Urola osoko, Goierri eta Debagoienako 37 enpresak jaso dute gaur enpresa berritzailearen Hazinnova akreditazioa
-
- novak doako aholkularitza-zerbitzua eskaintzen die Euskadiko ETEei berrikuntza ez teknologikoari buruz, lehiakorragoak izan daitezen
- 2022an burutu zen Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak, SPRIk eta Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziak bultzatutako egitasmoaren hirugarren edizioa, jadanik 650 ETE akreditatu baino gehiagorekin
Urola osoko, Goierri eta Debagoienako 37 enpresak enpresa berritzailearen ziurtagiria jaso dute gaur, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren, SPRIren eta Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziaren eskutik. Ziurtagiria jaso duten enpresa horiek berrikuntza ez teknologikoko mikro-proiektuak ezarri dituzte beren erakundeetan merkatuan duten posizioa hobetzeko.
Ziurtagiri honen banaketa-ekitaldia gaur goizean egin da Azpeitiko Basazabal Jauregian, eta bertan izan dira Aitor Urzelai, SPRIko zuzendari nagusia; Gotzon Bernaola, Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziaren Enpresa Berrikuntzako koordinatzaile nagusia, eta Ana Azkoitia, Azkoitiko alkatea eta Iraurgi Berritzeneko ordezkari instituzionala.
- Azpeitiko ekitaldi honek amaiera eman dio EAEko hainbat herritan egin den topaketa birari. Jardunaldi horietan 321 enpresa txiki eta ertainek berrikuntzaren euskal ekosisteman sartzeko egindako ahalegina aitortu da.
Topaketa honetan, ETEen ondoan izan dira sareko tokiko agenteen ordezkariak, laguntzaile izan dituztenak berrikuntzako mikro-proiektuen ezarpen-prozesuan: Makina-erreminta Fabrikatzaileen Elkartea (AFM), Basque Food Cluster,
Debagoieneko Mankomunitatea, Goieki Goierriko garapen-agentzia, Tokiko Arrantza Ekintza Taldea (GALP), Iraurgi Berritzen Urola Erdiko Garapen eta Berrikuntza agentzia, Mendinet Landa Garapenerako Elkartea, Siderex Euskadiko Siderurgia Klusterra, Urola Garaiko Uggasa garapen-agentzia eta Urola Kostako Mankomunitatea.
Ziurtagiri hau gaur jaso duten Urola osoko, Goierri eta Debagoienako enpresa txiki eta ertainek 45 proiektu osatu dituzte Hazinnova 2022 deialdiaren bidez. Berrikuntzak produktuetan zein negozio-prozesuetan, fabrikazioan, logistikan, merkaturatzean, administrazioan edo finantzetan egin dituzte.
Banaketa-ekitaldiaren ondoren, berrikuntzako kasu praktikoak aurkeztu dira. Horietan, Hazinnova 2022 programan parte hartu zuten enpresetako hiruk beren esperientzia praktikoak eta lortutako emaitzak partekatu dituzte: zulagailuak egiten dituen Erlo Group enpresa azkoitiarrak merkatu berrietara irekitzeko proiektu bat gauzatu du; Siliconas Silam zumaiarrak silikonazko elastomeroak eraldatzen dihardu eta bere produkzio-sistema hobetzeko lan egin du, Lean Manufacturing delakoaren bidez; Zalbidiako Euskaber kooperatibak, aske dauden oiloak hazten eta zaintzen aritzen den baserritar taldeak osatuta, kontsumitzaileen perfila aztertzeko proiektu batean aritu da Hazinnova programari esker.
2022ko deialdian, Hazinnova programak 2.760.000 euroko aurrekontua izan du.
Hazinnova 2023 deialdia
Hazinnova 2023 deialdia zabalik dago jada eta interesa duten enpresa berriek urriaren 26ra arte eskatu ahal izango dituzte laguntzak. Programak 2,7 milioi euroko aurrekontua du esleituta urte honetarako.
HAUEXEK DIRA HAZINNOVA ZIURTAGIRIA JASO DUTEN urola osoko, Goierri, ETA DebagoienaKO 37 ENPRESAK
UROLA ERDIA
DIATEC Azpeitia ERLO TALADROS Y ROSCADORAS Azkoitia IBERMACH SPECIAL MACHINERY Azkoitia INDUSTRIAS ORMOLA Azpeitia INISA AUTOMATION Azpeitia LANDETA BURDIN LANAK Azpeitia MANIPULADOS ARAMBURU Azpeitia MKCOIN WORLDWIDE Azpeitia UROLAKO KOMUNIKAZIO TALDEA Azpeitia XABI MOBILIARIO Azpeitia UROLA KOSTA
COFRADIA DE PESCADORES ELCANO Getaria ENRIQUE KELLER Zarautz GRUPO DE COMPRAS EDERTO Zumaia NEWTECK Zumaia SILICONAS SILAM Zumaia urola garaia
EGUMENDI Urretxu ESCALERAS EIMA Urretxu PREMANK SERVICIO DE PREVENCIÓN AJENO Urretxu GOIERRI
CALDERERÍA MECANIZADA AITZGORRI Idiazabal EKOEREIN MG Idiazabal EUSKABER Zaldibia MEKATEK MEKANIZATUAK Idiazabal MONTTE Beasain PULYDEC BURGOS Beasain QUESOS ALDANONDO Olaberria DEBAGOIENA
CALDERERÍA EPELE Arrasate/Mondragon EMBALAN3 SISTEMAS DE EMBALAJE Bergara GOMIZTEGI KOOPERATIBA ELKARTEA Oñati IDR Elgeta INDUSTRIAS UGATU Bergara ONENPRO Arrasate/Mondragon OSARTEN Arrasate/Mondragon BOLINTXO Bergara SUFERSA Elgeta SUMINISTROS ELGETA Elgeta ZERBIMEK Arrasate/Mondragon ZUBILLAGA HILTEGIA Oñati
Lotutako albisteak

MEPRO Medical Reproductive Solutions, gizarte-helburu teknologia: ugalkortasun maskulinoa berritzen
Gure helburua osasun-profesionalei eta bikoteei antzutasunaren erronkei aurre egiteko tresna berritzaile, seguru eta eraginkorrak eskaintzea da

Kontsulta irekia: Spri Taldearen laneko prebentzio-zerbitzuak definitzeko zure aukera
Sprik merkatuko aurretiazko kontsulta jarri du abian, lan-arriskuen prebentzioaren eta osasunaren zaintzaren sektorearen benetako beharretara egokitutako lizitazioa diseinatzeko. Horren bidez, operadore ekonomikoen ekarpenak bildu nahi dira, kontratazio-prozesu lehiakor, garden eta merkatuko jardunbide egokienekin lerrokatua egituratzeko.

Aloka, profesionalen artean ikus-entzunezko materiala alokatzeko plataforma
Gipuzkoako startup-ak hainbat ekipo eskaintzen ditu, hala nola kamerak, grabagailuak, mikrofonoak, droneak. Mobile World Congress-eko 4YFN biltzarrean parte hartu zuen, SPRI Taldeak kudeatutako stand batekin, webgunea inbertsore eta bezero potentzialei aurkezteko.

Metagra, mende erdiko berrikuntza automobilgintzarako hotzeko estanpazioan
Bergarako enpresa pieza konplexuen fabrikazioan sendotu da, jasangarritasunaren eta berrikuntzaren alde eginez.

Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Fast Track Innobideak Euskadiko enpresa berritzaileen kopurua handitzeko eta sustatzeko sortu zen. Merkatuan ondasun edo zerbitzu berriak sartu dituzten edo enpresan negozio-prozesuak hobetzen dituzten berrikuntza-jarduerak babesten ditu, enpresa lehiakorrago bihurtzeko.

Jon Ander Egaña: “BASQUE FOOD CLUSTERrek elikadura euskal industriaren sektore estrategiko gisa kokatzea lortu du”
Elikatze-katearen euskal elkartea 150 enpresa eta erakunde baino gehiagoren lehiakortasuna hobetzeko lanean ari da, berrikuntzaren garapenarekin, lankidetza-proiektuekin eta teknologien integrazioarekin.

Siteco, 30 urte automatikoki ordaintzeko makinak ekoizten
Arabako enpresak administrazio publikoarekin eta ostalaritza sektorearekin egiten du lan, eta urteak daramatza nazioarteko merkatuan.

Mecanizados Patro enpresak “fidagarritasuna, segurtasuna eta eraginkortasuna” eskaintzen ditu trenbide-sektorean
Serie laburretarako eta luzeetarako pieza espezifikoak fabrikatzen ditu enpresa arabarrak, doitasun handiko lan-tresna eta makinekin.

Lorra, lau hamarkada inguru Bizkaiko nekazaritzako elikagaien kooperatibismoaren funtsezko zutabe gisa
Gaur egun, erakundearen lehentasuna zahartutako sektore honetako erretiroak ordezkatzea da, belaunaldi-erreleboaren bidez.

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia
Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua