SPRIK kalifikazio-txostenen zerbitzu berria eskainiko du zerga-helburuetarako aurrerapen teknologikoa duten berrikuntza-proiektuetarako
SPRI Taldeak aurrerapen teknologikodun berrikuntza-proiektuekin lotutako zerga-helburuetarako kalifikazio-txosten teknikoak igortzeko zerbitzu berria aurkeztu du. Zerbitzu hori foru-aldundiek eskaintzen duten zerbitzuarekiko osagarria izango da. Teknologia, Berrikuntza eta Jasangarritasuneko zuzendariak, Cristina Oyónek, Elkargik eta Cotec-ek antolatutako “Fiskalitatea berrikuntzarako finantza-motor gisa” jardunaldian aurkeztu dute.
Zerbitzu hori berrikuntzari beste bultzada bat emateko asmoz SPRIk abian jarritako bi ekimenekin lotuta dago. I+G arloan egin izan den moduan, zerbitzu honen helburua da enpresetan berrikuntza-jarduerak sustatzea, bultzatzea eta indartzea, zerga-pizgarridun berrikuntza-proiektuetarako dirulaguntzen programa berria, 2024ko martxoan argitaratuko dena, osatuz.
Azken urteotan, Teknologia, Berrikuntza eta Jasangarritasun arloak 2018ko Osloko Eskuliburuak finkatutako ikuspegiaren arabera landu du berrikuntza. Hala, berrikuntza-proiektuak karakterizatzeko eta ebaluatzeko metodologia berri bat zehaztu da, definizio horrekin bat datorrena. Metodologia horren bidez, ebaluazioa egin daiteke eta, positiboa bada, sozietateen gaineko zergan foru-aldundientzat loteslea den txostena igorri.
Aurrerapen teknologikodun berrikuntza-proiektuetarako Zerga Ondorioetarako Kalifikazio Txostenak igortzeko zerbitzua doakoa izango da eta urte osoan zabalik egongo da. Euskadiko industria arloko mikroenpresei, ETE-ei eta enpresa handiei, eta industriari lotutako zerbitzuak eskaintzen dituztenei bideratuta egongo da. Aurretiazko txostena denez, enpresek haien berrikuntza-estrategiaren inguruko plangintza egin ahal izango dute eta, gainera, zerga-dedukzioak aplikatzeko garaian ziurtasun handiagoa emango die.
Eskaerak modu telematikoan aurkeztu beharko dira I+G proiektuekin lotutako zerga-ondorioetarako kalifikazio-txosten teknikoak erabiltzeko gaur egun erabiltzen den aplikazioaren bidez.
Berrikuntza-programa berriak aurkeztutako eta onartutako aurrerapen teknologikodun berrikuntza-proiektuen proposamenek automatikoki jasoko dute txostena.
Lotutako albisteak

MEPRO Medical Reproductive Solutions, gizarte-helburu teknologia: ugalkortasun maskulinoa berritzen
Gure helburua osasun-profesionalei eta bikoteei antzutasunaren erronkei aurre egiteko tresna berritzaile, seguru eta eraginkorrak eskaintzea da

Kontsulta irekia: Spri Taldearen laneko prebentzio-zerbitzuak definitzeko zure aukera
Sprik merkatuko aurretiazko kontsulta jarri du abian, lan-arriskuen prebentzioaren eta osasunaren zaintzaren sektorearen benetako beharretara egokitutako lizitazioa diseinatzeko. Horren bidez, operadore ekonomikoen ekarpenak bildu nahi dira, kontratazio-prozesu lehiakor, garden eta merkatuko jardunbide egokienekin lerrokatua egituratzeko.

Aloka, profesionalen artean ikus-entzunezko materiala alokatzeko plataforma
Gipuzkoako startup-ak hainbat ekipo eskaintzen ditu, hala nola kamerak, grabagailuak, mikrofonoak, droneak. Mobile World Congress-eko 4YFN biltzarrean parte hartu zuen, SPRI Taldeak kudeatutako stand batekin, webgunea inbertsore eta bezero potentzialei aurkezteko.

Metagra, mende erdiko berrikuntza automobilgintzarako hotzeko estanpazioan
Bergarako enpresa pieza konplexuen fabrikazioan sendotu da, jasangarritasunaren eta berrikuntzaren alde eginez.

Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Fast Track Innobideak Euskadiko enpresa berritzaileen kopurua handitzeko eta sustatzeko sortu zen. Merkatuan ondasun edo zerbitzu berriak sartu dituzten edo enpresan negozio-prozesuak hobetzen dituzten berrikuntza-jarduerak babesten ditu, enpresa lehiakorrago bihurtzeko.

Jon Ander Egaña: “BASQUE FOOD CLUSTERrek elikadura euskal industriaren sektore estrategiko gisa kokatzea lortu du”
Elikatze-katearen euskal elkartea 150 enpresa eta erakunde baino gehiagoren lehiakortasuna hobetzeko lanean ari da, berrikuntzaren garapenarekin, lankidetza-proiektuekin eta teknologien integrazioarekin.

Siteco, 30 urte automatikoki ordaintzeko makinak ekoizten
Arabako enpresak administrazio publikoarekin eta ostalaritza sektorearekin egiten du lan, eta urteak daramatza nazioarteko merkatuan.

Mecanizados Patro enpresak “fidagarritasuna, segurtasuna eta eraginkortasuna” eskaintzen ditu trenbide-sektorean
Serie laburretarako eta luzeetarako pieza espezifikoak fabrikatzen ditu enpresa arabarrak, doitasun handiko lan-tresna eta makinekin.

Lorra, lau hamarkada inguru Bizkaiko nekazaritzako elikagaien kooperatibismoaren funtsezko zutabe gisa
Gaur egun, erakundearen lehentasuna zahartutako sektore honetako erretiroak ordezkatzea da, belaunaldi-erreleboaren bidez.

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia
Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua