VIVEbiotech enpresak bektore biralak ekoizten ditu nazioarteko 24 proiektutarako, medikuntza pertsonalizatuan eta doitasun-medikuntzan aurrera egiteko helburuarekin
Bioteknologiaren eta osasunaren sektorea Euskadiko espezializazio adimenduneko estrategiaren (RIS3) barruan estrategikotzat identifikatutako hiru blokeetako bat da. Arlo honen inguruan, enpresek eta administrazio publikoek urteetan zehar egin dute apustu. Ahalegin hori bere emaitza ematen ari da, VIVEbiotech bezalako enpresek ematen ari diren pausoekin. Enpresa bioteknologiko hau 2015ean sortu zen, eta minbiziaren aurka borrokatzeko nazioarteko proiektu berri bat hasi berri du -24 proiektu daramatza-, Japoniako farmazia-talde batekin medikuntza pertsonalizatuan eta doitasunean sakontzeko helburuarekin.
Konpainiak Miramonen dituen instalazioetan, Euskadiko Parke Teknologikoen Sarearen barruan, bektore biralak ekoizten ditu. Bektore hauek birus eraldatuak dira, ibilgailuak bezala erabiltzeko eta horrela terapia genikoa errealitate bihurtzen laguntzeko, material genetikoa zelulen nukleora eramaten baitute. Gene-terapiak gaixotasunak eragiten dituzten akats genetikoak dituzten pertsonei laguntzen die, eta genearen bertsio osasuntsua txertatzen dio. VIVEbiotechek sortzen dituen bektoreek gaixotasunak senda ditzakeen aldaketa hori garatzeko balio dute, eta beste aplikazio bat ere badute: pazientearen zelula bat ateratzen da, hura aldatuko duten geneak sartzen zaizkio eta, gorputzean berriz sartzean, zelulak tumore-zelulei eraso egitea lortzen da.
Bigarren aplikazio hau Astellas farmazialari japoniarraren parte den Xyphos konpainiarekin egiten ari dena da. Immunoterapiaren bidez minbiziaren aurkako tratamenduak lortzera bideratuta dago, CAR-T garatzeko helburuarekin. CAR-T terapia zelular bat da, pertsonek hezur-muinean sortzen dituzten eta tumore-zelulen aurka borrokatzen duten t linfozitoak birdiseinatu eta tumore jakinen zelulei berariaz erasotzeko. CAR-Tak “onkohematologian eragin handiena duten terapiak dira”, azpimarratu du Gurutz Linazasoro VIVEbiotech enpresako burua. Linazasorok garapen klinikoaren fase guztietan Xyphosekin lankidetzan aritzeko lanean ari direla azaldu du, odoleko tumoreen aurkako tratamendua lortzeko.
VIVEbiotech dagoeneko 24 proiektutan ari da lanean, guztiak nazioarteko enpresekin, haien bektoreekin arazo desberdinei irtenbideak aurkitzen laguntzeko. Proiektu horietako bakoitzak bektore jakin bat behar du; beraz, ibilgailu hori “berria eta bakarra” da, bai entsegua egiten duen enpresarentzat, bai 46 langile enplegatzen dituen euskal ETE honetako taldearentzat. Xyphosekin batera joango dira prozesu osoan zehar, bektorearen segurtasuna eta eraginkortasuna frogatzeko eta erabilgarriak izan daitezen behar adina bektore biral sortzeko. Dagoeneko, proiektu hauekin VIVEbiotecheko “eremu guztiak 2021eko lehen hiruhilekoaren amaierara arte okupatuta ditugu”, zehaztu du Linazasorok. Oraingo instalazioak txikiak geratu zaizkie, eta horren ondorioz enpresak obrak hasi berri ditu 2021ean, Miramongo parkearen barruan, instalazio zabalagoetara eramango dute bere lana.
Aurrera pauso hauekin, Euskadik eta VIVEbiotechek ” gene-terapien bioteknologiaren posizioa merkatuan sendotu egiten dute “, adierazi du Linazasorok.
Estatuko lidergoa terapia aurreratuaren arloan
VIVEbiotech, gainera, terapia aurreratuen estatuko lantaldearen buru da urte honetatik aurrera. Lantalde honetan dauden enpresak zelulak, geneak eta ehunak erabiltzen dituzte medikuntzan aurrera egiteko. Bere helburua, AseBio Espainiako Bioenpresen Elkartearen barruan, “taldeko start-upen, ETEen eta enpresa handien arteko elkarlana sustatzea eta administrazio publikoarekin batera elkarlanean aritzea dugu helburu“, zehaztu du Linazasorok.
“Terapia aurreratuak berriak dira, eta ezaugarri honen ondorioz, ezagutzaren eta erregulazioaren bidean daude orain; garrantzitsua da pazienteei sarbidea erraztuko dien lankidetza-esparru bat egotea eta aurrerapenak egitea ahalbidetuko duten baldintzak zehaztea”, hausnartu du. Une honetan, Estatuan mota honetako zortzi produktu merkaturatzen dira, eta Espainia aukera berriak merkaturatzeko egiten ari diren saiakuntza klinikoen arloan postu “nabarmenean” dago.
Estatuko hogei konpainia baino gehiagok osatzen dute talde hau. Horien artean bioteknologien eta osasunaren arloko beste euskal enpresa batzuk daude, Histocell edo Praxis Pharmaceutical, esaterako.
Lotutako albisteak

Ceit zentro teknologikoak 300 enplegu baino gehiago sortzen dituzten 20 spin-off sustatu ditu eta 30 M € inguruko inbertsioa ekarri dute
Mikel Jauregi sailburuak Ceit bisitatu du, ikerketa aplikatuko eta teknologia enpresara transferitzeko erreferentziazko zentro teknologikoa

Sei euskal ikerketa-erakundek bat egin dute ITTHACAn zahartze osasuntsua sustatzeko
Elkartek programak finantzatutako proiektu honek biomarkatzaileak, iragarpen-ereduak eta osasunaren zuzeneko monitorizazioa erabiltzen ditu.

MEPRO Medical Reproductive Solutions, gizarte-helburu teknologia: ugalkortasun maskulinoa berritzen
Gure helburua osasun-profesionalei eta bikoteei antzutasunaren erronkei aurre egiteko tresna berritzaile, seguru eta eraginkorrak eskaintzea da

Kontsulta irekia: Spri Taldearen laneko prebentzio-zerbitzuak definitzeko zure aukera
Sprik merkatuko aurretiazko kontsulta jarri du abian, lan-arriskuen prebentzioaren eta osasunaren zaintzaren sektorearen benetako beharretara egokitutako lizitazioa diseinatzeko. Horren bidez, operadore ekonomikoen ekarpenak bildu nahi dira, kontratazio-prozesu lehiakor, garden eta merkatuko jardunbide egokienekin lerrokatua egituratzeko.

Aloka, profesionalen artean ikus-entzunezko materiala alokatzeko plataforma
Gipuzkoako startup-ak hainbat ekipo eskaintzen ditu, hala nola kamerak, grabagailuak, mikrofonoak, droneak. Mobile World Congress-eko 4YFN biltzarrean parte hartu zuen, SPRI Taldeak kudeatutako stand batekin, webgunea inbertsore eta bezero potentzialei aurkezteko.

Metagra, mende erdiko berrikuntza automobilgintzarako hotzeko estanpazioan
Bergarako enpresa pieza konplexuen fabrikazioan sendotu da, jasangarritasunaren eta berrikuntzaren alde eginez.

Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Fast Track Innobideak Euskadiko enpresa berritzaileen kopurua handitzeko eta sustatzeko sortu zen. Merkatuan ondasun edo zerbitzu berriak sartu dituzten edo enpresan negozio-prozesuak hobetzen dituzten berrikuntza-jarduerak babesten ditu, enpresa lehiakorrago bihurtzeko.

Industriarako soluzio teknologiko aurreratuen garapenean erreferentea den ULMA kooperatiba taldea bisitatu du Mikel Jauregi sailburuak
Oil&Gaseko negoziorako brida homologatuen fabrikazioan munduko liderra den ULMA Forged Solutionsen lantegi nagusian ibili da eta "ziurgabetasuna nagusi den une honetan, ULMA kooperatiba-taldea industriaren, inbertsioaren, berrikuntzaren eta kalitatezko enpleguaren aldeko apustua nabarmena egiten ari da" nabarmendu du

Jon Ander Egaña: “BASQUE FOOD CLUSTERrek elikadura euskal industriaren sektore estrategiko gisa kokatzea lortu du”
Elikatze-katearen euskal elkartea 150 enpresa eta erakunde baino gehiagoren lehiakortasuna hobetzeko lanean ari da, berrikuntzaren garapenarekin, lankidetza-proiektuekin eta teknologien integrazioarekin.

Siteco, 30 urte automatikoki ordaintzeko makinak ekoizten
Arabako enpresak administrazio publikoarekin eta ostalaritza sektorearekin egiten du lan, eta urteak daramatza nazioarteko merkatuan.