Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 3 otsaila, 2021 Berrikuntza Fast Track Innobideak programa

SPRIk ireki du kudeaketa adimendun eta errentagarria egiteko “Prestakuntza” programaren deialdia

Programa horrek antolakundeetako berrikuntzan jartzen du fokua, eta ikastaro teoriko-praktikoak eskaintzen ditu estrategia, bezero, pertsona, gizarte, berrikuntza eta emaitzekin lotutako 16 gairi buruz.

SPRIk “Prestakuntza” programaren deialdi berri bat jarriko du martxan datorren otsailaren 16an. Programa horrek behar dituzten ezagutzak eskaintzen dizkie euskal enpresei euren negozioak Euskadiko Kudeaketa Aurreratuko Eredura egokitu ditzaten eta, bide horretatik, lehiakorrago eta errentagarriago izan daitezen.

 

Prestakuntza programak onlineko saioak eskaintzen ditu, doakoak eta hiru ordukoak, non jardunbide egokiak aztertzen baitira eta gogoeta egiten baita hainbat gairi buruz: gure negozio-ereduaren estrategia eta arrakastarako gakoak, nola hobetu eta nola atera errentagarritasuna bezeroarekin dugun harremanari, nola bideratu enpresa bezeroarengana, antolakunde barruko pertsonen balioa, nola identifikatu eta atxiki talentua, gure enpresaren papera gizartean eta berdintasunaren balioa antolakundeetan, zaintza lehiakorra eta jabetza intelektuala eta, azkenik, emaitzetara bideratzea.

2021eko lehen seihilekoan 25 ikastaro antolatuko dira, onlineko eredu berrira egokituak bai egituran, eta baita ere baliabide didaktikoetan. Aldaketa honekin, “Prestakuntza” programak bultzada bat eman nahi die kasu praktikoen eztabaidari eta profesional parte-hartzaileen arteko harremanei.

2020an, SPRIk “Prestakuntza” programako 47 prestakuntza-saio antolatu zituen, zeintzuek 834 parte-hartzaile izan baitzituzten. Onlineko prestakuntza ereduari esker, posible izan da, batetik, programan parte-hartzaile gehiago hartzea eta, bestetik, behar besteko esperientzia izatea ikastaroaren denborak eta edukiak onlineko eredura egokitzeko.

“Prestakuntza” ikastaroen agenda eta izena emateko esteka eskuragarri daude.

Lotutako albisteak

22 uztaila, 2024 Berrikuntza
Jabones El Abra: “Produktu litro bakoitzeko plastiko gutxiago erabiltzen duen ontzi ekologiko bat garatu dugu Hazinnovari esker”
Irakurri gehiago
18 uztaila, 2024 Berrikuntza
Mikel Jauregi industria klusterrekin elkartu da eta Euskadiren espiritu aitzindaria aldarrikatu du etorkizuneko erronkei eta aukerei aurre egiteko
Irakurri gehiago
12 uztaila, 2024 Berrikuntza
Biotz sendotu egin da Orklirekin aliantza estrategikoa itxi ondoren
Irakurri gehiago
9 uztaila, 2024 Berrikuntza
Erhardt Serikaten teknologia kuantikoak konponbide berritzaileak ematen dizkie logistikaren sektoreko arazoei
Irakurri gehiago
2 uztaila, 2024 Berrikuntza
‘Belk+’, mugikortasunerako laguntza pertsonaleko lehen exoeskeleto adimenduna
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak