Enpresen digitalizazioa
Eraman zure enpresaren eraldaketa digitala maila gorenera, eta hobetu zure lehiakortasuna
Ikusirik zein azkar ari den aurreratzen gaur egungo mundu digitalizatu hau, SPRIn argi daukagu ezinbestekoa dela euskal enpresa-sarearen digitalizazioa eta etengabeko hobekuntza sustatzen jarraitzea. Helburu hori lortzeko, tresna berrien ezarpena -hala nola, Big Data-ren analisia, machine learning, adimen artifiziala, marketin digitala eta erabakiak hartzeko metodo nahiz prozesuak hobetu ditzaketen beste baliabide batzuk- bultzatzen dugu, bide horretatik, are gehiago handitzeko gure enpresek sortzen duten balio erantsia.
Helburu hori gogoan harturik, SPRI Taldean lanean ari gara Euskadi 2025 Agenda Digitala garatzeko eta euskal enpresa-sarearen lehiakortasuna hobetzeko. Eta horretarako, gure enpresen zerbitzura jartzen ditugu behar dituzten zerbitzu, aktibo eta laguntza guztiak.
Zure enpresak ezagutu eta landu nahi baditu bere lehiakortasuna hobetzera bideratutako eraldaketa digitaleko proiektuak, baliabide ugari dauzkagu euskal enpresa-sarearen produkzioaren hobekuntza sustatzeko.
Bestalde, badauzkagu zerbitzu batzuk Interneten erabilpen intentsiboan eta tresna digitaletan oinarritutako negozio-eredu berriak Euskadin garatu nahi dituzuen ekintzaileoi laguntzeko.
01_ Ikastaroak eta prestakuntza jardunaldiak
Era askotako ikastaro eta prestakuntza-jardunaldiak antolatzen ditugu, teknologia berriak aprobetxa ditzazuen zuen negozioko prozesuak eta komunikazioa hobetzeko.
02_ Laguntzei buruzko aholkularitza
Laguntza emango dizugu zure enpresaren lehiakortasuna hobetu dezaketen informazio- eta komunikazio-teknologia berriak ezartzeko dirulaguntzak bilatu eta eskatzeko.
03_ Proiektu digital bateratuak
Laguntza emango dizugu bidaideak bilatu ditzazun Joint Venture digitalak eta beste akordio estrategiko batzuk osatzeko, joint venture eta akordio estrategiko horien bidez sinergiak sor daitezen Euskadiko enpresen artean.
04_ Ekintzailetza digitala
Zeure enpresa abiarazi nahi baduzu, laguntza emango dizugu negozio-eredu berrietan oinarritzen den eta teknologia berriak eta Internet baliatzen dituen proiektu bat definitu, abiarazi eta finkatzeko.
05_ Plangintza digitala
Bultzada bat eman nahi badiozu zure negozioari, zure produkzio-prozesuak hobetzen eta negozioaren balio erantsia handitzen lagunduko dizuten tresna digitalak eskainiko dizkizugu.
06_ Telelana
Aholkularitza eta laguntza emango dizugu telelana ezartzeko, zure lantaldeak urrunetik lan egiteko aukera izan dezan komunikazio segurua bermatuta.
07_ Zibersegurtasuna
Lagunduko dizugu konponbideak bilatzen, zure enpresako informazio estrategikoaren segurtasuna hobetzeko eta zibererasoetatik edo datu-ihesetatik babesteko.
08_ Marketing digitala
Zure negozioaren komunikazioa hobetu nahi baduzu edo merkatu-nitxo berrietara sartu nahi baduzu, estrategia digital onena definitzen lagunduko dizugu, beti ere zure negozio-eredua kontuan hartuta.
09_ Eraldaketa digitala
Digitaliza la información, la organización interna o los procesos productivos de tu empresa de forma segura y eficiente mediante el uso de internet y herramientas digitales.
10_ Business intelligence
Laguntza emango dizugu Business Intelligence tresnak -hala nola, Big Data edo Adimen Artifiziala- ezarri eta beren erabilpena optimizatzeko, eta hartara, zure negozioan erabaki hobeak hartzeko.
11_ Gizarte digitala
Garatu itzazu ekonomia kolaboratiboan oinarritutako negozio-eredu digital berriak, gure gizartea eta kontsumitzeko eta komunikatzeko moduak aldatzen ari direnak.
Zure proiektua bultzatzeko laguntza-programak diseinatzen ditugu
Ezagutzen duzu euskal I+G+B Estrategiak zure enpresari eskain diezaiokeen guztia? Ikerketa eta garapen industrial jasangarriaren alde egiten baduzu, asko dugu zuri eskaintzeko

Eraldaketa Digitalera aurrera egiteko teknologia digital eta iraunkorrak ezartzeko programa
Urtean 23.000 euroraino zure enpresak behar dituen EIKTen diagnostikorako eta ezarpenerako. Bere baitan hartzen ditu aholkularitzako eta ingeniaritzako gastuak eta hardwarea edo softwarea erosteko gastuak. Eskatu hemen
Hobetu zure enpresaren segurtasun informatikoa eta bete itzazu zibersegurtasun-estandar zorrotzagoak
25.000 €-rainoko dirulaguntzak enpresa bakoitzeko, zibersegurtasunarekin lotutako proiektuetarako, azpiegiturak zaintzeko SOC zerbitzuak kontratatzea eta segurtasun-arauen ziurtagiriak lortzea barne, hala nola ISO 27001 Eskatu hemen
Euskal enpresetan Adimen Artifizialaren soluzioak eta kudeaketa estrategikoa ezartzeko programa
Itzuli beharrik gabeko 100.000 eurora bitarteko dirulaguntzak, Adimen Artifizialaren eta Datuaren erabilera sustatzeko, prozesu sortzaileen efizientzia eta oro har zure enpresarena hobetzeko. Epea zabalik. Eskatu hemen.
EIKTak negozio-prozesuetan ezartzeko prestakuntza
Prestakuntza agenda: tailerrak, ikastaroak, kongresuak, mintegiak eta hitzaldiak hainbat gairi buruz (Zibersegurtasuna, Adimen Artifiziala, Ikusmen Artifiziala, Marketin Digitala, Machine Learning…) Eman izena hemen
Startupak eta industria-enpresak konektatzen ditugu, elkarrekin irtenbide berritzaileak sor ditzaten
Munduko edozein tokitako startup-entzat, baldin eta 4.0 Industriaren arloko teknologia berrietan oinarritutako produktu/zerbitzuak badituzte. Munduko lehen azeleragailua, aukera ematen diena startup-ei harremanetan jartzeko goi-mailako bezero industrialekin. Eskatu hemen
Gaitasun Digitaletako Ziurtagiriak
Edozein pertsonak eskuratu ditzake eta helburutzat dute Informazio Teknologiei buruzko ikaskuntza sustatzea eta IKT arloko gaitasunak objektiboki ebaluatzea. Eskatu hemen
EIKTetan espezializatutako prestakuntza intentsiboko programa zuzendaritza-taldeentzat
Egun osoko prestakuntza-jardunaldiak, espresuki pentsatuak IKTen balioa transmititzeko, balio hori parte-hartzaileen ikuspegiarekin aberasteko, sinergiak, ideiak eta proiekzioak sortzeko eta antolakundeen mugimendu-ildo estrategikoak definitzeko. Eman izena orain
Zure enpresa eta “Industria adimenduna” konektatzen ditugu merkatuan duzun posizioa hobetzeko
Industria adimendunari buruzko informazio osatu eta eguneratuena eskaintzen dugu, industria arloko euskal enpresek produktu eta konponbide berriak gara ditzaten beren nazioarteko lehiakortasun-posizioa hobetzeko. Informatu hemen
Zure enpresaren espezializazioa etorkizuneko medikuntzan
Zure proiektua gure jarduera arloekin lotuta badago, zutaz mintzo (gara) Spri Taldeko gure kanaletan. Jarri harremanetan hemen
Mikroenpresa eta autonomoentzako tresna digitalen erabileran prestakuntza
Hileroko eta doako 2 orduko oinarrizko ikastaroak, EIKTen aplikazioa aztertzeko eta salmentak, zibersegurtasuna nahiz produktibitatea hobetzeko. Eskatu zure lekua eta hitzordua zure aholkulariarekin
Lehiakortasuna hobetzeko Gaitasun Digital Profesionalei buruzko aholkularitza
Euskadiko enpresak osatzen dituzten pertsonen gaitasun digital profesionalak aztertzeko eta hobetzeko IKANOS sistema ezartzeko laguntzak. Laster
Hobetu zure enpresaren konektibitatea, abiadura handiko sare pribatu bat instalatuz edo banda zabal ultralasterreko sarera sartuz
Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Plana, Europar Batasunak finantzatuta (NextGeneration) Laster
Migratu zure zerbitzu digitalak hodeira haien eskuragarritasuna eta segurtasuna handitzeko
Enpresa eta urte bakoitzeko 30.000 € arteko itzuli beharrik gabeko dirulaguntza Euskadiko enpresetako areto teknikoetan edo CPDetan dauden zerbitzuak edo azpiegiturak Cloud ingurune komertzialetara migratzeko. Laster
Industria Adimendunerako ekipoak eta softwarea erosteko eta berritzeko laguntza
75.000 €-rainoko laguntzak enpresako Hardwarea eta Softwarea erosteko. Fabrikazio aurreratua, Fabrikazio gehigarria, Robotika industriala, Internet of Things, Adimen Artifiziala, Sistema ziber-fisikoak, Errealitate birtuala eta areagotua, Digital Twins… 2024 epea itxita
Zure enpresa zibererasoetatik edo datu filtrazioetatik babestea
Itzuli beharrik gabeko 23.000 € arteko dirulaguntzak, Euskadiko enpresen zibersegurtasuna hobetzeko zibererasoen eta informazio sentiberaren lapurreten aurrean, espezializatutako hornitzaileen laguntzarekin. Epea itxita
Teknologiaren transferentzia I+G-ko agenteetatik industria arloko enpresetara
150.000 euroko dirulaguntza proiektu bakoitzeko. 5G eremuarekin soilik lotutako proiektuetarako, 300.000 euroko gehieneko dirulaguntza emango da proiektu bakoitzeko. Epea itxitaInformazioaren eta komunikazioaren teknologiei, zibersegurtasunari eta 4.0 industriari buruzko prestakuntza eta gaikuntza.
SPRI Taldeak Enpresa Digitala ekimena garatzen du Foru Aldundiekin eta beste organismo batzuekin (Enpresa eta Berrikuntza Zentroak eta Euskadiko teknologi parkeak) batera. Euskadiko enpresa eta profesionalei zuzendutako Enpresa Digitala ekimenaren helburua da euskal enpresa-sarearen lehiakortasuna hobetzea, prestakuntza emanaz eta laguntzak eskainiz informazio- eta.