SPRIk “Euskal Politika Industriala” plataforma argitaratu du Euskadiko politika industrialaren historia berreskuratu eta zabaltzeko
Azken hamarkadetan, Euskadiko ehun produktibo, ekonomiko eta sozialak eraldaketa-prozesu sakon bat bizi izan du lehiakor izaten jarraitzeko ingurune berri honetan, zeinetan nazioarteko presentzia, IKTen erabilera, kalitatea eta aurrerapen teknologikoa, berrikuntza eta espezializazio adimenduna funtsezko lehiakortasun-faktore bihurtu baitira.
Euskal Politika Industriala plataformaren helburua da Euskadik hainbat arlotan (politika industrialean, sustapen industrialean eta lehiakortasunean, finantzaketan, ekintzailetzan, azpiegituretan, teknologian, berrikuntzan, EIKTetan, nazioartekotzean, politika energetikoan eta ingurumen politikan) metatu duen jakintza sakona berreskuratu eta zabaltzea sarbide unibertsaleko espazio bakar baten bidez. Bertan sakon aztertzen dira euskal politika industrialaren azken lau hamarkadetako arrakastaren giltzak, horien azpian dagoen filosofia, aldi bakoitzean iritsi nahi izan diren helburuak eta nola garatu den prozesua.
Plataforma hau tresna bizi eta dinamiko bat da, etengabe eguneratuko da eta sarbide unibertsala eskaintzen du Euskadiren lehiakortasunaren giltzarriak ulertarazteko eta, aldi berean, “Euskadi Basque Country” marka nazioartean errotzen eta zabaltzen laguntzeko. Ikuspegi bisuala du, eta kalitatezko diseinu berritzaile eta sortzailea, irudi moderno bat emateko eta areago sendotzeko Euskadiren nortasun industrial eta lehiakorra.
Funtsean, Euskal Politika Industriala plataforma lagungarri izango da euskal ekonomiak eta gizarteak bizi duten eraldaketaren historia bizirik atxikitzeko eta ezagutzera emateko eraldaketa prozesu sakon horretan gauzatu diren programa, ekimen eta ekintzak. Euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez erabil daiteke, eta bilaketa motor batekin 300dik gora eduki-fitxa identifikatu daitezke; fitxa bakoitzak labur azaltzen du euskal politika industrialaren arloan martxan jarri diren ekimen guztien funtsa eta funtzionamendua. Oro har, fitxetako informazioak egitura hau du: helburuak, aurrekariak, ekintzak, aurrekontuak, emaitzak eta oinarritzat hartutako araudia, bai eta ikus-entzunezko elementuak eta erreferentzia interesgarriak. Era berean, plataformak baditu hainbat funtzio nabigazio-esperientzia hobetzeko:
- HOME (hasierako orria): hemendik sartzen da bilatzailera, nabigazio-mapara eta Euskal Politika Industriala plataformako eduki guztien aurkibidera. Horien osagarri, karrusel interaktibo batek mugarri historikoak, bideoak eta aldi-bateko irudien konparatzaile bat eskaintzen ditu.
- Esploratu: hemendik eduki-fitxak bilatzen dira terminoak sartuz eta iragazkiak zehaztuz.
- Ekintza-eremuak: ekintza-eremu bakoitzean informazioa aurkitzen da hainbat ekimenen inplementazioari buruz (eduki-fitxetan bildutako informazioa).
- Kronograma: ekimen guztiak eskematikoki bistaratzen ditu euren ekintza-esparru eta iraupenaren arabera.
- Denbora-lerroa: eduki-fitxa guztiak kronologikoki ikusarazten ditu.
- Adierazleak: Euskadiko datu sozio-ekonomikoen bilakaera erakusten du eta beste geografia batzuetako datuekin konparatzen ditu.
Hala, plataforma hau politika industrialak bere osotasunean bildua duen jakintzaren erreferente global bat da, baina ez bakarrik diziplinarteko ikuspegitik, baita belaunaldi-artekotik ere.
Lotutako albisteak

ESGI 188 (European Study Group with Industry) Bilbon izango da 2025eko maiatzaren 26tik 30era
Enpresek problema matematikoak aurkezten dituzte azterketa-taldeak konpon ditzan, askotan modelizazio edo optimizazio moduan.

Kontsulta irekia: Spri Taldearen laneko prebentzio-zerbitzuak definitzeko zure aukera
Sprik merkatuko aurretiazko kontsulta jarri du abian, lan-arriskuen prebentzioaren eta osasunaren zaintzaren sektorearen benetako beharretara egokitutako lizitazioa diseinatzeko. Horren bidez, operadore ekonomikoen ekarpenak bildu nahi dira, kontratazio-prozesu lehiakor, garden eta merkatuko jardunbide egokienekin lerrokatua egituratzeko.

Aloka, profesionalen artean ikus-entzunezko materiala alokatzeko plataforma
Gipuzkoako startup-ak hainbat ekipo eskaintzen ditu, hala nola kamerak, grabagailuak, mikrofonoak, droneak. Mobile World Congress-eko 4YFN biltzarrean parte hartu zuen, SPRI Taldeak kudeatutako stand batekin, webgunea inbertsore eta bezero potentzialei aurkezteko.

Metagra, mende erdiko berrikuntza automobilgintzarako hotzeko estanpazioan
Bergarako enpresa pieza konplexuen fabrikazioan sendotu da, jasangarritasunaren eta berrikuntzaren alde eginez.

Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Fast Track Innobideak Euskadiko enpresa berritzaileen kopurua handitzeko eta sustatzeko sortu zen. Merkatuan ondasun edo zerbitzu berriak sartu dituzten edo enpresan negozio-prozesuak hobetzen dituzten berrikuntza-jarduerak babesten ditu, enpresa lehiakorrago bihurtzeko.

Jon Ander Egaña: “BASQUE FOOD CLUSTERrek elikadura euskal industriaren sektore estrategiko gisa kokatzea lortu du”
Elikatze-katearen euskal elkartea 150 enpresa eta erakunde baino gehiagoren lehiakortasuna hobetzeko lanean ari da, berrikuntzaren garapenarekin, lankidetza-proiektuekin eta teknologien integrazioarekin.

Siteco, 30 urte automatikoki ordaintzeko makinak ekoizten
Arabako enpresak administrazio publikoarekin eta ostalaritza sektorearekin egiten du lan, eta urteak daramatza nazioarteko merkatuan.

Mecanizados Patro enpresak “fidagarritasuna, segurtasuna eta eraginkortasuna” eskaintzen ditu trenbide-sektorean
Serie laburretarako eta luzeetarako pieza espezifikoak fabrikatzen ditu enpresa arabarrak, doitasun handiko lan-tresna eta makinekin.

Lorra, lau hamarkada inguru Bizkaiko nekazaritzako elikagaien kooperatibismoaren funtsezko zutabe gisa
Gaur egun, erakundearen lehentasuna zahartutako sektore honetako erretiroak ordezkatzea da, belaunaldi-erreleboaren bidez.

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia
Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua