko merkatuan.

Mecanizados Patro enpresak “fidagarritasuna, segurtasuna eta eraginkortasuna” eskaintzen ditu trenbide-sektorean
Serie laburretarako eta luzeetarako pieza espezifikoak fabrikatzen ditu enpresa arabarrak, doitasun handiko lan-tresna eta makinekin.

Lorra, lau hamarkada inguru Bizkaiko nekazaritzako elikagaien kooperatibismoaren funtsezko zutabe gisa
Gaur egun, erakundearen lehentasuna zahartutako sektore honetako erretiroak ordezkatzea da, belaunaldi-erreleboaren bidez.

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia
Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua