Premios Toribio Echevarria
Albisteak 18 apirila, 2024

Abian da ekintzailetza berritzailea sustatzeko Toribio Echevarria sarien 34. edizioa

Hautagaitzak aurkezteko epea maiatzaren 16ra arte dago zabalik.

Eibarko Udalak eta BIC Gipuzkoa erakundeak gaur goizean aurkeztu dute Toribio Echevarria sarien 34. edizioa, ekintzailetza berritzailearen erreferentzia nabarmenetako bat. Beste behin, zientzia eta teknologia arloan izaera berritzailea duten Euskal Autonomia Erkidegoko startupek eta enpresa-proiektuek hitzordua dute sari hauekin, hain zuzen, Euskadiko ekimen ekintzaileak aitortzeko eta haien sustatzaileei jardueraren hasieran laguntzeko sortutako sariak.

Toribio Echevarria sariek bi kategoria nagusi dituzte: “Startupak eta Enpresa-proiektuak” eta “Enpresa Berritzaileak”. Kategoria bakoitzeko proposamen irabazleek 10.500 euroko diru-saria jasoko dute, eta proiektu horiek garatzeko funtsezkoak diren laguntza-, finantzaketa-, aholkularitza-, mentoretza- eta prestakuntza-programetan parte hartzeko aukera izango dute. Horiez gain, sari bat dago nazioartekotze-bidean laguntza behar duten enpresa-ekimenetara bideratua eta beste bi sari berezi Eibarko Udalak ematen dituenak.

Jon Iraola Eibarko alkateak, Laura Espin BIC Gipuzkoako proiektuen zuzendariak eta Vanesa Hortas Ekonomiaren Garapen, Enplegu eta Berrikuntzako Saileko zinegotziak gaur goizean aurkeztu dute aurtengo edizioaren deialdia, Toribio Echevarria Sariek enpresa-ekimen berriak bultzatzeko orduan duten eragina azpimarratuz.

Hautagaiak Euskal Autonomia Erkidegoko startupak eta enpresa-proiektuak izaten dira, berrikuntza zientifiko-teknologikoan ardaztuak.  Kategoria bakoitzean aurkezteko baldintza eta oinarri guztiak www.toribioechevarria.com webgunean kontsulta daitezke. Hautagaitzak aurkezteko epea maiatzaren 16an amaituko da.

 

Sari bereziak

Eibarko Udalak, gainera, beste bi sari berezi ere ematen ditu “Eibarko Enpresa” eta “Espezializazio Estrategikoa” izenekoak, herriko enpresa-sare berritzaile eta lehiakorra garatzen laguntzeko.

Bi sari horietako bakoitzak 10.500 euroko dotazioa du eta BIC Gipuzkoa erakundearen bidez formazio espezializatua jasotzeko aukera.  Bi kasuetan, oinarriek ezartzen dute enpresa irabazleek egoitza Eibarren izan behar dutela edo konpromisoa hartzen dutela herrian ezartzeko, Saria eman eta gehienez urtebeteko epean eta gutxienez bi urterako.

“Eibarko enpresa” saria beste bi kategorietako edozeinetan aurkeztutako hautagaitza bati emango zaio; irizpidea izango da kalitate eta berrikuntza maila handia eskaintzea eta merkatuari balio-proposamen bat egitea; eta baita inbertsioa eta enplegua sortzeko ahalmena izatea ere.

“Espezializazio estrategikoa” sariaren kasuan, kirolaren alorreko egitasmoak lehenetsiko dira; nolanahi ere, Udalak sustatutako beste arlo estrategiko batzuk ere aintzat hartuko dira, hala nola energia eta manufaktura aurreratua, bereziki, mikrodoitasuneko mekanika eta robotika.

 

Balorazioak

Jon Iraola Eibarko alkateak zera adierazi du: “Erakundeok eta administraziook gai izan behar dugu, bakoitzak bere posiziotik, ekintzaile horiei duten talentua gauzateko beharrezkoak diren tresnak, laguntza, aholkularitza eta baliabideak emateko”.

Vanesa Hortas Ekonomiaren Garapen, Enplegu eta Berrikuntzako zinegotziak adierazi duenez, “Toribio Echeverria Sariaren finalista edo irabazlea izatea bultzada handia da enpresentzat eta ekintzaileentzat, aurkezpen-gutun horrekin bezero eta inbertitzaile izan daitezkeenen aurrean agertu ahal izateak ateak irekitzen baitizkie eta baliabideak eskuratzeko erraztasunak eman. Besteak beste,Scrapad, Atten2 edo Wellk bezalako enpresa sarituak nabarmendu ditzakegu, Teknikerren kokatutako inkubagailu teknologikoan, Eibarko Udalak finantzatuta eta BIC Gipuzkoak kudeatuta, heltzen eta hazten ari direnak”.

Azken edizioetan 800 ekimen baino gehiago aurkeztu dira, eta guztira 45 milio euroko inbertsioa egin da. Eibarko Udalean asmo honen aldeko apustua egiten jarraitzen dugu, Eibar teknologia- eta industria-ekintzailetzaren aurreneko lekuan kokatu ahal izateko; eta Teknikerrekin lankidetzan arituta, uste dugu lanean jarraitu behar dugula proiektu hauek Eibarren kokatu ahal izateko eta udalerrian enplegua eta eragin ekonomikoa sortzeko. Gaur egun, Teknikerren dagoen inkubagailuak oinarri teknologikoko 5 enpresa hartzen ditu, guztira 43 pertsonari lana ematen dietenak.

Laura Espin BIC Gipuzkoako proiektuen zuzendariak adierazi duenez, “sari hauek aukera ematen dute bai ekintzaileen bai enpresen talentua eta berrikuntza-aukerak azalarazteko. BIC Gipuzkoari dagokionez, sari hauetan parte hartzeak indartu egiten du berrikuntzaren eta ekintzailetzaren sustapenean dugun konpromisoa, horren guztiaren helburua baita inpaktu positibo bat sortzea gure ingurune ekonomiko eta sozialean, eta hori guztiz garrantzitsua da etorkizunari begira”.

Toribio Echevarria Sariak Eibarko Udalak eta BIC Gipuzkoak sustatutako ekimen bat da eta bertan parte hartzen dute Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Eraldaketa Digitalaren eta Ekintzailetzaren Zuzendaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuak. Parte hartzen dute, baita ere, SPRI entitateak, Gipuzkoako Ganberak, Elkargik, APDk, Debegesak, Confebaskek, eta Adegi, Cebek eta SEA enpresari-elkarteek.

Premios Toribio Echevarria

 

Lotutako albisteak

NudgeXperience  Bilbon:  CX  eta  Portaera  Zientzien  ekitaldia
28/03/2025 Berrikuntza

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia

Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Wake  Up!  Albiste  ekintzaile  batzuk  sarean  250324
28/03/2025 Up Euskadi

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250324

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Zabalik  dago  MAKE  IN!  Ekintzailetza  Industriala  programaren  4.  ediziorako  izen-emate  epea
24/03/2025 Ekintzailetza

Zabalik dago MAKE IN! Ekintzailetza Industriala programaren 4. ediziorako izen-emate epea

Apirilaren 25a izango da programan izena emateko azken eguna

Wake  Up!  Albiste  ekintzaile  batzuk  sarean
21/03/2025 Ekintzailetza

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Foodtech  Startup  Forum  2025:  elikagaien  industriarako  berrikuntzaren  eta  teknologiaren  arloko  punta-puntako  irtenbideak
20/03/2025 Ekintzailetza

Foodtech Startup Forum 2025: elikagaien industriarako berrikuntzaren eta teknologiaren arloko punta-puntako irtenbideak

Elikagaien eta edarien sektorerako proiektu, irtenbide edo negozio eredu iraultzaileak aurkeztu nahi dituzten startupek apirilaren 1era arte ikustarazi ahal izango dute bere hautagaitza

WonderShop,  WordPress-erako  (“WP”)  diseinatutako  plugina,  online  denden  jabeei  katalogoen  kudeaketa  errazten  die
20/03/2025 Ekintzailetza

WonderShop, WordPress-erako (“WP”) diseinatutako plugina, online denden jabeei katalogoen kudeaketa errazten die

Garatzen eta merkaturatzen duena WoonderSoft da. Enpresa gipuzkoarrak nazioarteko asmoak ditu eta bere produktuak interesa piztu du beste herrialde batzuetan.

Zure  proiektua  bultzatu  2025eko  Ostegun  Ekintzaileekin
17/03/2025 Ekintzailetza

Zure proiektua bultzatu 2025eko Ostegun Ekintzaileekin

"Kabiak" ekintzailetzako ekosistema sendotu du ‘Ostegun ekintzaileen’ beste ibilbide batekin

Wake  Up!  Albiste  ekintzaile  batzuk  sarean  250309
14/03/2025 Up Euskadi

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250309

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Momentum  Gamesek  joko  arrakastatsuak  sortzen  laguntzen  die  markei
11/03/2025 Up Euskadi

Momentum Gamesek joko arrakastatsuak sortzen laguntzen die markei

Gipuzkoako startupa proiektu bakoitzaren garapenaz eta administrazioaz arduratzen da, baita jokoen-analitikari buruz ere

Wake  Up!  Albiste  ekintzaile  batzuk  sarean
06/03/2025 Ekintzailetza

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.