11 startUP Culinary Action CA! Azeleragailuaren edizio berrian
Culinary Action CA! Azeleragailuaren edizio berriak 11 startup aukeratu ditu, zeintzuek aktiboki parte hartuko baitute programa honen prestakuntzan hamar astez, hots, ekainaren amaierara arte. Azeleragailu horren helburua da merkatura sartzeko fasean dauden ekimen ekintzaile gastronomikoak azeleratzea.
Talentua sustatzea da CA! Azeleragailuaren helburu garrantzitsuenetako bat. Ekimen horren xedea da ekintzaileak eta liderrak bilatzea Elikadurarekin eta Gastronomiarekin lotutako enpresa proiektuak garatzeko.
Aukeratutako startupek hainbat laguntza zerbitzu jasoko dituzte, eta prozesu osoan alboan izango dituzte Basque Culinary Center-eko eta BCC Innovation taldeko tutoreak:
Benetako esperientzia ekintzaileak ezagutzeaz gain, aukera izango dute lehen mailako tailer praktikoetan parte hartzeko. Kontaktu-sare zabal batean sartuko dira, eta inbertitzaile-sare baten laguntza jasoko dute finantzaketa bilatzeko. Bestalde, programan zehar co-working gune bat izango dute beren proiektuak garatzeko.
Aurten hauek izan dira aukeratutako startupak:
- Barissta, Order&Payment enpresak kafetegi independenteentzat egindako plataforma mugikorra.
- Coolloger, hotz-katea teknologia propioarekin eta eraginkortasunez monitorizatzeko proiektua.
- Cuits & Beans, hutsean ontziratutako lekale egosi freskoekin produktu-sorta zabala garatzen duen proiektua.
- Food Save System, elikadura arloko segurtasun kontrolak digitalizatzeko eta automatizatzeko aplikazio autonomoa.
- Foods For Tomorrow, mugimendu horrek landare-proteina batean oinarritutako osagai bat sortu du, “Heura” marka izenarekin erregistratu duena, elikagai begano berritzaileak garatzeko eta merkaturatzeko.
- Fotawa, janari osasuntsu, zaporetsu eta merkea bulegoetara eramateko zerbitzua (15 minututan iristen da bulegora).
- La Salmoreteca, kontzeptu gastronomiko paregabea, Espainiako, Andaluziako eta Kordobako gastronomiaren 100 plater garrantzitsuenetako baten inguruan eraikia: salmorejoa.
- MindFoodLand, kontzientziadun sukaldea, landare-osagaiekin eta surik gabe egina, nutriente guztiak gorde ditzaten.
- NAIA, kontsumitzeko prest dauden entsalada eta barazki fresko ekologikoen marka. Pertsona ezgaituentzat lan-aukerak sortzen dituen Lantegi Batuak-ek kudeatzen du.
- Qbar Zerbitzua, tabernak eta jatetxeak kudeatzeko sistema.
- Uncovercity, sorpresazko afariak eta askoz gehiago…
Informazio gehiagorako: www.culinaryaction.com
Lotutako albisteak

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia
Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250324
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Zabalik dago MAKE IN! Ekintzailetza Industriala programaren 4. ediziorako izen-emate epea
Apirilaren 25a izango da programan izena emateko azken eguna

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Foodtech Startup Forum 2025: elikagaien industriarako berrikuntzaren eta teknologiaren arloko punta-puntako irtenbideak
Elikagaien eta edarien sektorerako proiektu, irtenbide edo negozio eredu iraultzaileak aurkeztu nahi dituzten startupek apirilaren 1era arte ikustarazi ahal izango dute bere hautagaitza