Berrikuntza Ekintzailetza I+G+B
Elkarrizketak 31 urria, 2018

Viralgen-en gene-terapiak konponbidea ekarriko du orain arte sendaezinak ziren gaixotasunentzat

Gaixotasuna eragiten duen gene akastuna gene osasuntsu batekin ordezkatzen dugu, eta birus bat erabiltzen da gene osasuntsu hori garraiatzeko

 

Enpresak 10 milioi euro inbertitu ditu Miramon parkean duen egoitzan, eta, dagoeneko, prestakuntza handiko 40 lanpostu sortu ditu.

 

Viralgen, Europan parekorik ez duen zentroa, duela gutxi jarri da martxan Gipuzkoako Parke Zientifiko eta Teknologikoan, 10 milioi euroko inbertsioa egin eta gero. Oraingoz, nazioarteko 40 lanpostu oso kualifikatu sortu ditu. Zertan jarduten du enpresak? Anbizioz eta itxaropenez betetako ikerketa-lana du jardunbide nagusia, eta XXI. mendeko gaixotasunik garrantzitsuenak sendatzea du helburu.

Egun tratamendurik ez duten gaixotasunak tratatzeko eta sendatzeko helburua izateak itxaropena zabaltzen du gizartean, eta, gainera, bioteknologia-sektorearen erreferente gisa finkatzen du Euskadi.

 

Zer da gene-terapia?

Xehe esanda eta historiari begiratuz, medikuntzan hainbat terapia-mota egon dira. Terapia farmakologikoa da horietako bat, eta gaixotasunak botiken bidez sendatzen ditu; organo-terapiak, berriz, oso kaltetuta dauden organoen transplanteak egiten ditu; terapia zelularrak ehunen birsorkuntza du oinarri; eta, azkenik, gene-terapiak geneak erabiltzen ditu sendabide gisa, arazoa oinarritik konpontzeko. Azken kasu honetan, ez da botikarik erabiltzen. Horren ordez, akatsik gabeko gene batek ordezkatzen du gene akastuna.

 

Miramongo laborategietan birusak sortzen dituzue, baina, nola egiten duzue hori?

Nahiko prozesu erraza da. Azken berrogeita hamar urteetan birusen biologiari buruz egindako azterketetan oinarritzen da. Are gehiago, laborategiak aspalditik gara gai geneak ebaki eta itsasteko. Birusen kasuan, zati patogenikoa kentzen diegu. Sinple esanda, gaixotasuna eragiten duen gene akastuna gene osasuntsu batekin ordezkatzen dugu, eta birus bat erabiltzen da gene osasuntsu hori garraiatzeko. Birusak eraiki eta gero, purifikatu eta animalietan edo gizakietan injektatu daitezke.

 

Zer nolako gaixotasunei buruz ari gara hitz egiten?

Oraingoz, gaixotasun monogeniko hereditarioei buruz. Hau da, gene batean akatsa duen pertsona bat jaiotzen da, eta gene akastun horrek gaixotasuna eragiten dio. Gu gene hori aldatzen saiatzen gara birusak erabilita. Gaixotasun arraro asko sartzen dira aipatutako adibide horretan. Horiez gain, minbizia eta neuroendekapenezko gaixotasunak tratatzeko erabiltzen ari gara teknika.

 

Epe motzean emaitzarik ikusteko aukerarik?  

Oso azkar ari gara aurreratzen, baina oraindik fase klinikoetan gaude. Hala ere, badaude terapia honen bidez epe ertainera irtenbide bat izango duten gaixotasunak.

 

Proba klinikoetarako bektoreak ekoizten dituzue… Noiz hasiko da produkzioa?

Gure aurreikuspenen arabera, balioztatze-saiakuntzak abenduan hasiko ditugu, eta, apirilean, gizakietan injektatzeko moduko birusak ekoizteko gai garela erakutsi ahal izango diogu Botiken eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziari.

 

Noiz eta nola sortu zen Viralgen?

Orain dela urtebete jaio zen enpresa, Estatu Batuetako Askbio enpresaren —gene-terapiari dagokionez munduko enpresa handienetako bat— eta Columbus Venture Partners arrisku-kapitalen funts espainiarraren inbertsio-hitzarmenari esker.

Lotutako albisteak

Surphasek  merkatuan  parekorik  ez  duen  teknologia  garatzen  du  eta  gatzgabetzeko  planten  eraginkortasuna  handitzea  lortzen  du

Surphasek merkatuan parekorik ez duen teknologia garatzen du eta gatzgabetzeko planten eraginkortasuna handitzea lortzen du

Donostiako ETEak, Europako Batzordearen 2,5 milioiko dirulaguntza lortuta, iragazkien egoera aurreikusten du denbora errealean; hala, geldialdi teknikoen % 60 murrizten du

Kimaiwi:  “Gure  proposamen  teknologikoa  balioztatzean  eta  nazioarteko  turismo-industriaren  aurrean  proiektatzean  zentratu  gara”
25/03/2025 Ekintzailetza

Kimaiwi: “Gure proposamen teknologikoa balioztatzean eta nazioarteko turismo-industriaren aurrean proiektatzean zentratu gara”

Startup arabarrak online irtenbideak garatzen ditu turismo-sektorearentzat, eta hazkunde eta babes handia izan du bere bederatzi hilabeteko bizitzan.

IDDTEK:  “Industriaren  eta  talentuaren  arteko  lotura  gara”
14/03/2025 Berrikuntza

IDDTEK: “Industriaren eta talentuaren arteko lotura gara”

Orain 20 urte Irene Rodríguez donostiarrak sortu zuen ETEa ingeniaritza arloko outsourcingean erreferentea da eta sektore estrategikoetan lan egiten duen talde sendoa eta proiektuak ditu abian.

NAW:  “Gure  abantaila  lehiakorra  10  urte  bitarteko  kirol-oinetako  minimalista  eskaintzea  da”
04/03/2025 Berrikuntza

NAW: “Gure abantaila lehiakorra 10 urte bitarteko kirol-oinetako minimalista eskaintzea da”

Silvia Echeverríak, NAWren sortzaileak, oinetako minimalistak postura-osasunean eta garapen biomekanikoan haurtzarotik helduarora arte nola eragin dezakeen azaltzen du.

Ezarri  Mosaicos:  “Enpresa  baten  egunerokoa  lehiatzea,  ikertzea  eta  bezeroei  erantzunak  ematea  da”
20/02/2025 Berrikuntza

Ezarri Mosaicos: “Enpresa baten egunerokoa lehiatzea, ikertzea eta bezeroei erantzunak ematea da”

Gipuzkoako enpresaren beirazko diseinuak 100 herrialdetan baino gehiagotan daude, eta nazioarteko transakzioak haren negozio-zifraren % 70 dira

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.