Berrikuntza
Albisteak 11 urtarrila, 2021

Viuda de Sainz enpresak obra publikoen ingurumen-inpaktua minimizatzen duen ekozubi bat sortu du

Firma bizkaitarra QIA Euskadi 2020 sarien azken edizioan saritua izan da, Ekonomia Zirkularreko kategorian

50. hamarkadan sortutako familia – enpresari jarraipena emanez sortu zen Viuda de Sainz enpresa 1984an. Gaur egun, Abanto-Zierbenan (Bizkaia) du egoitza, eta mota guztietako obra publikoak eta pribatuak eraikitzen, ustiatzen eta mantentzen espezializatu dira. Bere obra publikoko proiektuetako bat, “Ecopuente” izenekoa, Quality Innovation Euskadi Award 2020 , Ekonomia Zirkularraren kategorian.

Saritutako proiektua Bilboko Metroko Hegoaldeko Saihesbidearen obretan erabili da, Peñascal-Bolintxu tartean, eta obraren ingurumen-inpaktua minimizatzea du helburu. Ekozubia oso berrikuntza garrantzitsua bihurtu da, izan ere, erraz garraiatu, desmuntatu eta berrerabil daiteke hainbat lekutan, bere prestazioak galdu gabe.

Proiektu hau beharrezkoa den bakoitzean desegiteko eta muntatzeko pentsatuta dago, eta ingurumen-abantaila handia du tradizionalki erabiltzen diren baliokideen aldean. “Ihobek lagundu digun bizi-zikloaren azterketa konparatu batean kalkulatu dugu ekozubiaren diseinuak beroketa globala % 77an hobetzeko potentziala duela, hormigoi armatuzko soluzio baliokideen aldean”, nabarmendu du Bizkaiko enpresak.

Proiektu honi emandako QIA saria Ekonomia Zirkularraren kategorian izan da, oso ardatz garrantzitsua enpresan. “Ekonomia zirkularreko proiektuen aldeko apustua garrantzitsua izateaz gain, guretzat funtsezkoa da”, gaineratu dute. Viuda de Sainzek ere industria iraunkor bat lortzeko beharra azpimarratzen du, zeinak, zalantzarik gabe, ekonomia zirkularrean oinarritutako industria-politika berri bat behar duen.

Viuda de Sainzen beste esparru batzuetan lan egiten dute, hala nola Drain proiektuan, drainatze-sareen kudeaketa integral eta digitalizaturako aplikazio batean. Aplikazio horri esker, sentsoreei eta estazio meteorologikoekin datuak gurutzatzeari esker, bide-sareen gaitasuna hobetu daiteke euriteen edo uholdeen aurrean erantzuteko. Gainera, gaur egun, Iceberg proiektuan parte hartzen du. Proiektu hori Horizon 2020 programan finantzatuta dago, eta ekonomia zirkularra Eraikuntza-industrian integratzearekin lotuta dago.

Euskal enpresen artean berrikuntza bultzatzeko, enpresa txiki eta ertainetatik konpainia handietaraino, SPRI Taldeak Hazinnova eta Innobideak bezalako programak eta laguntzak ditu. Hemen kontsulta daitezke.

 

Lotutako albisteak

MEPRO  Medical  Reproductive  Solutions,  gizarte-helburu  teknologia:  ugalkortasun  maskulinoa  berritzen
15/04/2025 Berrikuntza

MEPRO Medical Reproductive Solutions, gizarte-helburu teknologia: ugalkortasun maskulinoa berritzen

Gure helburua osasun-profesionalei eta bikoteei antzutasunaren erronkei aurre egiteko tresna berritzaile, seguru eta eraginkorrak eskaintzea da

Kontsulta  irekia:  Spri  Taldearen  laneko  prebentzio-zerbitzuak  definitzeko  zure  aukera
15/04/2025 Berrikuntza

Kontsulta irekia: Spri Taldearen laneko prebentzio-zerbitzuak definitzeko zure aukera

Sprik merkatuko aurretiazko kontsulta jarri du abian, lan-arriskuen prebentzioaren eta osasunaren zaintzaren sektorearen benetako beharretara egokitutako lizitazioa diseinatzeko. Horren bidez, operadore ekonomikoen ekarpenak bildu nahi dira, kontratazio-prozesu lehiakor, garden eta merkatuko jardunbide egokienekin lerrokatua egituratzeko.

Aloka,  profesionalen  artean  ikus-entzunezko  materiala  alokatzeko  plataforma
14/04/2025 Berrikuntza

Aloka, profesionalen artean ikus-entzunezko materiala alokatzeko plataforma

Gipuzkoako startup-ak hainbat ekipo eskaintzen ditu, hala nola kamerak, grabagailuak, mikrofonoak, droneak. Mobile World Congress-eko 4YFN biltzarrean parte hartu zuen, SPRI Taldeak kudeatutako stand batekin, webgunea inbertsore eta bezero potentzialei aurkezteko.

Metagra,  mende  erdiko  berrikuntza  automobilgintzarako  hotzeko  estanpazioan
10/04/2025 Berrikuntza

Metagra, mende erdiko berrikuntza automobilgintzarako hotzeko estanpazioan

Bergarako enpresa pieza konplexuen fabrikazioan sendotu da, jasangarritasunaren eta berrikuntzaren alde eginez.

Sustatu  berrikuntza-proiektuak  zure  enpresan  Fast  Track  Innobideak  ekimenarekin
10/04/2025 Berrikuntza

Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin

Fast Track Innobideak Euskadiko enpresa berritzaileen kopurua handitzeko eta sustatzeko sortu zen. Merkatuan ondasun edo zerbitzu berriak sartu dituzten edo enpresan negozio-prozesuak hobetzen dituzten berrikuntza-jarduerak babesten ditu, enpresa lehiakorrago bihurtzeko.

Jon  Ander  Egaña:  “BASQUE  FOOD  CLUSTERrek  elikadura  euskal  industriaren  sektore  estrategiko  gisa  kokatzea  lortu  du”
09/04/2025 Berrikuntza

Jon Ander Egaña: “BASQUE FOOD CLUSTERrek elikadura euskal industriaren sektore estrategiko gisa kokatzea lortu du”

Elikatze-katearen euskal elkartea 150 enpresa eta erakunde baino gehiagoren lehiakortasuna hobetzeko lanean ari da, berrikuntzaren garapenarekin, lankidetza-proiektuekin eta teknologien integrazioarekin.

Siteco,  30  urte  automatikoki  ordaintzeko  makinak  ekoizten
08/04/2025 Berrikuntza

Siteco, 30 urte automatikoki ordaintzeko makinak ekoizten

Arabako enpresak administrazio publikoarekin eta ostalaritza sektorearekin egiten du lan, eta urteak daramatza nazioarteko merkatuan.

Mecanizados  Patro  enpresak  “fidagarritasuna,  segurtasuna  eta  eraginkortasuna”  eskaintzen  ditu  trenbide-sektorean
03/04/2025 Berrikuntza

Mecanizados Patro enpresak “fidagarritasuna, segurtasuna eta eraginkortasuna” eskaintzen ditu trenbide-sektorean

Serie laburretarako eta luzeetarako pieza espezifikoak fabrikatzen ditu enpresa arabarrak, doitasun handiko lan-tresna eta makinekin.

Lorra,  lau  hamarkada  inguru  Bizkaiko  nekazaritzako  elikagaien  kooperatibismoaren  funtsezko  zutabe  gisa 
31/03/2025 Berrikuntza

Lorra, lau hamarkada inguru Bizkaiko nekazaritzako elikagaien kooperatibismoaren funtsezko zutabe gisa 

Gaur egun, erakundearen lehentasuna zahartutako sektore honetako erretiroak ordezkatzea da, belaunaldi-erreleboaren bidez. 

NudgeXperience  Bilbon:  CX  eta  Portaera  Zientzien  ekitaldia
28/03/2025 Berrikuntza

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia

Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.