Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 23 iraila, 2021 Ekintzailetza Finantziazioa Start up UP Euskadi

78.000 euro Novaut-en marketplace industrialaren lehenengo inbertsio-errondarako

Euskal startupak hainbat merkatutan operatzeko gaitasuna eskuratu du eta eskalatzeko potentziala erakusten du.
ENAUT David Ibáñez

Novaut.com, industria-produktuen salerosketara zuzendutako web plataformak 78.000 euro jasotzea lortu du bere lehenbiziko finantziazio-errondan, Ronin Ventures inbertsio-taldeari esker. Diru hau plataformaren marketing eta komertzializaziora zuzenduko da, baita plataformaren hobekuntzara, moduluen garapenera eta enpresa-egiturara ere”, haren sortzailea den David Ibáñezek azaltzen digunez.

2020an sortutako Novaut plataforma nazioartera zabaltzeko bokazioa duen startupa da. Erabat online bidezkoa den aktibitatearen aldeko apustua egin du beste hainbat sektorek bezala, industriak internet produktuen salerosketarako kanalik azkarrena, anitzena eta eskuragarriena dela uste duelako, “momentuz erabat ustiatua izan ez dena”, Ibáñezen arabera.

Egoitza Gasteizko Parke Teknologikoan du eta bertara hainbat herrialdetako eskaerak datozkio; hala nola Portugal, Frantzia, Estatu Batuak, Txile, Kolonbia, Peru edota Espainia. Marketplace honetan sakontzen dutenek 100.000 erreferentzia baino gehiago aurki ditzakete; hortaz, milaka eta milaka industria-produktu ere bai: sentsoreak, automatak, abiadura-moldatzaileak, industria-kableak, neurri-instrumentuak eta abar. Industriaren aktibitaterako piezen eta osagaien benetako biltegi baten aurrean gaude.

Novauten bidez Konpainiek dirua lor dezakete euren produktuak webgunean saltzen, produktu bakoitzagatik komisio txiki bat ordainduz eta hileroko harpidetza eginez. Bestalde, oso interesgarria da erosleentzat – gehienbat enpresak – euren makina edota lantegietarako osagai industrial teknikoak behar baldin badituzte.

 

Etorkizunera begira

Lortutako inbertsioaz, Novautek 2022 urte interesgarria dela deritzo bere garapenerako. Saltzaile eta harpidetuen kopurua hazteko asmoa du eta nazioarteko salmentak are gehiago bultzatu nahi ditu, gaur egun totalaren %30a izanik.

 

Lotutako albisteak

Wake Up Euskadi 22 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Laukariz Ekosistema 21 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Ekintzailetzak, baloreak dituzten enpresak, B-Corps eta gizarte-erakundeak bilduko dira ‘Laukariz Ekongresuan’
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 15 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Zaindari 14 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Zaindarik guraso-kontrol eraginkor eta erraza proposatzen die familiei
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 8 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak