Ekintzailetza
Ideia baliotsu bat baduzu, hemen duzu lantalde bat prest dagoena helburu horretarantz arraun egiteko
SPRI konprometituta dago berrikuntzarekin, ekintzailetzarekin eta barnekintzailetzarekin. Behar duten laguntza ematen die enpresa-ekimen berriei beren premien neurriko laguntza integrala eta malgua eskainiz, aukera izan dezaten martxan jartzeko, hazteko eta merkatuan arrakastaz finkatzeko.
Lehentasuna ematen diegu industria-sektoreetako eta 4.0 industriako teknologia berrietako (big data, errealitate birtuala/areagotua, robotika kolaboratiboa, zibersegurtasuna, Internet of things, 3D inprimaketa, etab.) oinarri teknologikoko eta/edo berrikuntza aurreratuko proiektuei (sart-up), manufaktura aurreratu, energia eta osasun esparruetara aplikatutakoei.
Hemendik igarotzen diren proiektuak gure egunerokotasunaren parte bihurtzen dira azkenean, eta proiektu horiek sendotzen ikusteak harrotasunez betetzen gaitu.
Euskadiko ekintzaileok, badauzkagu zuen negozio-ideiei laguntzeko diseinatutako programa eta ekimenak
01_
Negozio-ideia bat baduzun jakin nahi duzu?
02_
Esan dizute finantzaketa eskura dezakezula, baina ez dakizu nondik hasi?
03_
Ez dakizu nola bideratu zure negozio-plana eta nola egokitu zure aurkezpenak egitean?
04_
Kezkatuta zaude ez dakizulako zure jarduerak legezko betekizun espezifikoak behar dituen ala ez?
05_
Ez daukazu astirik zure jabetza industriala eta intelektuala babesteko moduei buruz informatzeko?
06_
Ez dituzu ezagutzen zure jarduera garatuko den merkatua eta zure lehiakideak?
07_
Laguntza behar duzu zeure burua ezagutzera emateko?
08_
Gustatuko litzaizuke zure kontaktu- eta hornitzaile-sarea zabaltzea?
Eskatu zure startup-a sortzeko
eta hazteko laguntzak!

Industria arloko startup sortu berrientzako finantzaketa
250.000 €-rainoko maileguak oinarri teknologikoa edo berritzailea duten enpresa berrientzat, gutxienez 3 lanpostu sortzen badituzte 3 urtean. Eskatu hemen
Startupak eta industria-enpresak konektatzen ditugu, elkarrekin irtenbide berritzaileak sor ditzaten
Munduko edozein tokitako startup-entzat, baldin eta 4.0 Industriaren arloko teknologia berrietan oinarritutako produktu/zerbitzuak badituzte. Munduko lehen azeleragailua, aukera ematen diena startup-ei harremanetan jartzeko goi-mailako bezero industrialekin. Eskatu hemen
Bultzada bat enpresa-ideiei eta maileguetarako sarbidea baldintza abantailatsuetan
Inbertsio publikoko tresna berri bat 3 urte baino gutxiago dituzten industria arloko mikroenpresa eta ETEentzat, enpresa-ideia baten heltze-prozesua ahalbidetzeko BIC batean. Eskatu hemen
Zure enpresaren espezializazioa etorkizuneko medikuntzan
Zure proiektua gure jarduera arloekin lotuta badago, zutaz mintzo (gara) Spri Taldeko gure kanaletan. Jarri harremanetan hemen
Startup, inbertsore eta Euskal Ekintzailetza Globaleko agenteen topagunea
Up Euskadi plataforma adimendun bat da, startupak, enpresak, inbertitzaileak eta Ekintzailetzaren Euskal HUBeko eragileak ekosistema berritzaile eta teknologiko globalean kokatzen dituena. Eskatu hemen
Aurkeztu zure startupa euskal industriaren erronka sektorialei aurre egiteko
BIND egitasmoaren ekimen publiko-pribatu berri bat da, industriako Klusterren Dinamizaziorako Erakundeen (KDE) laguntzarekin sortua. Helburua da startupak ETEetara hurbiltzea, euren eraldaketa digitala azkartzeko eta euren erronka teknologikoei aurre egin eta konponbidea emateko. Eskatu hemen
Babesa goi-mailako teknologietan (deeptech) oinarritutako negozio-ereduentzat
Aukera bat aurkikuntza zientifikoak enpresa-proiektu berri bilaka ditzaketen konponbide eta teknologiak garatu eta ezartzeko Eskatu hemen
Euskadiko eragile ekintzaileen arteko lankidetzaren eta koordinazioaren sustapena
Euskadiko ekintzailetza-ekosistema sustatzeko eta hobetzeko proiektuentzako laguntza, eragile guztien arteko sinkronizazio eta koordinazio handiagoa lortzeko. Laster
Inpaktu handiko ekintzailetza-proiektuak abian jartzeko bultzada
Itzuli beharrik gabeko 100.000 €-rainoko dirulaguntza, EAEko Startupek beren proiektu berritzaileak sustatzeko aukera izan ditzaten, talentua kontratatuz eta beren enpresa-plana abian jarriz Epea itxita
Negozio-ideiaren sorreratik startup-a martxan jarri arteko laguntza
18 hilabeteko laguntza, enpresa-ideia BIC batean umotu dadin. Ideia Negozio-plan bideragarri batekin bukatzen bada eta enpresa berri bat sortzen bada, maileguak eskuratu ahal izango dira baldintza abantailatsuetan. Epea itxita
Dibertsifikatzeko eta negozio berriak garatzeko laguntzak eta akonpainamendua
Aktibatu eta indartu egingo dira BICek proiektu ekintzaileentzat eta aholkularitza nahiz laguntza espezifikoak behar dituzten enpresentzat eskaintzen dituzten zerbitzuak. Epea itxitaEzagutu euskal ekintzailetzaren ekosistema
Up! Euskadi plataforma berriak informazio baliotsua eskaintzen du, ikusgarritasuna ematen die startupei eta ekosistemako agente guztiei, eta ekintzailetza aurreratuko Hub gisa posizionatzen du Euskadi.
Startupek, inbertitzaileek edo ekosistemako agenteek euren antolakundeari buruzko xehetasunak gehitu ditzakete eta euren profila hobetu, datuetarako sarbide irekia eskainiz komunitate osoari.
Plataforma hau lankidetzan garatu da Dealroom-ekin, ekosistema teknologikoei buruzko datuen Europako eta munduko hornitzaile nagusiarekin.
Ekosistemako kide bazara, bat egizu!

Konta iezaguzu zure proiektua hurbilen duzun (BIC-ean) Enpresa eta Berrikuntza Zentroan
BIC ARABA
C/ Albert Einstein, 15
Parque Tecnológico de Alava, 01510 – Miñano (Álava)
T. 945 298 282
Email: bicaraba@bicaraba.eus
BIC BIZKAIA
Sabino Arana 8
48013 Bilbao - Bizkaia
T. 944 395 622
Email: info@bicbizkaia.eus
BIC EZKERRALDEA
Avenida Altos Hornos de Vizcaya, 33
48901 Barakaldo (Bizkaia)
T. 94 418 41 00
Email: info@bicezkerraldea.eus
BIC GIPUZKOA DONOSTIA
Parque Tecnológico Gipuzkoa Paseo Mikeletegi, 83 - 20009 Donostia
T. 943 000 999
Email: bic@bicgipuzkoa.eus
-
BIC GIPUZKOA EIBAR
Edificio Fundación Tekniker C/ Iñaki Goenaga, 5. - 20600 Eibar
T. 943 000 999
Email: bic@bicgipuzkoa.eus
-
BIC GIPUZKOA ARRASATE-MONDRAGÓN
Goiru Kalea 1, Edificio A, 4º - 20500 Mondragón
T. 943 712 072
Email: bicarrasate@bicgipuzkoa.eus
Start up-ak garatzeko eta beren negozioaren sorkuntza-, hazkunde-, sendotze-
eta proiekzio-faseari ekiteko beharrezkoak diren gaitasunak lortzeko aukera
emango duen ekosistema bat babesten, eratzen, gaitzen eta sortzen dugu.