Ekintzailetza
Albisteak 3 maiatza, 2024

1M € hazteko gaitasun handia duten enpresak bultzatzeko laguntzetan

SPRI Taldeak Ekintzaile+ laguntzen deialdia argitaratu du, enpresa-proiektu berritzaile eta teknologiko berriak garatzen eta martxan jartzen laguntzeko. Maiatzaren 3tik ekainaren 10era egongo da irekita laguntzak eskatzeko epea. Enpresa bakoitzak, gehienez, 100.000 euro jaso ditzake, Enpresa Plana gauzatzeko gastuak ordaintzeko.

Ez galdu aukera eta eskatu laguntza ekainaren 10a baino lehen!

SPRIk urteak daramatza ekintzailetza bultzatzeko ekintzak garatzen. Enpresa-egitasmo berriei laguntza integrala, malgua eta haien beharren araberakoa ematea da helburua, martxan jarri ahal izateko, hazteko eta merkatuan arrakastaz finkatzeko.

Ekintzaile+ laguntzak egitasmo ekintzaileak bultzatzen ditu. Horretarako, enpresa-proiektu berritzaile berriak garatzeko eta horien hazkundea azkartzeko gastuak finantzatzen ditu, justu enpresa-proiektu bat martxan jartzen den unean. Hala, haien Enpresa Planarekin jarrai dezakete, hasierako finantzaketa lortuta eta, batez ere, proiektuek behar izaten duten epe luzeko finantzaketa lortuta.

 

Zure enpresak hazteko behar duen bultzada

Enpresa bat martxan jartzea ez da erabaki erraza. Prozesuan BIC baten ikuskapena eta laguntza izan badituzu, ziur erabaki onak hartu dituzula.

Enpresaren hasierako une honetan, hainbat faktorek mugatu dezakete hazkundea.

Finantzaketa-falta izaten da horietako bat. Izan ere, enpresa txikiek askotan zailtasunak izaten dituzte maileguak edo kanpoko finantzaketa lortzeko.

Zure enpresa txikiak behar duen finantzaketa eskaintzen dizu Ekintzaile+ laguntzak

Giza baliabideak ere mugatuak dira. Normalean, talde sustatzaileak gobernatzen du enpresa eta ia funtzio guztiak egiten ditu. Langile gehiago kontratatzea garestia izan daiteke eta denbora eska dezake, hortaz, beti ez da izaten hazteko aukera bat, baliabide ekonomiko egokirik izan ezean.

Halaber, azpiegiturarekin lotutako mugek ere zaildu dezakete hazkundea. Instalaziorik, ekiporik edo teknologia egokirik ez izatea oztopo bat izan daiteke enpresa hedatzeko.

Baina hemen dago Ekintzaile+, zure enpresa-proiektu berria azkarrago hazi ahal izateko eta muga guztiei aurre egin ahal izateko.  Proiektu berri hori garatzeko gastuak ordaintzeko behar duzun finantzaketa eskaintzen dizu Ekintzaile+ laguntzak:

  • Langile-gastuak, plantillan talentu berria sartzeko. Gehienez 70.000 euro, gehienez 2 pertsona kontratatzeko; autonomia, ekimen eta erantzukizun maila altua duten kategoria profesionaletan kontratatu behar dira, eta talde sustatzailearen gaitasunak osatu behar dituzte.
  • Kanpoko laguntza eta aholkularitza tekniko adituak, proiektuaren garapenarekin modu espezifikoan lotuta daudenak.
  • Enpresa-proiektuaren garapena eta hazkundea ahalbidetzen duten higiezinen alokairu berrietarako gastuak.
  • Patenteak eta jabetza industrialeko beste eskubide batzuk eskatzeko eta mantentzeko gastuak, hala nola erregistroak, ziurtapenak eta homologazioak.
  • Proiektua sustatzeko eta hedatzeko gastuak, enpresa-proiektuaren dibulgazioarekin eta publizitatearekin lotuta.

 

Nire proiektua izan al daiteke Ekintzaile+ dirulaguntzaren hartzaileetako bat?

Bi proiektu motak jaso dezakete Ekintzaile+ programako dirulaguntza bat:

  • Enpresa-proiektu berriak, berritzaileak eta/edo oinarri teknologikoa dutenak, industria-sektorekoak eta/edo industriako produktu-prozesuekin lotutako zerbitzuak ematen dituztenak: teknologia aurreratuak garatzearen edo aplikatzearen bidez merkatuan produktu edo prozesu eraginkorragoak, lehiakorragoak edo disruptiboagoak sortzen dituzten proiektuak.
  • Enpresa-proiektu berriak, ezagutza trinkokoak: produktu, zerbitzu eta prozesu berriak sortzeko edo negozio-eredu berriak garatzeko euren ezagutza eta teknologia propioak aplikatzen dituztenak.

Enpresa-proiektu horiek bultzatzeko laguntzak eska ditzaketen enpresei dagokienez: jarduera-zentro bat izan behar dute Euskadin; BIC baten tutoretzapean edo haren oniritziarekin egindako Enpresa Plan bat izan behar dute; berriak izan behar dute (2021eko urtarrilaren 1az geroztik erregistratuak); 3 urteko epean, gutxienez, 3 lanpostu sortzea aurreikusi behar dute; eta 50 langile baino gutxiago izan behar dituzte.

Baldintza guztiak betetzen badituzu, hasi eskaera prestatzen proiektuari buruzko informazio guztiarekin, eta aprobetxatu eskaintzen dizuten aukera hau. 100.000 euro arteko dirulaguntza eskaintzen dizugu, itzuli beharrik gabe, zure proiektua bultzatzeko. Eskatu Ekintzaile+ ekainaren 10a baino lehen!

Lotutako albisteak

Wake  Up!  Albiste  ekintzaile  batzuk  sarean  250309
14/03/2025 Up Euskadi

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250309

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Momentum  Gamesek  joko  arrakastatsuak  sortzen  laguntzen  die  markei
11/03/2025 Up Euskadi

Momentum Gamesek joko arrakastatsuak sortzen laguntzen die markei

Gipuzkoako startupa proiektu bakoitzaren garapenaz eta administrazioaz arduratzen da, baita jokoen-analitikari buruz ere

Wake  Up!  Albiste  ekintzaile  batzuk  sarean
06/03/2025 Ekintzailetza

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Euskadi  herrialde  teknologiko  eta  berritzaile  gisa  agertu  da  Mobile  World  Congress  2025ean
05/03/2025 Up Euskadi

Euskadi herrialde teknologiko eta berritzaile gisa agertu da Mobile World Congress 2025ean

"Innovation Land" lelopean, 16 startup Up!Euskadi berrikuntza-plataforma ordezkari izango dira Euskadiko standean, Spri Taldearen eta Foru Aldundien laguntzarekin

Karelak  berrikuntzaren  aldeko  apustua  egiten  du  ontzigintza  eta  industria  sektoreetan
03/03/2025 Up Euskadi

Karelak berrikuntzaren aldeko apustua egiten du ontzigintza eta industria sektoreetan

Konpainiak ingeniaritza elektrikoko aholkularitza zerbitzu integrala eskaintzen du Euskadiko eta nazioarteko enpresentzat

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.