Euskadiko ETEntzako Eusko Jaurlaritzaren 2025 laguntzen plana.

Euskal enpresentzako laguntzak.

Onlineko jardunaldiak euskal enpresarentzat.

Filtra tu búsqueda

Miguel Bernar.
Berrikuntza
Elkarrizketak 21 Azaroa, 2024

Walter Pack: “Gure konpromisoa ez da amaitzen estandarrak beteta, horiek gainditzea lehen urratsa da”

Miguel Bernarrek, Igorreko ETE honen sortzaileak, automobilentzako piezen diseinuaren arloko lidergoa sendotuz ospatu du enpesaren 30. urteurrena

Walter Packek 30 urteko esperientzia du pieza dekoratiboak eta funtzionalak diseinatzen eta garatzen. Igorren, Bartzelonan, Alacanten, Mexikon eta Indian ditu egoitzak, eta baikortasunez begiratzen dio etorkizunari. Izan ere, gai izan da automobilgintza-sektorerako osagaien programa berriak erakartzeko. Iaz, 200 milioi euroko balioarekin eta, 2024an, 150 milioi euroko balioarekin. Mundu mailako erreferentea da. Miguel Bernar sortzailearen eta egungo CEOaren arabera, funtsean, industriako liderren partner estrategiko bilakatu da, automobilgintzatik hasi eta etxetresna-elektrikoen sektorera.

Zer motatako pieza dekoratibo eta funtzionalez ari gara hizketan?

Diseinua eta funtzionaltasuna uztartzen dituzten piezak dira, automobilgintzaren eta etxetresna elektrikoen gisako sektoreentzat garatuak. Horiek barne hartzen dituzte atzetik argiztatutako panelak, ukipen-display interaktiboak eta gainazal dekoratiboak, teknologia integratuarekin. Adibidez, gainazal dekoratiboak eta funtzionalak garatzen ditugu Mercedesen S klaseko ibilgailuetarako edo Brad Pittek iragartzen dituen Delonghi kafe-makina ikonikoetarako. Gainera, teknologia berritzaileak erabiltzen ditugu, hala nola plastronika. Horrek piezetan zuzenean elektronika txertatzen du, soluzio arinak, aurreratuak eta jasangarriak sortzeko. Pieza horiek estandar tekniko zorrotzenak betetzen dituzte, eta erabiltzailearen esperientzia eraldatzen dute.

Eta zein da pieza horien lehengaia?

Piezak, nagusiki, plastiko teknikoekin eginda daude, adibidez, polikarbonatoekin; bereziki, gardentasuna edo erresistentzia altua behar denean. Dena den, pieza horien funtzionalitatea eta iraunkortasuna optimizatzeko aplikatzen ditugun prozesu aurreratuek dute benetako balioa. Adibidez, hardcoat-en gisako estaldurak erabiltzen ditugu. Horiek UV izpietatik, marraduretatik eta kanpoko beste faktore batzuetatik babesten dute. Era berean, tinta eta tratamendu dekoratiboak erabiltzen ditugu, pieza bakoitza soluzio funtzionala eta bisualki bikaina izan dadin.

Zurearen gisako ETE bat zergatik da liderra sektore horren global batean, hau da, diseinuaren sektorean?

Sektore honetako liderrak izatea lortu dugu, 30 urtetik gorako esperientzia dugulako eta berrikuntzaren aldeko etengabeko apustua egin dugulako. Adituak gara soluzio dekoratibo eta funtzionaletan teknologia aurreratuak txertatzen, hala nola plastronika edo IME. Horrek bezeroen espektatibak gainditzen ditu. Igorren dugun lantokitik, proiektu konplexuak garatu ditugu. Horri esker, bazkide estrategiko gisa posizionatu gara mundu mailan, oso sektore exijenteetan, adibidez, automobilgintzan eta etxetresna elektronikoen sektorean.

Aurten automobilgintzarako programa berriak eskuratu dituzue, 150 M €-ko balioarekin. Zer pieza mota egingo dituzue autoen barnealderako?

Automobilgintzako programa berriek 200 milioi euroko balioa izan zuten 2023an, eta 150 milioikoa 2024an. Horien bidez, pieza aurreratuak garatuko ditugu autoen barrualderako. Horiek barne hartzen dituzte display dekoratibo interaktiboak, atzetik argiztatutako kontsolak eta geometria konplexuak dituzten ukipen-gainazalak. Funtzionalitatea eta erabiltzaileen esperientzia handitzeko diseinatu ditugu horiek. Horren adibide garrantzitsua da Mexikoko BMWrekin egin dugun elkarlana. Osagai teknologikoak eta estetikoak garatuko ditu. Hala, sendotu egingo dugu autoen barrualdeko diseinuaren sektorean bazkide estrategiko gisa dugun posizioa.

Zer inpaktu izango du horrek Igorreko zuen egoitzan?

Igorreko gure lantegia Walter Packen bihotza da, eta mundu mailako gure estrategiaren zutabe giltzarria da. Gaur egun, gure enpresaren parte diren 600 pertsona baino gehiagoren artean, askok lan egiten dute egoitza horretan. Erakarritako proiektu berriei esker, beste 50 pertsona kontratatzea aurreikusten dugu. Horrek indartu egingo ditu gure ekoizpen-ahalmenak. Hazkunde horrek erreferente gisa kokatu gaitu berrikuntzan, diseinuan eta ekoizpenean, eta gure lehiakortasuna indartu du automobilgintza-sektorean eta giltzarriak diren beste merkatu batzuetan.

Prozesu honetan, berrikuntzak funtzio garrantzitsua du, orain dela gutxi Wolsburgoko IZB azokan aurkeztu duzuen mundu mailako berrikuntzarekin ikusi dugun moduan.  Zertan datza ostadar-efektua kentzeko garapen hori?

IZB azokan berrikuntza iraultzailea aurkeztu genuen, plastikozko displayetan ostadar-efektua kentzen duena. Arazo hori bereziki agerikoa da betaurreko polarizatuak erabiltzen dituzten gidarien kasuan. Aurrerapen horrek nabarmen hobetzen ditu ikusgarritasuna eta segurtasuna, eta diseinu-askatasun handiagoa eskaintzen du, kristalaren gisako soluzio tradizionalekin alderatuta. Walter Packen, piezak diseinatzeaz gain, esperientziak diseinatzen ditugu. Proiektu bakoitza erronka bat da, harago joateko, ideiak soluzio bilakatzeko eta posible dena birdefinitzeko. Gure konpromisoa ez da amaitzen estandarrak beteta, horiek gainditzea lehen urratsa da. Hauxe da Walter Pack: sormena motor gisa, berrikuntza esentzia gisa, eta dagoeneko eraikitzen ari garen etorkizuna.

SPRI Taldeak bere kanaletan euskal enpresei beren jardueraren berri emateko aukera eskaintzen die. Zure proiektua gure gaiekin (I+G+b arloa, digitalizazioa, nazioartekotzea, ekintzailetza, berrikuntza…) lotuta badago, Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu.

 

Lotutako albisteak

Aitor  San  Millán  (Siderex):  “Deskarbonizazioa  eta  emisioen  murrizketa  ezinbesteko  helburuak  dira  lehiakorrak  izaten  jarraitzeko”
26/02/2025 Nazioartekotzea

Aitor San Millán (Siderex): “Deskarbonizazioa eta emisioen murrizketa ezinbesteko helburuak dira lehiakorrak izaten jarraitzeko”

Euskadiko Siderurgiaren Kluster Elkarteak siderurgiaren balio-kate osoko enpresak biltzen ditu, eta funtsezko arlo batzuetan egiten du lan, hala nola nazioartekotzean, garapen jasangarrian, berrikuntza teknologikoan eta talentuaren prestakuntzan.

Ezarri  Mosaicos:  “Enpresa  baten  egunerokoa  lehiatzea,  ikertzea  eta  bezeroei  erantzunak  ematea  da”
20/02/2025 Berrikuntza

Ezarri Mosaicos: “Enpresa baten egunerokoa lehiatzea, ikertzea eta bezeroei erantzunak ematea da”

Gipuzkoako enpresaren beirazko diseinuak 100 herrialdetan baino gehiagotan daude, eta nazioarteko transakzioak haren negozio-zifraren % 70 dira

Aratubo:  “IA  funtsezko  zeregina  betetzen  ari  da  gure  eraginkortasuna  eta  berritzeko  gaitasuna  hobetzeko”

Aratubo: “IA funtsezko zeregina betetzen ari da gure eraginkortasuna eta berritzeko gaitasuna hobetzeko”

Enpresaren historia hazkunde azkar eta iraunkor batek markatu du. BAICeko bazkide da 2022tik, eta SPRI Taldeak sustatutako hainbat programatan parte hartzen du. Aitor López de Letona gerentearen arabera, "smart factory kontzeptua epe ertainerako lehentasunetako bat da".

Fagor  Automationek  emakumezkoen  enpleguaren  ia  % 40  lortu  du
13/02/2025 Berdintasuna

Fagor Automationek emakumezkoen enpleguaren ia % 40 lortu du

Konpainia SPRI Taldeak garatzen duen genero-berdintasuneko jardunbide egokien identifikaziorako proiektu bateko parte-hartzaileetako bat da

Loco  Polo:  “Hauxe  da  zerotik  hasita  sortu  dudan  eta  urte  gehien  dituen  proiektua”
13/02/2025 Nazioartekotzea

Loco Polo: “Hauxe da zerotik hasita sortu dudan eta urte gehien dituen proiektua”

Iñigo Galdonak, enpresaren sortzaileetako batek, artisau-izozkien proiektua bultzatu du Gipuzkoatik, eta beste hainbat herritan ere saltzen dute: Frantzian edo Omanen, adibidez

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.