Ezin baduzu newsletter hau ikusi, egin klik hemen
Spri Comunica
Zutaz mintzo (gara). Euskadiko enpresa sustatzeko gunea
Zure enpresaz, proiektu berriez, lorpenez... hitz egin dezakegu elkarrizketak, bideoak, albisteak... erabilita, zure beharren eta zuretzat interes eta potentzial handiena duten segmentuetara iristeko modu egokienaren arabera. Enpresa-gaiekiko gure lotura dela eta, kalitate handiko estekak sor ditzakegu Googlerentzat eta beste bilatzaile batzuentzat, gure domeinuaren ahalmenari eta garrantziari esker. Hala, zure webgunearen trafikoa handitzen lagundu eta haren SEO posizionamendua sustatuko dugu.
 
 
BIND SME IV programa
ETE-entzako BIND ekimenak soluzio berritzaileak eskaintzen dizkie euskal ETE-ei Parte hartzen duten enpresa txiki eta ertainek beren digitalizazio-erronkak proposatu eta startupek garatutako teknologia disruptiboak eta pertsonalizatuak ezar ditzakete. Hala, ekimenak ETEak beren behar espezifikoetarako soluzioak dituzten eta, besteak beste, teknologia hauek erabiltzen dituzten startupekin lotuko ditu: adimen artifiziala, big data, IoT, zibersegurtasuna, manufaktura aditiboa eta murgilketa-teknologiak.
 
 
2024ko ekainak 13 | 10:00etatik 11:00etara | online
Aipatutako programek euskal ETE-en nazioartekotze-proiektuak finantzatzen dituzte laguntza emateko hainbat modalitatetan. Horretarako, hainbat ezaugarri hartzen dute kontuan: nazioartekotze-proiektuen heltzearekin lotutakoak, lankidetza arloko nazioartekotzea, izaera ekintzailea eta abar.
 
 
2024ko ekainak 21 | 09:00etatik 13:30era | BHCren egoitza, BICeko areto balioaniztuna, Derio (Bizkaia)
Jardunaldi teoriko-praktiko horretan, era askotako gaiak jorratuko dira:
  • Nazioarteko merkataritza arloan aduanen jarduketa aztertzea.
  • Kanpo-merkataritzako nazioarteko eragiketek dituzten kostuak ezagutzea.
  • Ikuspegi teoriko-praktikotik abiatuta INCOTERM aztertzea. Esku hartzen duten alderdien artean merkantziarekin lotutako arriskuaren eta kostuen banaketa zehazteko erabiltzen den terminoa da.
  • Nazioarteko garraio arloko alternatibak eta figurak ezagutzea.
  • Esportazio-lanetarako beharreko oinarrizko dokumentazioa ezagutzea.
 
 
2024ko ekainak 20 | 10:00etatik 12:30era | Bizkaiko Teknologia Parkea 204 eraikina
Tresna horiek enpresek beren amaierako bezeroekin elkarri eragiteko duten eta eragiketak optimizatzeko modua nola aldatzen ari diren ikusiko dugu. Horretarako, gurekin izango ditugu Beñat Sarasola, CAFeko Development Project Manager-a (industria arloan analitika aurreratua aplikatzen izandako arrakasta-kasuak eta esperientzia partekatuko ditu) eta Alberto Rezola, Datu(a) enpresako Estrategia arloko zuzendaria eta bazkidea (10 urte baino gehiagoko esperientzia du hainbat sektoretan datuen kudeaketa eta azterketa aurreratua egiten: osasun arloan, bioinformatikan, industrian, retail arloan, banketxeetan eta aseguruetan).
 
 
2024ko ekainak 11 | 09:30etik 12:30era | online
Ba al dakizu nola kudeatu modu adimendunean lankidetza-harremanak eta aliantzak eskaintzen duten potentzial guztia ustiatzeko? Onlineko saio honetan, lankidetza eta aliantza adimendunak izango ditugu hizpide, horien kudeaketa profesionalizatzeko gakoak eskainiko ditugu eta aliantzak modu estrategikoan eta operatiboan kudeatzen laguntzen duen metodologia ezagutuko dugu. Gainera, tresna jakin batzuk aplikatuta, gogoetarako eta eztabaidarako deia egingo dugu.
Zabaldu programa - Uztailaren 15era arte zabalik
Itzuli beharrik gabeko 45.000 € arteko laguntza emango dugu esportazioan % 50 baino gutxiago duten enpresen nazioartekotzea bultzatzeko

Sakondu programa - Uztailaren 15era arte zabalik
Itzuli beharrik gabeko 45.000 € arteko laguntza emango dugu esportazioan % 50 baino gehiago duten enpresen nazioartekotzea bultzatzeko

Industria Digitala programa - Azaroaren 4ra arte zabalik
Urtean 23.000 €-ra arte, zure enpresak behar dituen EIKTak diagnostikatu eta ezarri ahal izateko

Renove Smart programa - Azaroaren 8ra arte zabalik
Enpresako 75.000 €-ra arte, 4.0 industriako proiektuak bultzatzeko behar diren makineria eta ekipamendu aurreratua finantzatze aldera

BDIH Konexio programa - Urriaren 15era arte zabalik
Erakunde bakoitzeko itzuli beharrik gabeko 20.000 € arteko laguntza emango dugu, BDIHek Euskadiko enpresei eskaintzen dizkien 250 aktibo baino gehiagotakoren bat ezartzeko

Deskarbonizazio Industrialeko programa - Ekainaren 20ra arte zabalik
Erakunde bakoitzeko 1,5 M € arteko laguntza emango dugu, itzuli beharrik gabe, zure enpresan energia-eraginkortasuna hobetzeko aktibo finkoak eskuratzeko

Enpresa Zibersegurtasuneko programa | Azaroaren 8ra arte zabalik
Itzuli beharrik gabeko 23.000 € arteko laguntza emango dugu Euskadiko enpresa guztiak zibererasoen aurrean babestuta egon daitezen

Lortu programa - Urriaren 31ra arte zabalik
Erakunde bakoitzari itzuli beharrik gabeko 30.000 € arteko dirulaguntza emango diogu, zure enpresaren finantza-osasuna hobetzeko

Smart Industry programa - Azaroaren 13ra arte zabalik
Transferentzia teknologikoa lantzen duten ikerketa industrialeko eta garapen esperimentaleko proiektu bakoitzeko 150.000 € arteko dirulaguntza emango dugu

Hazinnova programa - Urriaren 24ra arte zabalik
Doako aholkularitza espezializatua produktuarekin edo prozesuekin lotutako berrikuntza dakarten mikroproiektuetarako: fabrikazioa, logistika, merkaturatzea, administrazioa eta finantzak, adibidez

Indartu programa - Ekainaren 28ra arte zabalik
Euskadiko zonalde zaurgarrietan egoitza duten enpresa industrialen produkzio-gaitasuna handitzea bultzatzen dugu




Hemen da
euskal enpresa
Youtube | Linkedin | Twitter | RSS

%SENDER-INFO-SINGLELINE% Tel.: 900 929 393 info@spri.eus

Jakinarazten dizugu SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak zure datu pertsonalak tratatzen dituela bere jarduera eta zerbitzuen berri zuri emateko, oinarritzat hartuz zure adostasuna edo erakunde honen interes legitimoa (merkatuteknia jarduerak bezeroekin). Eskubidea daukazu datuetara sartzeko, datuak zuzendu zein ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko, datuak aurkatzeko edo beste norabait eramateko, mezu elektroniko bat bidalita noiznahi helbide honetara: lopd@spri.eus. Etorkizunean SPRI Taldearen komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, esteka honen bidez eska dezakezu. Gogoan izan: beti aukera ditzakezu zure lehentasunak, eta interesatzen zaizkizun buletinak eta komunikazioak bakarrik jaso. Horretarako, zure harpidetza editatu behar duzu.

Editatu nire harpidetza | Harpidetu eta jaso gure jakinarazpenak | Lege-informazioa | Harremanetarako