Ezin baduzu newsletter hau ikusi, egin klik hemen
Spri Comunica
2024ko ekainaren 27an 09:00etatik 15:00etara - Euskalduna Jauregia, 0E Aretoa, Bilbao
BINDen Demo Day urtero 500 partaide baino gehiago biltzen dituen hitzordua da: enpresa txikiak, ertainak eta handiak, sozietate publikoak, startup disruptiboak, inbertsiogileak, eragile industrialak eta berrikuntza eta eraldaketa digitaleko adituak. Ekitaldi hau industrian eta sozietate publikoetan garatzen ari diren punta-puntako soluzio teknologikoak gertu-gertutik ezagutzeko eta berrikuntza teknologikoaren eta eraldaketaren arloetan funtsezkoak diren eragileekin harremanetan jartzeko aukera paregabea da
 
 
2024ko uztailak 3 | 09:00etatik 14:00etara | TECNALIA Research & Innovation, Derio
Saioa beren produktuak (gailu txertatuak, kontrol-sistemak, software aplikazioak, plataforma digitalak) garatzen dituzten enpresei eta beren produktu edo zerbitzuetan elementu digitalak gehitzen dituzten enpresei zuzenduta dago, hori guztia modu seguruan nola egin dezaketen jakin dezaten.
Global Training bekak - Deialdia ekainaren 17tik uztailaren 19ra egongo da zabalik
Zure prestakuntza osatu eta atzerrian praktikak egin nahi dituzu?

Bideratu Berria 2024 programa - Irailaren 30era arte zabalik
600.000 € arte aurrerakin itzulgarrietan enpresa industrialak berriro egituratzeko eta berriro merkaturatzeko neurrietarako

Azpitek programa - Uztailaren 12ra arte zabalik
Ikerketa-azpiegituratan egindako inbertsioaren % 100 arte laguntzen dugu diruz

Zabaldu programa - Uztailaren 15era arte zabalik
Itzuli beharrik gabeko 45.000 € arteko laguntza emango dugu esportazioan % 50 baino gutxiago duten enpresen nazioartekotzea bultzatzeko

Sakondu programa - Uztailaren 15era arte zabalik
Itzuli beharrik gabeko 45.000 € arteko laguntza emango dugu esportazioan % 50 baino gehiago duten enpresen nazioartekotzea bultzatzeko

Industria Digitala programa - Azaroaren 4ra arte zabalik
Urtean 23.000 €-ra arte, zure enpresak behar dituen EIKTak diagnostikatu eta ezarri ahal izateko

Renove Smart programa - Azaroaren 8ra arte zabalik
Enpresako 75.000 €-ra arte, 4.0 industriako proiektuak bultzatzeko behar diren makineria eta ekipamendu aurreratua finantzatze aldera

BDIH Konexio programa - Urriaren 15era arte zabalik
Erakunde bakoitzeko itzuli beharrik gabeko 20.000 € arteko laguntza emango dugu, BDIHek Euskadiko enpresei eskaintzen dizkien 250 aktibo baino gehiagotakoren bat ezartzeko

Enpresa Zibersegurtasuneko programa | Azaroaren 8ra arte zabalik
Itzuli beharrik gabeko 23.000 € arteko laguntza emango dugu Euskadiko enpresa guztiak zibererasoen aurrean babestuta egon daitezen

Lortu programa - Urriaren 31ra arte zabalik
Erakunde bakoitzari itzuli beharrik gabeko 30.000 € arteko dirulaguntza emango diogu, zure enpresaren finantza-osasuna hobetzeko

Smart Industry programa - Azaroaren 13ra arte zabalik
Transferentzia teknologikoa lantzen duten ikerketa industrialeko eta garapen esperimentaleko proiektu bakoitzeko 150.000 € arteko dirulaguntza emango dugu

Hazinnova programa - Urriaren 24ra arte zabalik
Doako aholkularitza espezializatua produktuarekin edo prozesuekin lotutako berrikuntza dakarten mikroproiektuetarako: fabrikazioa, logistika, merkaturatzea, administrazioa eta finantzak, adibidez

Indartu programa - Ekainaren 28ra arte zabalik
Euskadiko zonalde zaurgarrietan egoitza duten enpresa industrialen produkzio-gaitasuna handitzea bultzatzen dugu




Hemen da
euskal enpresa
Youtube | Linkedin | Twitter | RSS

%SENDER-INFO-SINGLELINE% Tel.: 900 929 393 info@spri.eus

Jakinarazten dizugu SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak zure datu pertsonalak tratatzen dituela bere jarduera eta zerbitzuen berri zuri emateko, oinarritzat hartuz zure adostasuna edo erakunde honen interes legitimoa (merkatuteknia jarduerak bezeroekin). Eskubidea daukazu datuetara sartzeko, datuak zuzendu zein ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko, datuak aurkatzeko edo beste norabait eramateko, mezu elektroniko bat bidalita noiznahi helbide honetara: lopd@spri.eus. Etorkizunean SPRI Taldearen komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, esteka honen bidez eska dezakezu. Gogoan izan: beti aukera ditzakezu zure lehentasunak, eta interesatzen zaizkizun buletinak eta komunikazioak bakarrik jaso. Horretarako, zure harpidetza editatu behar duzu.

Editatu nire harpidetza | Harpidetu eta jaso gure jakinarazpenak | Lege-informazioa | Harremanetarako