Utilmaik tresna industrial aurreratuak diseinatzen ditu ekoizpen industriala optimizatzeko
2024an sortu zenetik, Utilmaik industria-ekoizpenerako tresnen diseinuan eta fabrikazioan espezializatutako konpainia gisa kokatu da. Orduz geroztik, galdategietatik, forjetatik eta aluminio-injekziotik datozen piezentzako soluzioak eskaintzera bideratu da, mekanizazio-prozesuak optimizatuz eta produkzioan baztertutako piezen ehunekoa murriztuz. Gaur egun, enpresak CAM ebaketa- eta programazio-tresnak txerta ditzake, eta ‘ekodiseinuko’ hobekuntzak ere eskaintzen ditu, goi-mailako bezeroekin lankidetzan.
Utilmaik siderurgia- eta mekanizazio-prozesuak oso ondo ezagutzen ditu. Horri esker, piezen barne-aldaketak eta deformazioak kontrolatzeko eta mekanizazioan bibrazioak minimizatzeko gai da, proiektu bakoitzaren segurtasuna eta eraginkortasuna bermatuz. Enpresak tresnen diseinuan estandarizazioa eta ergonomia ziurtatzen dituen ‘Lean Manufacturing’ filosofia ere aplikatzen du, bezeroen produkzio-prozesuak hobetzeko helburuarekin.
Puntu horretan, berrikuntza funtsezko zutabea bihurtzen da konpainiaren estrategian. “Berrikuntza etengabeko bilakaera da”, azpimarratu du César Callejak, Utilmaik enpresako zuzendari tekniko komertzialak. Horrela, konpainiak bere proiektu bakoitza etengabe hobetzearen aldeko apustua egiten du, egokitzeko duen gaitasunari eta optimizazio industrialaren ikuspegiari esker. Ezaugarri horiei esker, sektore estrategikoetara hedatu ahal izan da, hala nola garraiora, makineria astunera eta aeronautikara, non soluzio aurreratuen eskaria gero eta handiagoa den.
Halaber, Utilmaikek bere bezeroei egindako balio-ekarpenean oinarritutako negozio-eredua sendotu nahi du. “Utilmaiken helburua proiektu bakoitzarekin gozatzea eta pozik geratzea da, horrek gure bezeroak empresak egindako lanarekin pozik geratzen direla esan nahi baitu“, nabarmendu du Callejak. Horrela, industria-sektorean kalitatearekin eta bikaintasunarekin duen konpromisoa berresten du konpainiak.
Euskal enpresen artean berrikuntza bultzatzeko, enpresa txiki eta ertainetatik konpainia handietaraino, SPRI Taldeak Hazinnova, BDHI Konexio edo Innobideak bezalako berrikuntzarako programak eta laguntzak ditu.
Gainera, SPRI Taldeak aukera ematen die euskal enpresei haien jardueraren berri emateko bere informazio-kanaletan. Zure proiektua gure gaiekin lotuta badago (I+G+b, digitalizazioa, internazionalizazioa, ekintzailetza, berrikuntza…), Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu.
Lotutako albisteak

Sei euskal ikerketa-erakundek bat egin dute ITTHACAn zahartze osasuntsua sustatzeko
Elkartek programak finantzatutako proiektu honek biomarkatzaileak, iragarpen-ereduak eta osasunaren zuzeneko monitorizazioa erabiltzen ditu.

MEPRO Medical Reproductive Solutions, gizarte-helburu teknologia: ugalkortasun maskulinoa berritzen
Gure helburua osasun-profesionalei eta bikoteei antzutasunaren erronkei aurre egiteko tresna berritzaile, seguru eta eraginkorrak eskaintzea da

Tecoplasek plastiko teknikoen eraldaketan erreferentzia gisa sendotzea du helburu
Bizkaiko enpresak industria-sektorerako eta uren tratamenduko sektorerako lantzen du material hori, eta akuikultura- edo elikagaigintza-sektoreetan duen posizioa handitzea esploratzen ari da.

Kontsulta irekia: Spri Taldearen laneko prebentzio-zerbitzuak definitzeko zure aukera
Sprik merkatuko aurretiazko kontsulta jarri du abian, lan-arriskuen prebentzioaren eta osasunaren zaintzaren sektorearen benetako beharretara egokitutako lizitazioa diseinatzeko. Horren bidez, operadore ekonomikoen ekarpenak bildu nahi dira, kontratazio-prozesu lehiakor, garden eta merkatuko jardunbide egokienekin lerrokatua egituratzeko.

Aloka, profesionalen artean ikus-entzunezko materiala alokatzeko plataforma
Gipuzkoako startup-ak hainbat ekipo eskaintzen ditu, hala nola kamerak, grabagailuak, mikrofonoak, droneak. Mobile World Congress-eko 4YFN biltzarrean parte hartu zuen, SPRI Taldeak kudeatutako stand batekin, webgunea inbertsore eta bezero potentzialei aurkezteko.

Haizelur, nazioartekotzearen aldeko apustua egiten duen doitasun-mekanizazioaren arloko Debako ETEa
Enpresaren esportazioek SPRI Taldearen zibersegurtasuneko programaren dirulaguntza jaso dute eta negozioaren % 35era iritsi dira dagoeneko

Metagra, mende erdiko berrikuntza automobilgintzarako hotzeko estanpazioan
Bergarako enpresa pieza konplexuen fabrikazioan sendotu da, jasangarritasunaren eta berrikuntzaren alde eginez.

Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Fast Track Innobideak Euskadiko enpresa berritzaileen kopurua handitzeko eta sustatzeko sortu zen. Merkatuan ondasun edo zerbitzu berriak sartu dituzten edo enpresan negozio-prozesuak hobetzen dituzten berrikuntza-jarduerak babesten ditu, enpresa lehiakorrago bihurtzeko.

Senvia Systems-ek beste enpresa batzuk gidatzen ditu haien sustapenean eta eraldaketa digitalean
Iaz sortutako enpresa gipuzkoarrak sistemetan, komunikazioetan eta zibersegurtasunean oinarritutako IT zerbitzuak eta aholkularitza eskaintzen ditu.

Jon Ander Egaña: “BASQUE FOOD CLUSTERrek elikadura euskal industriaren sektore estrategiko gisa kokatzea lortu du”
Elikatze-katearen euskal elkartea 150 enpresa eta erakunde baino gehiagoren lehiakortasuna hobetzeko lanean ari da, berrikuntzaren garapenarekin, lankidetza-proiektuekin eta teknologien integrazioarekin.