| 2024ko azaroaren 4, 5 eta 6an GIPUZKOAN, BIZKAIAN, ARABAN 30 minutuko bilerak zure intereseko nazioarteko merkatuetan lan egiten duten profesionalekin funtsezko alderdiei buruzko aholkularitza jasotzeko:- Zure eskaintzak atzerriko merkatuetan izan dezakeen harrera.
- Tokiko araudiak.
- Herrialde horietan proiektu berriak abian jartzearen bideragarritasuna.
- Kontaktu baliotsuak: bezeroak, agente komertzialak, banatzaileak.
- Negozio-aukerak
Herrialdeak: Alemania · ASEAN (Singapur) · Argentina · Australia · Brasil · Kanada · Txile · Txina · Kolonbia · Hego Korea · Eslovakia · Estatu Batuak · Frantzia · India · Italia · Irlanda · Japonia · Mexiko · Polonia · Erresuma Batua · Txekiar Errepublika · Turkia · Ukraina· Uruguai
Sektoreak: Automobilgintza eta Eraldaketa Metalikoa / Makina-Erreminta eta Aeroespaziala / Biozientzia, Osasuna eta Elikadura / Energia eta Ingurumena / Teknologia Elektronikoa eta Aplikatutako Ezagutza / Trengintza / Beste batzuk... | |
| 2024ko urriak 21 | 15:30etik 17:30era | online Adimen artifiziala oso bizkor ari da aurrera egiten, eta Lengoaia Eredu Handietan (LLM) oinarritutako eragileak funtsezko sektoreetan iraultza eragiten ari dira. Jardunaldi honetan, programazioan sakondu beharrik gabe, lan konplexuak kudeatzeko sistema horiek nola aprobetxa ditzakezun ikusiko duzu. Ezagutu nola lagun diezaioketen no-code tresnek (Tasking AI adibidez) edozein profesionali AA soluzioak ezartzen eta bere negozio-ikuspegia modu bizkor eta eraginkorrean eraldatzen. | |
| 2024ko urriak 30 | 09:00etatik 13:30era | Garaia Parke Teknologikoa, Arrasate (Gipuzkoa) Enpresa-hazkundearekin lotutako erronkei aurre egiteko, intuizioa baino gehiago behar da: estrategia ere behar da. KaixoOpsen, DataOps, FinOps, Lidergo eta Produktu arloko profesionalek proiektu handitan dituzten benetako esperientziak partekatuko dituzte. Hala, erabakiak optimizatzeko eta ingurune konplexuetan taldeak eta baliabideak kudeatzeko gakoak eskainiko dituzte. Gainera, adimen artifizialak zure operazioak bultzatzen eta akats garestiak ekiditen nola lagun diezazukeen ikusiko duzu. | |
| Zutaz mintzo (gara). Euskadiko enpresa sustatzeko gunea Konprometituta gaude zabalpenarekin, eta enpresen panorama ezagutzeko espazioak sortzen ditugu. Euskadiko enpresei buruzko informazioa eskaintzen dugu, loturak sustatuz eta enpresen arteko harremanak indartuz eta bultzatuz. Zure enpresaz, proiektu berriez, lorpenez... hitz egin dezakegu elkarrizketak, bideoak, albisteak... erabilita, zure beharren eta zuretzat interes eta potentzial handiena duten segmentuetara iristeko modu egokienaren arabera. Enpresa-tematikarekiko gure lotura dela eta, kalitate handiko estekak sor ditzakegu Googlerentzat eta beste bilatzaile batzuentzat gure domeinuaren ahalmenari eta garrantziari esker. Hala, zure webgunearen trafikoa handitzeko lagundu eta haren SEO posizionamendua sustatuko dugu. | |
|
|