Tapiak Madrilen azpimarratu ditu Euskadiko Industriaren sendotasuna eta erronkak, eta gazteak erakartzeko gune aproposatzat jo du
ITP Aerok, Ingeteamek eta Executive Forum-Españak antolatutako foroan Berrikuntzarako inbertsioa eta garapen ekonomiko eta sozialaren proiektu berriak eskatu ditu
Gogoratu du Eusko Jaurlaritzak parte hartuko duela Euskadirako proiektu estrategikoak dituzten entitateen kapitalean, aktibitatea globalizatuta badute ere. Halaber, esan du erosten gaituztena baino gehiago erosten dugula.
Euskadik gazteek Industria sektore erakargarritzat ikustea nahi du, euren etorkizuna garatzeko kalitate handiko enpleguarekin
Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak hitzaldia eman du Madrilen, ITP Aerok, Ingeteamek eta Executive Forum-Españak antolatuta foroan. Bertan, euskal koiuntura aztertu du eta azpimarratu ditu honako alderdi hauek:
Euskadin autogobernu-maila handia dugu, eta arlo esanguratsu askotan eskumen esklusiboa dugu, baina gure lehiakortasuna, oraindik, Estatuak berak baldintzatzen du. Gobernagarritasunik eza Madrilen, eta horrek eragina du gugan.
Egoera ekonomikoa. Errealismorako deia egin behar da; bertan, zuhurtasuna beti izango da bidelagun, baina berrikuntzaren edo proiektu berrieren gaineko inbertsioa geldiaraztea erabat kaltegarria izango litzateke ekonomia- eta gizarte-garapenerako.
Eusko Jaurlaritzak enpresa gisa proiektu estrategikoa duten eta, nahiz eta beren jarduera globalizatuta egon, Euskadirako itzultzeko interesa duten erakundeen kapitalean parte hartuko du.
Azken urteotako eragiketak aztertu ondoren egiaztatu dugu euskal enpresek kanpoaldean erositako enpresa-kopurua gure enpresak eskuratzen dituzten atzerriko kapitalena baino handiagoa izan dela. Alegia, erosten gaituztena baino gehiago erosten dugu.
Manufaktura-industria eta lotutako zerbitzuen industria gure ekonomiaren % 52 da. Oso argi dugu bi jarduera horiek ezin direla bereizi, eta erronka da Basque Industry 4.0 gure estrategia zabaltzen aurrera egitea.
Berrikuntza. Gai horretan ez dago estatuko lidergorik. Eskualdeak, garapen ekonomikoari dagokionez, arriskuan jartzen ari gara geure burua, gizarte-garapen orekatua sustatzeko ezinbestekoa dena. “Gure liga” Europan jokatzen dugu.
Gazteek Industria sektore erakargarritzat ikustea nahi dugu, etorkizuna garatzeko gune aproposa bezala. Bizi-kalitate handiagoa izateko aukera emango dien lanbidetzat.
Sailburuarekin batera, ekitaldian izango dira: Antonio Aiz Azpiegitura eta Garraioko sailburuordea, Javier Zarraonandia Industria sailburuordea, Bittor Oroz Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea eta Estibaliz Hernaez Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordea.
Lotutako albisteak

Prado Silos nazioartean indartzen, estrategia eta inbertsio berriekin hazkundea bultzatuz
38 herrialdetan presentzia handituz eta 2025erako 9 milioi euroko kontratuak aurreikusiz

Segundu bakoitzak kontatzen du. Ziurtatu zure erreskatea ResQaRrekin
Erreskate-orria formatu digitalean: larrialdi ekipoak, erreskatea modu seguruan egin ahal izateko, behar diren ibilgailuko elementuei buruzko infomazio zehatza eta azkarra.

Landatu Solarrek, bere produktu berritzaileen bidez, eguzki-panelak instalatzea errazten du
Bilboko ingeniaritzak bi sistema sortu ditu: Landblock, teilatu eta zoruetan instalatzeko, eta Lamaru, eguzki-energia flotatzailerako soluzioa.

Fecin, industriako eskuilagintzan espezializatuta 60 urte daramatzan Gipuzkoako ETEa
Deban kokatuta dagoen enpresa da Europa mailan sektore honetako bost fabrikatzaileetako bat eta SPRI Taldearen zibersegurtasun-programaren laguntza jaso du

Soldaduraren balio-kateari buruzko azokaren, UNIREren, bigarren edizioa egingo dute Ficoban
Sektore horrek Estatu osoan egiten duen kongresu bakarra martxoaren 18 eta 19an izango da