Tecnalia: “Trantsizio energetikorako bidea berrikuntzan eta teknologian oinarritu behar da”
Datu bakar batekin, hurrengo urteetan aurre egin beharko zaion trantsizio energetikorako erronka handia ulertzen da: gaur egun, energia-iturri guztietatik, % 80 erregai fosila da. Ehuneko hori nabarmen murriztu beharko da 2050ean neutraltasun klimatikoaren helburua lortzeko. “Deskarbonizazio sakona dakar egoera honek, % 100 berriztagarria den energiarena”, laburbildu du Fernando Espiga Tecnaliako trantsizio-arduradunak, BRTA aliantzako zentro teknologiko honek antolatutako saio birtual batean.
“Testuinguru honetan, bidea berrikuntzan eta teknologian oinarritu behar da“, Espigaren arabera. Gainera, Espigak uste duenez, trantsizioa prozesu “konplexua” da, “muturreko aldaketa estrukturala delako”. Era askotariko soluzioen esperimentaziotik abiatzen ari gara erronka, teknologiak hibridatuz eta trantsizio-eredu desberdinekin lan eginez, eskualdeen eta hirien arabera. “Prozesu hau tokian tokiko eta industriako garapen planekin lerrokatzen saiatu behar gara“, gaineratu du.
Enpresentzat erronka batzuk daude, baina baita aukera berriak ere, hala nola “datuetan oinarritutako negozio-eredu berriak, kontsumitzaileak prozesuan eginkizun aktiboagoa izan dezan”, adierazi du Tecnaliako arduradunak. Beste batzuk zerrendatu ditu, material berrien garapena adibidez. Energia berriztagarriek, energia-sorkuntzaren ondorioz deszentralizazioa ekarriko dute, biltegiratze-sistema berriekin, hala nola eraikinetan bertan instalatutako energia fotovoltaikoarekin. Horrek guztiak behar berriak dakartza, eta digitalizaziotik erantzun behar izango zaie behar berri horiei; izan ere, “azken erabiltzailearen eginkizun aktiboagoa erraztuko du, kontsumitzeaz gain, energia sortuko baitu, biltegiratze-zerbitzuak emango ditu, eta abar”, adierazi du Espigak. Eginkizun aktibo horrekin batera, beharrezkoak diren segurtasun eta zibersegurtasun elementuak dituzten gailuen premia handiagoak ere egongo dira.
Tecnaliako arduradunak joera desberdinak aditzera ematen ditu: energia berriztagarrien garapen teknologikoa, “gero eta lehiakorragoak, eta ekoizpen-kostu txikiagoa“ bilatuz, alde batetik, eta bestetik energiaren elektrifikazioa, eredu zuzenekin, fotovoltaikoa eta eolikoa kasu, baina baita elektrifikazio ez-zuzenarekin ere, hala nola hidrogeno berdea eta erregai sintetikoak, tenperatura handiko prozesuen industriarako edo garraio astunarako alternativa bat da.
Espigak balio handiko hidrogenoa landu beharreko oinarrizko hiru elementuetako bat bezala hartzen du. Beste biak energia berriztagarriak lehiakorragoak izatea -4.0 industriako elementuekin, hala nola, sentsore aurreratuarekin, datuen analitikarekin edo mantentze prediktiboarekin– eta elektrifikazio adimentsua bultzatzea -sorkuntzan, biltegiratzean eta kontsumoan– dira. Azken hau biltegiratze termikoa duten eraikinak elektrifikatuz, ibilgailu elektrikoa hedatuz, industriaren elektrifikazio efizientearekin, jardueraren hondar-beroen aprobetxamenduak barne hartuz, eta abarrekin lortuko da. Oinarrizko hiru elementuak lotuta daude, berriz ere. “Zenbat eta hidrogeno berde gehiago behar, energia berriztagarri gehiago beharko ditugu hura sortzeko, eta zenbat eta energia berriztagarri gehiagoren beharra izan, orduan eta sare adimendun eta eraginkorragoa beharko dugu”.
Covid-19aren ondorengo trantsizio energetikoa
Trantsizio energetikoaren inguruko elkarrizketan, bai Espigak, bai Elías Unzueta Petronor Innovación-ko kudeatzailea, baita Francisco Laverón, Iberdrolako Energia Politikako arduraduna, bat datoz ideia batekin: koronabirus berriaren pandemiaren aurreko asteetan, trantsizio energetikoa erritmo berri bat hartzen ari zen, Europako Batzordeak Europako Itun Berdea onartu izanaren esker, adibidez. Pandemiak eta haren ondorioek bilakaera hori geldiaraziko dute?
Konfinamenduak “kanpoko faktoreen aurrean dugun ahultasunen berri eman digu, eta, beraz, trantsizio energetikoa egitea premiazkoagoa dela erakutsi digu“, azpimarratu du Iberdrolako Laveronek. Unzuetak gehitu du beste ideia bat: “Karbonoa baztertzeko beharra premia larria da […], uste dut Covid-19 gaixotasunarekin Bilbon eta Bizkaian 1983ko uholdeekin gertatu zen bezalako zerbait gertatuko dela: hiriko merkataritza-sarearen zati handi bat suntsitu zuen egoera izan zen hura, baina hiri-eredua eraldatzeko eta gaur egunera bideratzeko aukera bihurtu zen”.
Adibide gisa, Covid-19 gaixotasunaren aurrean dauden gabeziak konpontzeko irtenbideak azpimarratu ditu Espigak; esate baterako, ekoizpen-kateak birkokatu dira, energia-kontsumoa murriztuz eta “zirkulartasunaren aukerak aprobetxatuz“.
Nolanahi ere, Euskadi eta Espainia egoera onean daude, baliabide berriztagarriekin, industriaren prestakuntza onarekin eta trantsiziorako logistikarekin, aditu hauen aburuz. Bai Unzuetak, bai Laveronek azpimarratzen dute energia banatzeko azpiegitura onak ditugula, baina indartu egin behar direla Europarekiko lotura hobearekin, energia berriztagarriak trukatzeko sareak bultzatzeko. Laveronek azpimarratu duenez, “aukera paregabea dugu aurretik eta aprobetxatu egin behar dugu, lehenbailehen”.
Nork ordaintzen du trantsizio energetikoa?
Enpresa sektore askok eta kontsumitzaile askok egiten duten betiko galdera da ia nork egingo dien aurre aldaketa hauen kostuei. “Duela urte batzuk energia berriztagarriak garestiak ziren, baina aldaketa bat gertatzen ari da eta orain mix energetikoko merkeenak dira”, adierazi du Laveronek. “Ibilgailu elektrikoa garestiagoa da gaur egun, baina 2025a baino lehen, erregai fosilekin mugitzea baino merkeagoa izango da”.
“Deskarbonizazioa ez da ingurumen kontuagatik bakarrik egiten, gizarte onurengatik eta onura ekonomikoengatik ere egiten da, industrializazioa eta lanpostuak sortuko ditu; bai, ordea, kaltetutako jendea egongo da, baina trantsizio honen onura guztiak bideratu behar dira horretara, inor, ez kontsumitzailerik, ez eskualderik, atzean geratzea bermatzera“. Iberdrolako eta Petronorreko adituek uste dute “gizartearentzako onura oso positiboa” izango dela. Unzuetaren ustez, energia berriztagarrien sektore indartsua traktorea izango da beste sektore batzuk deskarbonizatzeko orduan, eta gogorarazi du garraio astunak, hala nola itsas garraioak eta hegazkingintzak, eta tenperatura handiko industria intentsiboak erronka handiak dituztela aurretik.
“Inbertsio funtsak inbertsio berdeen alde joaten hasi dira”, adierazi du Espigak Tecnaliatik. Laveronek azpimarratu du Iberdrolaren inbertsio guztiak garbiak direla eta aurten 10.000 milioi euro baino gehiago inbertituko dituztela ekonomia iraunkorra bultzatzeko.
SPRI Taldeak euskal enpresen I+G bultzatzen du tresnekin, aktiboekin, laguntzekin, lantalde eta aliantzekin, ikerketa sustatzeko eta teknologia berriak sortzeko. Hori dena Elkartek, Emaitek edo Hazitek bezalako programen bidez lortzen da, eta horien informazioa hemen dago eskuragarri.
Lotutako albisteak

Ceit zentro teknologikoak 300 enplegu baino gehiago sortzen dituzten 20 spin-off sustatu ditu eta 30 M € inguruko inbertsioa ekarri dute
Mikel Jauregi sailburuak Ceit bisitatu du, ikerketa aplikatuko eta teknologia enpresara transferitzeko erreferentziazko zentro teknologikoa

Sei euskal ikerketa-erakundek bat egin dute ITTHACAn zahartze osasuntsua sustatzeko
Elkartek programak finantzatutako proiektu honek biomarkatzaileak, iragarpen-ereduak eta osasunaren zuzeneko monitorizazioa erabiltzen ditu.

MEPRO Medical Reproductive Solutions, gizarte-helburu teknologia: ugalkortasun maskulinoa berritzen
Gure helburua osasun-profesionalei eta bikoteei antzutasunaren erronkei aurre egiteko tresna berritzaile, seguru eta eraginkorrak eskaintzea da

Kontsulta irekia: Spri Taldearen laneko prebentzio-zerbitzuak definitzeko zure aukera
Sprik merkatuko aurretiazko kontsulta jarri du abian, lan-arriskuen prebentzioaren eta osasunaren zaintzaren sektorearen benetako beharretara egokitutako lizitazioa diseinatzeko. Horren bidez, operadore ekonomikoen ekarpenak bildu nahi dira, kontratazio-prozesu lehiakor, garden eta merkatuko jardunbide egokienekin lerrokatua egituratzeko.

Euskadik energia eolikoan duen gaitasuna erakutsi du WindEurope 2025 azokan
Euskal parte-hartzeak ordezkaritza zabala bildu du Wind Energy Basque Country stand bateratuan, 17 enpresa eta erakunde hauei abian dituzten soluzioak eta teknologiak ezagutzeko aukera emanez

Aloka, profesionalen artean ikus-entzunezko materiala alokatzeko plataforma
Gipuzkoako startup-ak hainbat ekipo eskaintzen ditu, hala nola kamerak, grabagailuak, mikrofonoak, droneak. Mobile World Congress-eko 4YFN biltzarrean parte hartu zuen, SPRI Taldeak kudeatutako stand batekin, webgunea inbertsore eta bezero potentzialei aurkezteko.

Metagra, mende erdiko berrikuntza automobilgintzarako hotzeko estanpazioan
Bergarako enpresa pieza konplexuen fabrikazioan sendotu da, jasangarritasunaren eta berrikuntzaren alde eginez.

Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Fast Track Innobideak Euskadiko enpresa berritzaileen kopurua handitzeko eta sustatzeko sortu zen. Merkatuan ondasun edo zerbitzu berriak sartu dituzten edo enpresan negozio-prozesuak hobetzen dituzten berrikuntza-jarduerak babesten ditu, enpresa lehiakorrago bihurtzeko.

Industriarako soluzio teknologiko aurreratuen garapenean erreferentea den ULMA kooperatiba taldea bisitatu du Mikel Jauregi sailburuak
Oil&Gaseko negoziorako brida homologatuen fabrikazioan munduko liderra den ULMA Forged Solutionsen lantegi nagusian ibili da eta "ziurgabetasuna nagusi den une honetan, ULMA kooperatiba-taldea industriaren, inbertsioaren, berrikuntzaren eta kalitatezko enpleguaren aldeko apustua nabarmena egiten ari da" nabarmendu du

Jon Ander Egaña: “BASQUE FOOD CLUSTERrek elikadura euskal industriaren sektore estrategiko gisa kokatzea lortu du”
Elikatze-katearen euskal elkartea 150 enpresa eta erakunde baino gehiagoren lehiakortasuna hobetzeko lanean ari da, berrikuntzaren garapenarekin, lankidetza-proiektuekin eta teknologien integrazioarekin.