VIVEbiotech SL Espainiako Bioenpresen Elkartearen (AseBio) Administrazio-Kontseiluko kide berria
AseBiok ia 100.000 pertsona enplegatzen dituzten 730 enpresa baino gehiago biltzen ditu I + G arloan 400 milioi euro baino gehiago inbertitzen dituztenak
Gobernu-organoak berritzeko azken hauteskundeen ostean, VIVEbiotech SL AseBioren Administrazio-Kontseilu berriko kide izango da. AseBiok ia 100.000 pertsona enplegatzen dituzten 730 enpresa baino gehiago biltzen ditu I + G arloan 400 milioi euro baino gehiago inbertitzen dituztenak.
BPGren % 0,7koa da bere eragina. Gipuzkoako konpainiak posizio hori gainerako bazkideek bere proiektuan duten konfiantzaren seinale dela ziurtatu du, baita erantzukizun handia suposatzen duela era. Negozioen erabakien muinean lan egiteko aukera bikaina eskainiko dio enpresari.
VIVEbiotech-i buruz
VIVEbiotech, Donostian dagoen Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean dago kokatua. 2015ean sortu zen eta gaur egun 37 pertsonako lantaldea du.
VIVEbiotech hazkunde-fasean dago, bere produkzio-ahalmena 30 aldiz biderkatuko duelarik. Horretarako hiru laborategi zuri berri eraikiko ditu gaitasun handiko bioreaktoreekin, eta bere lantaldea % 25ean handitzeko asmoa du.
Konpainiak mundu-mailako entitateekin kolaboratzen du. Europako Batzordeak, “H2020-SME Inst-2016-2017” programara aurkeztutako proiektuak aztertzen dituen EASME agentziaren bidez, LENTISOMA proiektuari Proiektu Bikain zigilua eman zion, Europako beste proiektu batzuekin lehian.
Lotutako albisteak

MEPRO Medical Reproductive Solutions, gizarte-helburu teknologia: ugalkortasun maskulinoa berritzen
Gure helburua osasun-profesionalei eta bikoteei antzutasunaren erronkei aurre egiteko tresna berritzaile, seguru eta eraginkorrak eskaintzea da

Kontsulta irekia: Spri Taldearen laneko prebentzio-zerbitzuak definitzeko zure aukera
Sprik merkatuko aurretiazko kontsulta jarri du abian, lan-arriskuen prebentzioaren eta osasunaren zaintzaren sektorearen benetako beharretara egokitutako lizitazioa diseinatzeko. Horren bidez, operadore ekonomikoen ekarpenak bildu nahi dira, kontratazio-prozesu lehiakor, garden eta merkatuko jardunbide egokienekin lerrokatua egituratzeko.

Aloka, profesionalen artean ikus-entzunezko materiala alokatzeko plataforma
Gipuzkoako startup-ak hainbat ekipo eskaintzen ditu, hala nola kamerak, grabagailuak, mikrofonoak, droneak. Mobile World Congress-eko 4YFN biltzarrean parte hartu zuen, SPRI Taldeak kudeatutako stand batekin, webgunea inbertsore eta bezero potentzialei aurkezteko.

Metagra, mende erdiko berrikuntza automobilgintzarako hotzeko estanpazioan
Bergarako enpresa pieza konplexuen fabrikazioan sendotu da, jasangarritasunaren eta berrikuntzaren alde eginez.

Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Fast Track Innobideak Euskadiko enpresa berritzaileen kopurua handitzeko eta sustatzeko sortu zen. Merkatuan ondasun edo zerbitzu berriak sartu dituzten edo enpresan negozio-prozesuak hobetzen dituzten berrikuntza-jarduerak babesten ditu, enpresa lehiakorrago bihurtzeko.

Industriarako soluzio teknologiko aurreratuen garapenean erreferentea den ULMA kooperatiba taldea bisitatu du Mikel Jauregi sailburuak
Oil&Gaseko negoziorako brida homologatuen fabrikazioan munduko liderra den ULMA Forged Solutionsen lantegi nagusian ibili da eta "ziurgabetasuna nagusi den une honetan, ULMA kooperatiba-taldea industriaren, inbertsioaren, berrikuntzaren eta kalitatezko enpleguaren aldeko apustua nabarmena egiten ari da" nabarmendu du

Jon Ander Egaña: “BASQUE FOOD CLUSTERrek elikadura euskal industriaren sektore estrategiko gisa kokatzea lortu du”
Elikatze-katearen euskal elkartea 150 enpresa eta erakunde baino gehiagoren lehiakortasuna hobetzeko lanean ari da, berrikuntzaren garapenarekin, lankidetza-proiektuekin eta teknologien integrazioarekin.

Siteco, 30 urte automatikoki ordaintzeko makinak ekoizten
Arabako enpresak administrazio publikoarekin eta ostalaritza sektorearekin egiten du lan, eta urteak daramatza nazioarteko merkatuan.

Mecanizados Patro enpresak “fidagarritasuna, segurtasuna eta eraginkortasuna” eskaintzen ditu trenbide-sektorean
Serie laburretarako eta luzeetarako pieza espezifikoak fabrikatzen ditu enpresa arabarrak, doitasun handiko lan-tresna eta makinekin.

Lorra, lau hamarkada inguru Bizkaiko nekazaritzako elikagaien kooperatibismoaren funtsezko zutabe gisa
Gaur egun, erakundearen lehentasuna zahartutako sektore honetako erretiroak ordezkatzea da, belaunaldi-erreleboaren bidez.