Accexible, narriadura kognitiboaren detekzio goiztiarra ahotsaren bidez
Euskal startup-a adimen artifizialean oinarritutako teknologia bat garatzen ari da
“Narriadura kognitiboa diagnostikatzeko probak duela 30 urte bezalaxe egiten dira, arkatza eta papera erabiltzen dituzten testekin” azaldu du Accexible enpresaren fundatzaile Javier Zaldua Aguirrek. Carla Zaldua Aguirre eta biak proiektu bat garatzen ari dira, Alzheimerra eta zahartzaroko dementzia bezalako gaitzak ahalik eta azkarren detektatzeko hizketan oinarritutako teknologiak erabiliz.
“Accexible sistemak zahartzearekin lotutako gaixotasunak diagnostikatzen ditu hizketa aztertuz eta gaixoen jarraipena ere egiten du” azaldu du Carla Zalduak, “gure helburua ez da medikua ordezkatzea, baizik eta bere lana osatzea, alerta goiztiar baten funtzioa betetzen duen tresna batekin”. Ikaskuntza automatikoan oinarritutako algoritmoak erabiltzen dituen aplikazio bat sortu dute, zehazki, gaztelaniarako balio duena.
Accexiblerekin orain arteko testekin baino azkarrago egingo dira testak eta, beraz, diagnostikoa ere azkarrago egingo da. Era berean, aukera ematen du gaixotasunaren bilakaera aztertzeko eta datuak aldagai berriekin alderatzeko. Gaur egun, startup-ak proiektu pilotu bat dauka eskuartean, endekapenezko gaixotasun neurologikoetan espezializatutako bi zentrotan (bata, Madrilen eta bestea, Getxon). Apirilean prest izango dute lehen prototipoa eta 2020aren hasieran merkaturatzea espero dute.
Proiektu hau Torontoko Unibertsitateak garatutako ikerketa batetik abiatu zen. Azterlan hori abiapuntutzat harturik, Accexible enpresako lantaldeak teknologia propio bat garatu du eta tresna berri hau diseinatu du narriadura kognitiboan espezializatutako mediku profesionalen laguntzarekin. Aplikazio hau osasun eta laguntza sektoreetara bideratuta dago, baina baita ere farmaziara, aukera ematen baitu endekapenezko gaixotasun neurologikoentzako medikamenduak eraginkorrak diren ala ez probatzeko.
Accexible da MassChallenge Biscay programan parte hartzeko aukeratutako 15 startup-etako bat. Finalerdia gainditu ondoren, enpresen azelerazio-tailer batean parte hartuko du Bostonen eta aukera izango du Ipar Amerikako azeleragailuaren nazioarteko lehiaketan sartzeko. MassChallenge Biscay ekimena Bizkaiko Foru Aldundiak eta MassChallenge azeleragailuak sinatutako akordio baten emaitza da eta helburutzat du euskal startup-ak harremanetan jartzea nazioarteko ekintzailetza- eta berrikuntza-sareekin.
Lotutako albisteak

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia
Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250324
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Zabalik dago MAKE IN! Ekintzailetza Industriala programaren 4. ediziorako izen-emate epea
Apirilaren 25a izango da programan izena emateko azken eguna

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Foodtech Startup Forum 2025: elikagaien industriarako berrikuntzaren eta teknologiaren arloko punta-puntako irtenbideak
Elikagaien eta edarien sektorerako proiektu, irtenbide edo negozio eredu iraultzaileak aurkeztu nahi dituzten startupek apirilaren 1era arte ikustarazi ahal izango dute bere hautagaitza