Edgar Oria, Zeatzeko zuzendari exekutiboa
Berrikuntza
Elkarrizketak 19 abendua, 2024

Zeatz: “Urte hauetan lortutako esperientziak garrantzi handiko proiektuei aurre egiteko aukera ematen digu”

Neurrira diseinatutako zatitzaileen fabrikazioan espezializatutako Gipuzkoako konpainiak berrikuntzaren eta zentro teknologikoekin lankidetzan aritzearen alde egiten du, irtenbide pertsonalizatuak garatzeko.

1962an sortu zenetik, Zeatzek, hasiera batean zatitzaile unibertsalak fabrikatzen zituen enpresa gipuzkoarrak, merkatuaren berezko bilakaerara egokitzen jakin du. Horregatik, gaur egun egoitza nagusia Itziarren duen konpainia neurrira egindako zatitzaileen fabrikazioan espezialista gisa definitzen da, teknologia berritzaileen erabilerari esker hainbat proiektu garatuz. Edgar Oria enpresako zuzendari exekutiboaren hitzetan, “proiektu bakoitzarekin informazio garrantzitsua lortzen dugu aurrera egiten jarraitzeko, eta Zeatzen garrantzi handia ematen diogu teknologian eguneratuta mantentzeari”. 

Beraz, ia hogei pertsonako lantaldearekin, Zeatzek soluzio malgu eta pertsonalizatuak eskaintzen dizkie bezero-zorro zabal bati, batez ere makina-erremintaren fabrikatzaileei edo ondasun ekipamenduen-, aeronautika- eta energia-sektoreko azken bezeroei. “Guretzat bezero bakoitzari arreta pertsonalizatua eta zerbitzu profesionala ematea  garrantzitsua da, proiektuak haien beharretara ahalik eta modu eraginkorrenean egokitzeko”, aitortu du Oriak. 

Horretarako, konpainiak abangoardiako hainbat teknologia erabiltzen ditu, produktu berriak garatzen jarraitzeko. Zuzendari exekutiboak ziurtatu duenez, “konponbiderik onenak eta errentagarrienak eskaintzeko ideia eta teknologia berritzaileak eskaintzen dizkiguten kolaboratzaileez inguratuta gaude”. Horrela, eta eskualdeko zentro teknologiko batzuekiko lankidetzari esker, Zeatzek hedatzen jarraitu du azken urteotan. 

Era berean, konpainiak egin duen azken berrikuntza-proiektuetako bat konpentsazio termikoa edo hatz-marka digitala bezalako teknologien bidez gaitasun handiko zatitzaile ziberfisiko bat sortzea izan da, Tecnalia zentro teknologikoarekin lankidetzan fabrikatua. 

Hala ere, Zeatzek badaki, etorkizunari begira, oraindik ibilbide luzea duela aurretik, eta, beraz, konpainia hainbat berrikuntza proiektutan ari da lanean, hala nola 4. eta 5. ardatzeko zatitzaileak paletetan jartzeko sistemekin edo 4.000-6.000mm-ko fresaketa eta torneaketa zatitzaileak. “Urte hauetan lortutako esperientziak garrantzi handiko proiektuei aurre egiteko aukera ematen digu, hala nola azken urteetan egindakoei”, nabarmendu du Oriak. 

Euskal enpresen artean berrikuntza bultzatzeko, enpresa txiki eta ertainetatik konpainia handietaraino, SPRI Taldeak Hazinnova, BDHI Konexio edo Innobideak bezalako berrikuntzarako programak eta laguntzak ditu.   

Gainera, SPRI Taldeak aukera ematen die euskal enpresei haien jardueraren berri emateko bere informazio-kanaletan. Zure proiektua gure gaiekin lotuta badago (I+G+b, digitalizazioa, internazionalizazioa, ekintzailetza, berrikuntza…), Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu. 

Lotutako albisteak

Elena  Urbizu:  “Gure  helburua  Luzaroko  funts  propioak  sendotzea  da,  Euskadiko  enpresen  garapena  finantzatzen  jarraitzeko”
01/04/2025 Finantziazioa

Elena Urbizu: “Gure helburua Luzaroko funts propioak sendotzea da, Euskadiko enpresen garapena finantzatzen jarraitzeko”

Euskadin jarduten duen kredituko finantza-erakundeak akordio berri bat sinatu du Europako Banku Zentralarekin, eta Eusko Jaurlaritzarekin eta finantza-erakundeekin duen aliantza berritu du.

GuLink:  Kulturak  konektatzen  eta  negozioak  sustatzen  aro  globalean
28/03/2025 Nazioartekotzea

GuLink: Kulturak konektatzen eta negozioak sustatzen aro globalean

GuLinken modu estrategiko eta jasangarrian globalki hedatzea bilatzen duten enpresekin lan egiten dute.

Kimaiwi:  “Gure  proposamen  teknologikoa  balioztatzean  eta  nazioarteko  turismo-industriaren  aurrean  proiektatzean  zentratu  gara”
25/03/2025 Ekintzailetza

Kimaiwi: “Gure proposamen teknologikoa balioztatzean eta nazioarteko turismo-industriaren aurrean proiektatzean zentratu gara”

Startup arabarrak online irtenbideak garatzen ditu turismo-sektorearentzat, eta hazkunde eta babes handia izan du bere bederatzi hilabeteko bizitzan.

Eduardo  Lasa:  “Mugikortasunaren  eta  logistikaren  sektorea  Euskadin  sendo  dago  eta  erronka  berrietarako  prest”

Eduardo Lasa: “Mugikortasunaren eta logistikaren sektorea Euskadin sendo dago eta erronka berrietarako prest”

Euskadiko Mugikortasun eta Logistika Klusterrak pertsonen mugikortasunaren, merkantzia-logistikaren eta garraio adimenduneko teknologiekin (ITS) lotutako industrien sektoreko 122 enpresa eta eragile biltzen ditu, eta urtean 12.500 milioi euro fakturatzen ditu.

IDDTEK:  “Industriaren  eta  talentuaren  arteko  lotura  gara”
14/03/2025 Berrikuntza

IDDTEK: “Industriaren eta talentuaren arteko lotura gara”

Orain 20 urte Irene Rodríguez donostiarrak sortu zuen ETEa ingeniaritza arloko outsourcingean erreferentea da eta sektore estrategikoetan lan egiten duen talde sendoa eta proiektuak ditu abian.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.