Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 12 Azaroa, 2020 Berrikuntza Energia Fast Track Innobideak programa Ris3 Euskadi

Transbiaga: “Jendea zaindu egin behar da; benetan zaintzen baduzu, erantzun egiten du”

Pedro Usabiaga proiektu-arduraduna da Transbiagan, parke eolikoen muntaian munduko liderra den euskal enpresan
Pedro Usabiaga,Transbiagako proiektu-arduraduna.

 

Grupo Transbiaga Ordizian finkatutako euskal enpresa bat da, 1981ean sortua garraio-konpainia bezala, baina denboraren puruz eta buruzkatu dituen krisi guztien ondorioz, bere burua berrasmatu eta garai berrietara egokitu behar izan duena, gaur egun dena izatera iritsi arte: nazioarteko liderra parke eolikoen muntaian. Garrantzi handiko lana da, zalantzarik gabe, mundu osoan egunero egiten duena; horren erakusgarri bere azken proiektuetako bat, Txilen garatzen ari direna, non konpainia gipuzkoarrak 145 metroko garaierako dorreak mugitu eta ezarriko baititu. Atzerrian hamar filial dituelarik eta datorren urteko lan-karga ziurtatua duelarik, Transbiaga-k 450 pertsona inguru enplegatzen ditu, eta bere negozioaren % 90 nazioartean fakturatzen du. Pedro Usabiaga Transbiagako proiektu-arduraduna da.

 

Zuen sektorean, 145 metro altuko dorre eoliko bat nahikoa altua da mugitua izateko, ezta?

Zalantzarik gabe, bai. Gauzek gero eta azkarrago eboluzionatzen dute sektore honetan, eta hizpide ditugun bezalako dorreak eta beren hegalak oso handiak dira.

 

Nolakoa da zuen jarduera? Nola mugitzen eta instalatzen da tamaina horretako parke eoliko bat?

Logistika funtsezkoa da gure negozio-ereduan, faktore asko sartzen baitira jokoan. Batetik, haize-errota bat osatzen duten osagai gehienak daude, ekoizpen-lantegietatik itsasontziz bidaltzen direnak; bestetik, garraioa dago, hau da, portuetatik parkea kokatuko den lekurainoko joan-etorriak (eta baliteke toki hori puntu orografiko konplikatuetan egotea)… Ibilbide hori guztia kudeatu behar da, eta batzuetan toki irisgaitzetatik igaro behar izaten da… Horrez gain, kontuan hartu behar dira dorreak eta hegalak altxatzeko behar ditugun garabi mugikorrak, 700 tona jasotzeko gai diren garabi erraldoiak, eta jakin egin behar da horiek erabiltzen… Hortaz, logistika da gure buruhauste handiena, zaila eta garestia baita.

 

 Nola doazkizue gauzak pandemia garai honetan?

Ez dira garai errazak, baina ezin dugu geldirik egon. Zorionez, energia berriztagarrien aldeko olatua iritsi da gugana eta alde horretatik ondo posizionatuta gaude. Hainbat proiektu ditugu martxan Estatu Batuetan, eta filial-sare indartsua izaten jarraitzen dugu, presentzia dugularik, besteak beste, Uruguai, Txile, Dominikar Errepublika, Peru, Honduras, Guatemala, Nikaragua, Mexiko, Brasil, Argentina edo Hegoafrikan.

 

Kontuan izanik zuen sektorean badirela enpresa gehiago jarduera bera egiten, zerk bereizten du Transbiaga besteetatik?

Agian bereizten gaituena da gai garela dorre baten instalaziorako prozesu osoa garatzeko, hasi garraiotik eta garabietatik eta muntaia taldeetaraino. Gauza gara horrelako proiektu bat “giltza eskuan” eskaintzeko, hori ez baita oso ohikoa, beharbada hortxe dago aldea.

 

Muntatu dituzuen ehunka parke eolikoen artean zein izan da ikusgarriena?

Beharbada Brasilekoa, oraintxe bertan muntatzen ari garena, 230 turbina baino gehiagoko proiektu bat, 700 MWko ahalmena izango duena eta Amerikako handiena dena. Baina izan ditugu kasu bereziak ere, esaterako parke bat muntatu behar izan genuen Estatu Batuen eta Mexikoren arteko mugan, narkoen lurraldean, eta segurtasun neurri oso zorrotzekin lan egin behar izan genuen.

 

Zenbat denbora behar da Parke Eoliko bat muntatzeko?

Muntaiak oso eskematizatuta daude, logistika-katea oso markatua da eta posible da astean pare bat dorre muntatzea, batez beste.

 

Off-shorea ez da sartzen zuen planetan?

Momentuz ez. Egia da badaukagula aukera hori gure radarrean, baina momentuz gure helburua da  balioa ematen jarraitzea lehorreko parke eolikoen muntaia-kateari. Eta etorkizunean? Batek daki!

 

Zein ikasgai atera duzu Covid-19aren krisitik?

Oso hilabete gogorrak izan dira eta izaten ari dira oraindik, eta egoera pertsonal oso gogorrak bizitzea suertatu zait inguruko jendearekin. Izan ditugu atzerrian lanean ari ziren langileak, senitartekoak hemen gaixorik izan dituztenak, eta itzuli ezinik egon direnak ezin izan dutelako hegaldirik hartu… Oso harro nago gure langileez, primeran erantzun eta erreakzionatu dute. Mundu guztia ahalegindu da laguntzen, eta horrexekin gelditzen naiz. Enpresa batek bere giza taldeari esker funtzionatzen du beti, eta azkenean jendea zaindu behar da, lantaldea. Lantaldea eta jendea benetan zaintzen badira, garai latzetan erantzun egiten dute.

 

Lotutako albisteak

11 uztaila, 2024 Berrikuntza
Imegar: “Hazinnovak gure langileen berrikuntza ezagutzak areagotzeko aukera eman digu”
Irakurri gehiago
3 uztaila, 2024 Berrikuntza
Luse Ingeniería: “Gure ekoizpen prozesuak eta kudeaketa pertsonala eraldatzen lagundu digu Hazinnovak”
Irakurri gehiago
13 ekaina, 2024 Berrikuntza
Euskaber: “Hazinnovaren bidez gure bezeroen erosketa-faktoreak ezagutu ahal izan ditugu, gure produktuaren irudia sendotzeko”
Irakurri gehiago
12 ekaina, 2024 Berrikuntza
AMPOk 60 urte bete ditu bere sektorearen gailurrean, balio teknologiko handiko balbulen fabrikazioari esker
Irakurri gehiago
6 ekaina, 2024 Berrikuntza
Erlo Group: “Hazinnovari esker, nazioarteko merkatuetan bezero potentzialak zehaztu ditugu eta gure barne-plangintza hobetu dugu”
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak