SPRIk gidatzen du enpresetan genero berdintasuna bultzatuz industria-lehiakortasuna handitzea helburu duen nazioarteko aditu talde aitzindaria
SPRI Taldeko Teknologia, Berrikuntza eta Jasangarritasun zuzendari Cristina Oyónek gidatzen duen Aditu Taldeak jarraipena eman dio World Manufacturing Foundation-ek 2020an hasitako lanari, emakumeek industrian duten egoera aztertzeko eta genero desberdintasunak berrorekatzeko. Hala, aste honetan egin da 2022ko lehen lan-saioa, non parte hartu duten Europako, AEBetako eta Kanadako industria, akademia zein nazioarteko organismoetako ordezkariek.
2022ko edizio berri honek abiapuntutzat du aurreko edizioetako ondorio eta mezu hau: “Genero berdintasuna dagoeneko ez da giza eskubide kontu bat bakarrik, baizik eta premia bat lehiakortasuna eta suspertze ekonomikoa bermatzeko”. Zehazki, bat etorriz negozioetan genero-perspektiba txertatzearen eta enpresen lehiakortasuna handitzearen arteko erlazioa frogatzen duten nazioarteko azterlanekin, SPRIk metodologia bat jarri du martxan tesi hori Euskadiko industria-enpresetan probatzeko, eta inkesta bat egin die industria arloko 2.500dik gora euskal enpresari eta industriarekin erlazionatutako zerbitzuak ematen dituztenei.
Aditu Taldearen lehen lan-saioan metodologia hori osatu eta baliozkotu dute, eta atea ireki dute etorkizunean azterlana zabaldu eta aberasteko beste eskualde industrial batzuetako esperientziekin. Analisiaren ondorioak eta gomendioak World Manufacturing Forum ekimenaren hurrengo mundu mailako topaketan aurkeztuko dira, azaroaren 25 eta 26an, Italian.
World Manufacturing Forum plataforma ireki bat da eta helburutzat dauka kultura industriala hobetu eta zabaltzea mundu osoan, berdintasun ekonomikoa eta garapen jasangarria bermatzeko tresna bezala. WMF erakundeak berrikuntza eta garapena sustatzen du manufaktura sektorean, oinarrizko helburutzat harturik nazio guztien lehiakortasuna hobetzea manufaktura sektorean funtsezkoak diren eragileen arteko elkarrizketa eta lankidetzaren bitartez.
Lotutako albisteak

MEPRO Medical Reproductive Solutions, gizarte-helburu teknologia: ugalkortasun maskulinoa berritzen
Gure helburua osasun-profesionalei eta bikoteei antzutasunaren erronkei aurre egiteko tresna berritzaile, seguru eta eraginkorrak eskaintzea da

Kontsulta irekia: Spri Taldearen laneko prebentzio-zerbitzuak definitzeko zure aukera
Sprik merkatuko aurretiazko kontsulta jarri du abian, lan-arriskuen prebentzioaren eta osasunaren zaintzaren sektorearen benetako beharretara egokitutako lizitazioa diseinatzeko. Horren bidez, operadore ekonomikoen ekarpenak bildu nahi dira, kontratazio-prozesu lehiakor, garden eta merkatuko jardunbide egokienekin lerrokatua egituratzeko.

Aloka, profesionalen artean ikus-entzunezko materiala alokatzeko plataforma
Gipuzkoako startup-ak hainbat ekipo eskaintzen ditu, hala nola kamerak, grabagailuak, mikrofonoak, droneak. Mobile World Congress-eko 4YFN biltzarrean parte hartu zuen, SPRI Taldeak kudeatutako stand batekin, webgunea inbertsore eta bezero potentzialei aurkezteko.

Metagra, mende erdiko berrikuntza automobilgintzarako hotzeko estanpazioan
Bergarako enpresa pieza konplexuen fabrikazioan sendotu da, jasangarritasunaren eta berrikuntzaren alde eginez.

Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Fast Track Innobideak Euskadiko enpresa berritzaileen kopurua handitzeko eta sustatzeko sortu zen. Merkatuan ondasun edo zerbitzu berriak sartu dituzten edo enpresan negozio-prozesuak hobetzen dituzten berrikuntza-jarduerak babesten ditu, enpresa lehiakorrago bihurtzeko.

Jon Ander Egaña: “BASQUE FOOD CLUSTERrek elikadura euskal industriaren sektore estrategiko gisa kokatzea lortu du”
Elikatze-katearen euskal elkartea 150 enpresa eta erakunde baino gehiagoren lehiakortasuna hobetzeko lanean ari da, berrikuntzaren garapenarekin, lankidetza-proiektuekin eta teknologien integrazioarekin.

Siteco, 30 urte automatikoki ordaintzeko makinak ekoizten
Arabako enpresak administrazio publikoarekin eta ostalaritza sektorearekin egiten du lan, eta urteak daramatza nazioarteko merkatuan.

Mecanizados Patro enpresak “fidagarritasuna, segurtasuna eta eraginkortasuna” eskaintzen ditu trenbide-sektorean
Serie laburretarako eta luzeetarako pieza espezifikoak fabrikatzen ditu enpresa arabarrak, doitasun handiko lan-tresna eta makinekin.

Lorra, lau hamarkada inguru Bizkaiko nekazaritzako elikagaien kooperatibismoaren funtsezko zutabe gisa
Gaur egun, erakundearen lehentasuna zahartutako sektore honetako erretiroak ordezkatzea da, belaunaldi-erreleboaren bidez.

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia
Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua