Abenduaren 22an itxiko du BIND 4.0 SME Connection-ek startup-ek izena emateko epea
BIND 4.0 SME Connection-ek datorren abenduaren 22an itxiko du startup teknologikoek izena emateko deialdia. Hamar egun baino ez dira gelditzen interesdunek berrikuntza irekiaren plataformaren ekimen berri honen lehenengo edizioan izena eman ahal izateko, BIND 4.0, Euskadiko 22 industria ETE-etan haien teknologiak ezartzeko. Aukeratuek haien sektoreko erreferentziazko ETE-ekin batera egingo dute lan, haien konponbidea benetako egoera batean garatuko dute, ordaindutako kontratua izango dute, eta industriaren erronka berriei erantzungo dien proiektu pilotua egingo dute.
Industriaren 12 erronkak
Industriako 20 ETE berritzailek baino gehiagok, Euskadiko Klusterraren Antolakunde Dinamizatzaileen bidez, —hala nola: Uptek (AFM), fabrikazio aurreratuko klusterra; Aclima, ingurumen sektoreko klusterra; Energia-Klusterra eta Acicae, automozioko klusterra— guztira sektoreko 12 erronka proposatu dituzte eta hautagaitzek horiei erantzun behar diete, eta, horretarako, haien konponbide teknologiko disruptiboa aplikatu behar dute. Erronka horiek ondoen konpontzen dituzten startup-en proposamenak izango dira BIND 4.0 SME Connection-en lehenengo edizioan parte hartzeko aukeratuak.
BIND 4.0 SME Connection-eko ETE partehartzaileak | ||
Agaleus | Garita Automotive | Lazpiur |
Azpiaran | Glual Hydraulics | Metal Group |
Cometel | Ibarmia | Ona |
Dimeco | Indumetal Recycling | Tivoly |
Eldu | Izar Cutting Tools | Zabargarbi |
Ekide Group | Kimua | |
Flexix | Lantek |
Honako hauek dira ETE horiek sektoreka proposatzen dituzten erronkak:
- Ingurumen‑Klusterraren erronkak
- Sarrera‑logistika optimizatzea tratamendu‑instalazioetan hondakinen harrera hobetzeko.
- Hondakinen tratamendu‑instalazioen barruko eraginkortasuna optimizatzea.
- Larrialdi‑egoerak aurreikustea eta kudeatzea.
- Fabrikazio Aurreratuko Klusterraren erronkak
- Datuen bistaratze hobetua.
- Datu‑adimena barne‑ eta kanpo‑prozesuak optimizatzeko.
- Kalitate‑kontrolak gaitzeko teknologiak.
- Energia‑Klusterraren erronkak
- Instalazio elektrikoak mantentzeko eraldatze digitala.
- Bukatutako produktuaren trazabilitatea saldu osteko eta mantentze‑lanen zerbitzuetarako.
- Karga‑kudeaketaren osoko konponbideetan ikusmen artifiziala sartzea.
- Automozioko Klusterraren erronkak
- Produktuak diseinatu eta fabrikatzeko teknologien bidez kalitate‑kontrola optimizatzea.
- Produktuaren trazabilitatea eta ekoizpena hobetzea sentsore seguruen bidez.
- Errealitate Areagotua aplikatutako telelaguntza‑zerbitzuak.
Teknologia erronka bakoitzaren informazio gehiago izateko, startup-ek WEB‑MINTEGIAK online ikus ditzakete. Honako esteka hauetan proposamen bakoitza zehaztasunez azaltzen da:
- Web-mintegia: Ingurumen‑klusterraren erronkak
- Web-mintegia: Fabrikazio Aurreratuko klusterraren erronkak
- Web-mintegia: : Energia‑klusterraren erronkak
- Web-mintegia: Automozioko klusterraren erronkak
Nork hartu dezake parte BIND 4.0 SME Connection-en?
Parte hartu ahal izateko startupek honako baldintza hauek bete behar dituzte:
- Industria‑sektoreari aplikatzen zaizkion teknologia berriak garatzea.
- Ikusi, testatu, probatu eta merkatuan eskuragarri egon daitekeen produktu edo zerbitzua edukitzea.
- Ez izatea 8 urte baino gehiago.
- Industria‑prozesuak hobetzeko teknologia berriak erabiltzea.
Startup-ek izena eman dezakete abenduaren 22ra arte programaren webgunearen bidez . Izena emateko epea amaitzen denean, ETE‑ek startup-ak aukeratuko dituzte eta urtarrilaren 19an startup finalistak jakinaraziko dira. Urtarrilaren 24ko astean pitching-ak egingo dira.
BIND 4.0-ri buruz
BIND 4.0 industria adimenduneko berrikuntza irekiko plataforma publiko-pribatu bat da, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak SPRI Taldearen eta Euskal Autonomia Erkidegoko ekintzailetzaren ekosistemako UpEuskadi plataformaren bitartez sortua. Gaur egun, Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza duten erreferentziako 65 enpresa nagusirekin lankidetzan dihardu, eta nazioarteko laguntzaile teknologikoek ere parte hartzen dute, hala nola Siemens, Microsoft eta Amazon Web Services-ek. Ekimena helburu bikoitzarekin sortu zen, hots, industriaren transformazio digitala bultzatzeko, eta, aldi berean, ekimen berritzaileak sendotzeko prozesua enpresa handien eta startupen arteko lankidetza-eredu baten bitartez azeleratzeko. 2016. urteaz geroztik, BIND 4.0 plataformak 130 startupek baino gehiagok garatu dituzten 200 proiektu azeleratu ditu egin dituen bost edizioetan.
Lotutako albisteak

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia
Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250324
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Zabalik dago MAKE IN! Ekintzailetza Industriala programaren 4. ediziorako izen-emate epea
Apirilaren 25a izango da programan izena emateko azken eguna

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Foodtech Startup Forum 2025: elikagaien industriarako berrikuntzaren eta teknologiaren arloko punta-puntako irtenbideak
Elikagaien eta edarien sektorerako proiektu, irtenbide edo negozio eredu iraultzaileak aurkeztu nahi dituzten startupek apirilaren 1era arte ikustarazi ahal izango dute bere hautagaitza