Berrikuntza Up Euskadi
Albisteak 12 uztaila, 2023

VIVEbiotech-ek Europako MAGIC proiektuan parte hartuko du

Bektore lentibiralak garatzen eta fabrikatzen ditu hasierako faseetatik eskala komertzialetaraino

VIVEbiotech GMP CDMO bat da, eta bektore lentibiralak garatzen eta fabrikatzen ditu hasierako faseetatik eskala komertzialetaraino. Gaur egun, nazioarteko 40 proiektu baino gehiagotan ari da lanean, FDA eta EMA araudien arabera, AEBetan, Europan, Asian eta Australian kokatutako enpresentzako bektoreak fabrikatzen. VIVEbiotech-ek ex-vivo eta in-vivo erabiliko diren bektore lentibiralak fabrikatzeko akreditazioa du.

MAGIC partzuergoak (next-generation Models And Genetic therapIes for rare neuromusCular diseases) nazioarteko erakunde nagusiak, ETEak eta pazienteen elkarteak biltzen ditu distrofia muskularren aurkako terapia genikoak bizkor garatzeko. Quasi vivo giza eredu aurreratuak sortuz, ehunen bektore espezifikoak garatuz eta geneak editatzeko estrategiak aztertuz, partzuergoak terapia genikoak klinikara iristea zaildu duten oztopoak gainditzea du helburu. Elkarlanaren, eta berrikuntzan eta pazientean zentratutako ikuspegiaren bidez, MAGIC partzuergoak eragin handia izan nahi du muskulu-distrofiak kaltetutako pertsonen bizitzan.

Muskulu-distrofiek giharrak ahuldu eta atrofiatzen dituzte pazienteek mugikortasun-arazoak izaten dituztelarik bizi-itxaropena murriztuz askotan. Gaixotasun neuromuskularretarako terapia genikoan aurrerapenak eman diren arren, gaur egun terapia genikoaren eraginkortasun klinikoaren froga gutxi dago muskulu-distrofietan. MAGIC partzuergoak egoera hori aldatzea du helburu giza eskeleto-muskulu-eredu aurreratuak eta terapia genikoen ikuspegi berritzaileak garatuz.

University College Londoneko eta The Francis Crick Institutuko Francesco Saverio Tedesco irakasleak zuzentzen du MAGIC partzuergoa Insermeko eta Genethon Institutuko Mario Amendola irakaslearen laguntzarekin. VIVEbiotech da MAGIC partzuergoan parte harten duen Espainiako erakunde bakarra. Horizon Europek eta UK Research and Innovationek (UKRI) finantzatutako (~9,5 milioi euro) lau urteko asmo handiko ekimen honek 9 herrialdetako nazioarteko 15 bazkide biltzen ditu:

MAGIC partzuergoaren helburu nagusia muskulu-eredu humanizatu zehatzak sortzea da, distrofia muskularretarako terapia genikoak eta genoma editatzeko estrategien garapen zehatza ahalbidetzeko. Mikrofabrikazioa, mikrofluidika eta giza zelula amen desberdintzea bezalako puntako teknologiak erabiliz, partzuergoak gaixotasunen espezifikoak diren muskulu-txip-gailuak diseinatuko ditu. Eredu horiei esker, ikertzaileek muskulu-zelulekiko espezifikoak diren bektore lentibiraletan eta adenoasoziatuetan oinarritutako terapia geniko berrien segurtasuna eta eraginkortasuna ebaluatu ahal izango dituzte. VIVEbiotech-ek giharretako bektore lentibiral espezifikoak garatu eta fabrikatuko ditu MAGIC partzuergoarentzat. Lentibektoreen teknologiaren hasierako garapen faseetan parte hartuko du prozesuko urrats nagusiak gero GMPra eramateko moduan diseinatuta daudela ziurtatzeko. Ondoren, VIVEbiotech-ek eskala handiko bektore lentibiral optimizatuak ekoiztuko ditu erabilera preklinikorako. Horrela, VIVEbiotech-ek giharretako bektore lentibiral espezifikoak fabrikatzeko prozesu oso errentagarria, eskalagarria eta araudiekin bat datorrena ezartzen lagunduko du.

MAGICek bere baitan ETE anitzak ditu proiektuaren funtsezko emaitzen erabilera eta ustiapena errazteko; pazienteen defentsarako talde nazionalak eta nazioartekoak ere baditu (Muscular Dystrophy UK, Duchenne Data Foundation eta Parent Project aps) pazienteen ikuspegiak ikerketan funtsezkoa izaten jarraitzen duela ziurtatzeko.

VIVEbiotech S.L.ri buruz

VIVEbiotech bektore lentibiralen garapenean eta GMP fabrikazioan guztiz espezializatutako CDMO bat da FDA eta EMA araudiaren arabera lan egiten duena eta ex-vivo eta in-vivo erabiliko diren bektore lentibiralak fabrikatzeko akreditazioa duena. Bioprozesuak garatzeko gaitasunekin eta bektore lentibiralen fabrikaziorako plataforma on bat izatearekin batera, VIVEbiotech-en ezaugarri garrantzitsuenetako bat birologian duen esperientzia da. 2015ean sortua, VIVEbiotech-ek 40 proiektu baino gehiagotan lan egiten du Europan, Estatu Batuetan, Australian eta Asian kokatutako enpresekin, eta bere helburu nagusia bezeroaren eskakizunetara egokitzea da bai teknikoki eta baita epeen ikuspegitik ere. Horrez gain, VIVEbiotech-en garapen teknologikorako estrategiak terapia genikoaren arloan gaur egun dauden oztopo nagusiei erantzutea du helburu, prozesu errentagarriak lortzeko beharrari, batez ere.

 

Lotutako albisteak

Zinemaldia  Startup  Challenge  2025
21/04/2025 Ekintzailetza

Zinemaldia Startup Challenge 2025

Izen-ematea: apirilaren 15etik ekainaren 2ra arte

MEPRO  Medical  Reproductive  Solutions,  gizarte-helburu  teknologia:  ugalkortasun  maskulinoa  berritzen
15/04/2025 Berrikuntza

MEPRO Medical Reproductive Solutions, gizarte-helburu teknologia: ugalkortasun maskulinoa berritzen

Gure helburua osasun-profesionalei eta bikoteei antzutasunaren erronkei aurre egiteko tresna berritzaile, seguru eta eraginkorrak eskaintzea da

Kontsulta  irekia:  Spri  Taldearen  laneko  prebentzio-zerbitzuak  definitzeko  zure  aukera
15/04/2025 Berrikuntza

Kontsulta irekia: Spri Taldearen laneko prebentzio-zerbitzuak definitzeko zure aukera

Sprik merkatuko aurretiazko kontsulta jarri du abian, lan-arriskuen prebentzioaren eta osasunaren zaintzaren sektorearen benetako beharretara egokitutako lizitazioa diseinatzeko. Horren bidez, operadore ekonomikoen ekarpenak bildu nahi dira, kontratazio-prozesu lehiakor, garden eta merkatuko jardunbide egokienekin lerrokatua egituratzeko.

Aloka,  profesionalen  artean  ikus-entzunezko  materiala  alokatzeko  plataforma
14/04/2025 Berrikuntza

Aloka, profesionalen artean ikus-entzunezko materiala alokatzeko plataforma

Gipuzkoako startup-ak hainbat ekipo eskaintzen ditu, hala nola kamerak, grabagailuak, mikrofonoak, droneak. Mobile World Congress-eko 4YFN biltzarrean parte hartu zuen, SPRI Taldeak kudeatutako stand batekin, webgunea inbertsore eta bezero potentzialei aurkezteko.

Metagra,  mende  erdiko  berrikuntza  automobilgintzarako  hotzeko  estanpazioan
10/04/2025 Berrikuntza

Metagra, mende erdiko berrikuntza automobilgintzarako hotzeko estanpazioan

Bergarako enpresa pieza konplexuen fabrikazioan sendotu da, jasangarritasunaren eta berrikuntzaren alde eginez.

Sustatu  berrikuntza-proiektuak  zure  enpresan  Fast  Track  Innobideak  ekimenarekin
10/04/2025 Berrikuntza

Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin

Fast Track Innobideak Euskadiko enpresa berritzaileen kopurua handitzeko eta sustatzeko sortu zen. Merkatuan ondasun edo zerbitzu berriak sartu dituzten edo enpresan negozio-prozesuak hobetzen dituzten berrikuntza-jarduerak babesten ditu, enpresa lehiakorrago bihurtzeko.

Jon  Ander  Egaña:  “BASQUE  FOOD  CLUSTERrek  elikadura  euskal  industriaren  sektore  estrategiko  gisa  kokatzea  lortu  du”
09/04/2025 Berrikuntza

Jon Ander Egaña: “BASQUE FOOD CLUSTERrek elikadura euskal industriaren sektore estrategiko gisa kokatzea lortu du”

Elikatze-katearen euskal elkartea 150 enpresa eta erakunde baino gehiagoren lehiakortasuna hobetzeko lanean ari da, berrikuntzaren garapenarekin, lankidetza-proiektuekin eta teknologien integrazioarekin.

Siteco,  30  urte  automatikoki  ordaintzeko  makinak  ekoizten
08/04/2025 Berrikuntza

Siteco, 30 urte automatikoki ordaintzeko makinak ekoizten

Arabako enpresak administrazio publikoarekin eta ostalaritza sektorearekin egiten du lan, eta urteak daramatza nazioarteko merkatuan.

Mecanizados  Patro  enpresak  “fidagarritasuna,  segurtasuna  eta  eraginkortasuna”  eskaintzen  ditu  trenbide-sektorean
03/04/2025 Berrikuntza

Mecanizados Patro enpresak “fidagarritasuna, segurtasuna eta eraginkortasuna” eskaintzen ditu trenbide-sektorean

Serie laburretarako eta luzeetarako pieza espezifikoak fabrikatzen ditu enpresa arabarrak, doitasun handiko lan-tresna eta makinekin.

Lorra,  lau  hamarkada  inguru  Bizkaiko  nekazaritzako  elikagaien  kooperatibismoaren  funtsezko  zutabe  gisa 
31/03/2025 Berrikuntza

Lorra, lau hamarkada inguru Bizkaiko nekazaritzako elikagaien kooperatibismoaren funtsezko zutabe gisa 

Gaur egun, erakundearen lehentasuna zahartutako sektore honetako erretiroak ordezkatzea da, belaunaldi-erreleboaren bidez. 

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.