Tapia: “Energia eolikoak lagundu behar digu Europako Itun Berderantz jauzi kualitatiboa egiten”
Arantxa Tapia sailburuak Onda Vasca irratian erantzun ditu egun-eguneko gaien inguruko galderak.
“Aldaketa klimatikoaren aurkako borroka ekoizpen industrialaren mapa berean dago. Europako Itun Berdearen helburutik oso urrun gaude, baina urratsak eman ditugu. Ekian jarri genuen martxan, aurreko legegintzaldian, Euskadin dagoen parke fotovoltaikorik handiena, eta beste bat lantzen ari gara. Parkeak komunitate txikiagoetan jartzeko ere lanean ari gara. Dena da beharrezkoa.
Baina energia eolikoa da jauzi kualitatiboa ematen lagundu behar diguna, askoz leku gutxiago okupatuta, askoz ere ekoizpen handiagoa lortzen baitugu. Eta ez da nahikoa beste batzuek egitea, guk ere egin behar dugu, ez da nahikoa gertuko beste herrialde edo komunitate batzuek egitea. Guk ere egin behar dugu. Instalazio handiekin zein txikiekin.
Argiaren igoera kezkagarria da, bazetorrela ikusten ari ginen, baina ez dimentsio horrekin. CO2 isurtzen dutenei ezartzen dizkiegun tasak eta garestitzen ari den gasa faktura elektrikoan eragina izaten ari dira. Gainera, Espainiako Estatuko araudia dagoen bezala, inpaktua Europako gainerako herrialdeetakoa baino askoz handiagoa da. Etxeko esparruak ez ezik, enpresek ere kezkatzen naute, ekoizpen-sareak sufritu egiten baitu.
Europako funtsak. Proiektu askok gure ekonomiak eskatzen duen eraldaketa hori aprobetxatu nahi dute. Eta martxan jarriko ditugu Next funtsak iristen ez badira ere. Baina iristen badira, ongi etorri, dena azkarrago egingo da. Administrazioak ere aparteko funts horiek espero ditu trantsizio-politika horiek arintzeko”.
Otsoaren kudeaketa plan bat behar da, ez da nahikoa baliabideak izatea bajak berrezartzeko. Nahi duguna da abeltzainek bizirik jarraitzea, bestela gure mendiak, gure basoak, hutsik geratuko dira.
Lotutako albisteak

Betielek droneak integratu ditu bere jardueran Hazinnovari esker
Enpresa bizkaitarrak eguzki plakak instalatzen ditu industria-sektorean, administrazio publikoan eta etxe partikularretan, eta bere negozio esparruan aukera berriak aztertu nahi ditu.

Diker, osasungintzaren sektorerako injekzio bidezko plastikoetan Euskadi mailako erreferente bihurtu nahi duen ETEa
Oiartzungo enpresa, gaur egun, batez ere automobilgintzaren eta elektronikaren sektorearentzat ari da lanean

Prado Silos nazioartean indartzen, estrategia eta inbertsio berriekin hazkundea bultzatuz
38 herrialdetan presentzia handituz eta 2025erako 9 milioi euroko kontratuak aurreikusiz

Segundu bakoitzak kontatzen du. Ziurtatu zure erreskatea ResQaRrekin
Erreskate-orria formatu digitalean: larrialdi ekipoak, erreskatea modu seguruan egin ahal izateko, behar diren ibilgailuko elementuei buruzko infomazio zehatza eta azkarra.

Landatu Solarrek, bere produktu berritzaileen bidez, eguzki-panelak instalatzea errazten du
Bilboko ingeniaritzak bi sistema sortu ditu: Landblock, teilatu eta zoruetan instalatzeko, eta Lamaru, eguzki-energia flotatzailerako soluzioa.