Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sareak Leartiker gehitu du Foku Anitzeko Teknologi Zentro gisa
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareak Foku Anitzeko Teknologi Zentro izendatu du Leartiker S. Coop., eta horri esker erreferentziazko zentro bilakatu da euskal I+G+B-ren arloan. Leartiker zentroak polimeroen teknologian eta elikagaien teknologian espezializatutako I+G-ko proiektuak garatzen ditu. Gainera, Leartiker bereziki nabarmentzen da bi ikerketa-arlo horietako (elikadura eta polimeroak) proiektuetan lortzen duen transferentzia teknologikoaren indize altuagatik, eta baita ere gero eta handiagoa den bere nazioartekotze-mailagatik, bere negozio-bolumenaren % 20 nazioartekoa baita.
Bi teknologia: Polimeroak eta Elikagaiak
Polimeroen Teknologiaren arloan, eta material polimerikoekin fabrikatzeko diseinu-kontzeptuan zentratuta, Leartiker zentroak hainbat esparru lantzen ditu, hala nola material desberdinen garapena eta fabrikazio-prozesua, eta baita ere material eta produktuen karakterizazioa eta digitalizazioa, simulazio-teknika aurreratuen bidez.
Bi espezializazio-eremu ditu:
- SUSTAINABLE TRANSPORT edo GARRAIO JASANGARRIA: egitura polimeriko fidagarri, arin eta isilen garapen integrala.
- HEALTH edo OSASUNA: gailu medikoen garapena eta terapia aurreratuetan (ehunen ingeniaritza eta diagnostiko azkarra) erabiltzeko material polimerikoen ikerketa.
Elikagaien Teknologia arloan, berriz, eta betiere “Elikadura Osasuntsuaren” eremuan zentraturik, berrikuntza da Leartiker-en estrategia nagusia, eta helburutzat du nekazaritza eta elikadurako industrien lehiakortasuna hobetzen laguntzea, euren produktuak balioan jartzeko proiektuak dinamizatuz. Horretarako, dibertsifikazioaz baliatzen da eta prozesuak egokitzen ditu transferentzia teknologikoaren bidez.
- PREST espezializazioaren xedea da landare- eta animalia-jatorriko lehengaiez eginiko balio erantsiko produktu berrien garapena bultzatzea tokiko enpresa eta ekoizleekin lankidetzan, elikagai desberdin, osasuntsu eta jasangarri berriak lortzeko eta, bide horretatik, enpresen lehiakortasuna hobetu eta gainerakoengandik bereizi ahal izateko egungo merkatuan.
- 2021eko otsailean, Leartiker-ek ESNEKI ZENTROA jarri zuen martxan. Esneki artisauak egiten dituzten ekoizle txikiekin lan egiten du nagusiki, aholkularitza emanaz euren prozesuak eta egiten dituzten esnekien kalitatea hobetzeko eta berrikuntza eta dibertsifikazio proiektuak garatzeko, helburua baita lehiakorrago izan daitezela. Esnekien sektoreko erreferente bihurtzea da Esneki Zentroaren helburua.
Zentroa eta bere helburuak
Leartiker Teknologi Zentroak 50 pertsonako lantaldea du, zeinak 50etik gora ikerketa-proiektu kudeatzen baititu 200 enpresa baino gehiagoren parte-hartzearekin, eta 3 milioi eurotik gorako negozio-bolumena du. 2015ean sortu zenetik, Leartiker zentroak urteko % 7ko hazkundea izan du batez beste.
Bere epe laburreko helburuetako bat da Basque Research and Technology Alliance (BRTA) Partzuergo Zientifiko-Teknologikoan sartzea eta, hartara, Euskadiren ikerketa-gaitasuna Europa mailako erreferente bihurtu nahi duen egitura kolaboratzaile horren parte izatea.
Lotutako albisteak

Ceit zentro teknologikoak 300 enplegu baino gehiago sortzen dituzten 20 spin-off sustatu ditu eta 30 M € inguruko inbertsioa ekarri dute
Mikel Jauregi sailburuak Ceit bisitatu du, ikerketa aplikatuko eta teknologia enpresara transferitzeko erreferentziazko zentro teknologikoa

Sei euskal ikerketa-erakundek bat egin dute ITTHACAn zahartze osasuntsua sustatzeko
Elkartek programak finantzatutako proiektu honek biomarkatzaileak, iragarpen-ereduak eta osasunaren zuzeneko monitorizazioa erabiltzen ditu.

MEPRO Medical Reproductive Solutions, gizarte-helburu teknologia: ugalkortasun maskulinoa berritzen
Gure helburua osasun-profesionalei eta bikoteei antzutasunaren erronkei aurre egiteko tresna berritzaile, seguru eta eraginkorrak eskaintzea da

Kontsulta irekia: Spri Taldearen laneko prebentzio-zerbitzuak definitzeko zure aukera
Sprik merkatuko aurretiazko kontsulta jarri du abian, lan-arriskuen prebentzioaren eta osasunaren zaintzaren sektorearen benetako beharretara egokitutako lizitazioa diseinatzeko. Horren bidez, operadore ekonomikoen ekarpenak bildu nahi dira, kontratazio-prozesu lehiakor, garden eta merkatuko jardunbide egokienekin lerrokatua egituratzeko.

Aloka, profesionalen artean ikus-entzunezko materiala alokatzeko plataforma
Gipuzkoako startup-ak hainbat ekipo eskaintzen ditu, hala nola kamerak, grabagailuak, mikrofonoak, droneak. Mobile World Congress-eko 4YFN biltzarrean parte hartu zuen, SPRI Taldeak kudeatutako stand batekin, webgunea inbertsore eta bezero potentzialei aurkezteko.

Metagra, mende erdiko berrikuntza automobilgintzarako hotzeko estanpazioan
Bergarako enpresa pieza konplexuen fabrikazioan sendotu da, jasangarritasunaren eta berrikuntzaren alde eginez.

Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Fast Track Innobideak Euskadiko enpresa berritzaileen kopurua handitzeko eta sustatzeko sortu zen. Merkatuan ondasun edo zerbitzu berriak sartu dituzten edo enpresan negozio-prozesuak hobetzen dituzten berrikuntza-jarduerak babesten ditu, enpresa lehiakorrago bihurtzeko.

Industriarako soluzio teknologiko aurreratuen garapenean erreferentea den ULMA kooperatiba taldea bisitatu du Mikel Jauregi sailburuak
Oil&Gaseko negoziorako brida homologatuen fabrikazioan munduko liderra den ULMA Forged Solutionsen lantegi nagusian ibili da eta "ziurgabetasuna nagusi den une honetan, ULMA kooperatiba-taldea industriaren, inbertsioaren, berrikuntzaren eta kalitatezko enpleguaren aldeko apustua nabarmena egiten ari da" nabarmendu du

Jon Ander Egaña: “BASQUE FOOD CLUSTERrek elikadura euskal industriaren sektore estrategiko gisa kokatzea lortu du”
Elikatze-katearen euskal elkartea 150 enpresa eta erakunde baino gehiagoren lehiakortasuna hobetzeko lanean ari da, berrikuntzaren garapenarekin, lankidetza-proiektuekin eta teknologien integrazioarekin.

Siteco, 30 urte automatikoki ordaintzeko makinak ekoizten
Arabako enpresak administrazio publikoarekin eta ostalaritza sektorearekin egiten du lan, eta urteak daramatza nazioarteko merkatuan.