Maialen Aginagalde, coordinadora del grado, Maitane Barrenetxea, coordinadora del máster, y Unai Ayala, coordinador sectorial de I+D Salud
Unai Ayala, coordinador sectorial de I+D Salud, Maialen Aginagalde, coordinadora del grado en Ingeniería Biomédica y Maitane Barrenetxea, coordinadora del máster en Tecnología Biomédica en Mondragon Unibertsitatea
Berrikuntza Ekintzailetza I+G+B
Elkarrizketak 28 urria, 2020

Unai Ayala “Adimen artifiziala, 5G-a edo robotika bezalako teknologiek etxeko ospitale-arreta ahalbidetuko dute”

Elkarrizketa: Unai Ayala, Mondragon Unibertsitateko I+G Osasuneko sektoreko koordinatzailea; Maialen Aginagalde, Ingeniaritza Biomedikoko graduko koordinatzailea; eta Maitane Barrenetxea, Teknologia Biomedikoko masterreko koordinatzailea

Teknologia horiek ahalbideratuko dute erretinako irudietan adimen artifiziala erabiltzea Parkinson gaixotasuna duten pazienteak monitorizatzekozauri kronikoak sendatzeko erabiltzen diren apositu biodegradagarriak sortzea, edo baita, biriketako minbizia tratatzeko irudi-biomarkatzaileak erabiltzea ereMondragon Unibertsitateak zortzi ikasturte daramatza Ingeniaritza Biomedikoko gradua eskaintzen, eta lau, Teknologia Biomedikoen masterra ematen. Unibertsitateak bi eskaintza horiek bio-osasun sektoreari lotutako hainbat  euskal proiekturekin uztartzen dituen. Maialen Aginagalde graduko koordinatzailearekin, Maitane Barrenetxea masterraren koordinatzailearekin eta Unai Ayala I+G osasuneko sektoreko koordinatzailearekin hitz egin dugu.  

Euskadin bio-osasuna RIS 3 Euskadi espezializazio adimenduneko estrategiaren lehentasunezko blokeetako bat da. Sektoreko enpresek eskatzen al zuten horrelako gradu eta master bat arlo horretan talentu propioa izateko helburuarekin?  

(Maialen): 2012an, teknologia biomedikoen industrian (MedTec) aukera handia ikusi zuena Mondragon Korporazioa izan zen; izan ere, sektore horrek eragin positiboa du pazienteen osasunean, eta eraginkortasuna hobetzen du erakunde sanitarioetan, beste abantaila batzuen artean. Testuinguru horretan, esparru horretan enpresak sortzea bultzatu nahi bazen, baita lehendik zeuden enpresak dibertsifikatzea bilatzen bazen ere, beharrezkotzat hartu zen sektore hori ezagutuko zuten ingeniariak sortzea, hau da, ingeniari biomedikoak sortzea. Diziplina oso berezia da, eta berariazko premiak ditu. 

Bizi-itxaropen handiagoarekin, medikuntzan teknologia ezartzea al da pertsonen osasunean hobekuntzarik handienak egiteko bidea?  

(Unai): kalkulatzen da 30 urte barru 60 urtetik gorako biztanleria bikoiztu egingo dela eta 80 urtetik gorako pertsonen kopuruak nabarmen egingo duela gora. Bizi-itxaropena handitzeak gaixotasun kronikoak dituzten pazienteen kopurua nabarmen handitzea ekarriko du, eta horrek osasun-kostu handia eragingo dio sistemari. Horregatik, funtsezkoa da, eraldaketa digitalaren eskutik, laguntza-, tratamendu- eta prebentzio-eredu berriak sortzea, kostu horiek murrizteko. Adimen artifiziala, 5G-a, errealitate areagotua edo birtuala, robotika edo 3D inprimaketa bezalako teknologiek ahalbidetuko dute etxean ospitale-arreta izatea, erantzun-denbora azkarrak izatea, tratamenduen eraginkortasuna handitzea edo datuen ustiapenak gidatutako prebentzio-medikuntza bat. Adinekoen bizi-kalitatea hobetuko duten laguntza-teknologia berrien beharra ahaztu gabe. 

Makina-erreminta bezalako beste esparru batzuetan aritu diren euskal enpresek biomedikuntzari lotutako banaketak sortu dituzte. Zein da sektore honetan dagoen hazkunde-ahalmena?  

(Unai): Euskal industria-enpresek gaitasun teknologiko handia dute sektorearen etorkizuneko beharrei erantzuteko. Dibertsifikazioaren adibide bezala, Mondragon Korporazioko hainbat kooperatibak esparru horretan soluzioak garatzearen alde egin dute, hala nola Kiro-Grifolsen arrakasta, Korporazioaren eta AssemblyLoramendi eta Aurrenak kooperatiben arteko ekimena, edo Ulmak irudi mediko ez-inbaditzailean oinarritutako soluzioak garatzearen aldeko apustua. Sektore biomedikoak hazkunde-potentzial handia du Euskadin, eta hori agerian geratzen da azken urteetan sektorean enpresa-kopuruak izan duen igoerarekin. Gaur egun 200 baino gehiago dira.  

Zein da graduatuen profila?   

(Maialen) Ingeniari biomedikoa oso diziplina anitzeko profila da, eta arlo asko jorratzen ditu hainbat diziplinen ezagutzaren bidez (medikuntza, elektronika, mekanika, informatika…). Horregatik, unibertsitate bakoitzaren profila desberdina izaten da eta hori ikasketa-planak zehazten du. Mondragon Korporazioak osasun-sektorerako ingeniariak prestatzeko beharra ikusi zuenean, lehendik zeuden enpresak aztertu zituen, baita sortzen ari ziren eta Euskadiko sektorean sar zitezkeen esparruak ere. Horrela, Mondragon Unibertsitatearen ingeniaritza-profila definitu zen, graduaren lau urteetan honako eremu hauetan zentratuko zena: ortesiak, protesiak eta inplanteakeHealth, ospitaleko ekipamendu medikoa, medical devices, irudiak eta seinale biomedikoak, osasun-instalazioak eta araudia, eta produktu bioteknologikoen logistika eta automatizazioa.  

(Maitane): Osasun sektoreko aurrerapen teknologikoen ondorioz profesional berriak prestatzeko premiei erantzuten die Teknologia Biomedikoak masterrek. Hori dela eta, Teknologia Biomedikoak Masterreko tituludunek gaitasun tekniko aurreratuak dituzte EAEn sektore hori mugitzen duten teknologietan, hala nola seinale eta irudi biomedikoen prozesamenduan, fabrikazio gehigarrian edo adimen artifizialean. Horrek abantaila handia ematen die Masterreko ikasketak amaitu dituztenei EAEko sektore biomedikoan sartzerako orduan.  

Biomedikuntzaren sektorean beste espezialitate tekniko batzuetan trebatutako pertsonak sar daitezke masterren honen bidez 

(Maitane): Hala da, ingeniaritza biomedikoko gradua duten pertsonek masterrean zuzenean sartzeko aukera dute. Ingeniaritzaren esparruko eta beste espezialitate zientifiko-tekniko batzuetako gainerako tituludunak ere masterrean sar daitezke, zenbait prestakuntza-osagarri eginez (1-2 irakasgai). Osagarri horiek online egiten dira, ikaslearen erritmoa jarraituz, masterra hasi aurreko ikasturtean.  

Tituludun horien profila bereziki interesgarria da sektoreko enpresentzat; izan ere, jatorrizko titulazioari buruzko ezagutza sendoak dituzte (elektronikoa, mekanikoa, informatikoa, eta abar), bai eta sektore biomedikoaren arazoei irtenbidea emateko behar diren ezagutza teknikoak ere, azken horiek masterra garatu bitartean eskuratu baitituzte. 

Gainera, profil hori Teknologia Biomedikoak Masterrean sartzea oso egokia izan da ikasgelako prestakuntza-esperientziaren ikuspegitik, diziplina anitzeko lantaldeak sortzeko aukera ematen baitu, sektore biomedikoan oso ugariak direnak. 

SPRI Taldeak euskal enpresen I+G bultzatzen du tresnekin, aktiboekin, laguntzekin, lantalde eta aliantzekin, ikerketa sustatzeko eta teknologia berriak sortzeko. Hori dena Elkartek, Emaitek edo Hazitek bezalako programen bidez lortzen da, eta horien informazioa hemen dago eskuragarri. 

Lotutako albisteak

IDDTEK:  “Industriaren  eta  talentuaren  arteko  lotura  gara”
14/03/2025 Berrikuntza

IDDTEK: “Industriaren eta talentuaren arteko lotura gara”

Orain 20 urte Irene Rodríguez donostiarrak sortu zuen ETEa ingeniaritza arloko outsourcingean erreferentea da eta sektore estrategikoetan lan egiten duen talde sendoa eta proiektuak ditu abian.

NAW:  “Gure  abantaila  lehiakorra  10  urte  bitarteko  kirol-oinetako  minimalista  eskaintzea  da”
04/03/2025 Berrikuntza

NAW: “Gure abantaila lehiakorra 10 urte bitarteko kirol-oinetako minimalista eskaintzea da”

Silvia Echeverríak, NAWren sortzaileak, oinetako minimalistak postura-osasunean eta garapen biomekanikoan haurtzarotik helduarora arte nola eragin dezakeen azaltzen du.

Ezarri  Mosaicos:  “Enpresa  baten  egunerokoa  lehiatzea,  ikertzea  eta  bezeroei  erantzunak  ematea  da”
20/02/2025 Berrikuntza

Ezarri Mosaicos: “Enpresa baten egunerokoa lehiatzea, ikertzea eta bezeroei erantzunak ematea da”

Gipuzkoako enpresaren beirazko diseinuak 100 herrialdetan baino gehiagotan daude, eta nazioarteko transakzioak haren negozio-zifraren % 70 dira

Begoña  San  Miguel:  “Oja-Remen  trokelen  diseinua  menderatzea  bilatzen  dugu  kalitatezko  piezak  prezio  lehiakorrean  eskaintzeko”
13/02/2025 Berrikuntza

Begoña San Miguel: “Oja-Remen trokelen diseinua menderatzea bilatzen dugu kalitatezko piezak prezio lehiakorrean eskaintzeko”

Ia 60 urteko ibilbidearekin, Gernikan sortu eta Zornotzan egoitza duen enpresak berrikuntza teknologikoaren eta dibertsifikazioaren alde egin du, estanpazio metalikoaren sektorean hazten jarraitzeko.

Isabel  Urbano:  “Novia  Salcedo  Fundazioarekin  praktiketan  dauden  gazteen  %60k  kontratu  bat  lortzen  dute”
06/02/2025 Ekintzailetza

Isabel Urbano: “Novia Salcedo Fundazioarekin praktiketan dauden gazteen %60k kontratu bat lortzen dute”

Novia Salcedo Fundazioak 45 urte inguru eman ditu ikasketa-ingurunetik lan-mundurako trantsizioa errazten, prestakuntza praktiko ez-laboraleko programen bidez.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.