AcroBioPLASTek bioplastikoen aplikazioa hobetzen du gailu biomediko bihurtzeko
AcroBioPLAST UPV/EHUko eta POLYMATeko, Paueko Unibertsitateko eta Pays de l ‘Aturri Unibertsitateko (Pirinio Atlantikoak, Frantzia) ikertzaileak inplikatzen dituen ikerketa proiektu kolaboratiboa da. Bere helburu nagusia bioplastikoen biodegradazio-prozesuen ikerketa bizkortzea da, biomedikuntzarako balio erantsiko produktu bihurtzeko.
Ekimenak bioplastikoen biodegradazioaren arloko garapena eta ikerketa- eta berrikuntza-gaitasunak sustatzen ditu. “Gure lehentasuna ezagutza fisikorako espazio komun bat sortzea da”, nabarmentzen dute proiektuko arduradunek. Hauekn esanetan AcroBioPLAStek milioi bat euro inguruko finantzaketa du, Eskualde Garapeneko Europako Funtsetik (EGEF), Interreg POCTEFA programaren laguntzaz.
“Azukrearen gehiegizko kontsumoa giza nutrizioaren osasun-arazoekin lotuta dagoen bitartean, azukreetan oinarritutako konposatu batzuek, polisakaridoak kasu, bioplastikoen biodegradagarritasuna hobetu dezakete eta aplikazio biomedikoetan hobeto aplikatu. Hala ere, industrian, bioplastikoen formulazioan azukrean oinarritutako material natural horiek oraindik garatu gabe daude”, azpimarratzen dute AcroBioPLAST.ekosustatzaileek.
Erakunde bazkide gisa parte hartuko dute EHU/UPV POLYMATek, polimeroak ikertzen dituen unibertsitateko Polimero Multipasiko Aurreratuen Fisika sailak eta Polimerbio, Euskal Herriko Unibertsitateko ‘spin-off-a’, polimero biobateragarriak erabiltzen dituzten gailu medikoen diseinuan eta produkzioan espezializatua dagoena. Partner horiekin batera, Zaragozako Unibertsitatea dago, bioplastiko desberdinetarako mikroskopia-teknika desberdinekin lagunduko duena eta UPPA – IPREM (Université de Pau & Pays Adou).
Lotutako albisteak

Agua Embrujadak infusioen sektorea gama handiko alternatiba jasangarriekin irauli du
Arabako enpresak osagai naturalen eta prozesu iraunkorren aldeko apustua egin du, kalitate handiko teak eta infusioak eskaintzeko.

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Female Founders Day: Emakumeen talentua eta ekintzailetza sustatzeko ekitaldia Bilbon
Inbertsioan, teknologian eta ekintzailetzan adituak elkartuko dira: hitzaldi nagusiak, eztabaida mahaiak eta pitch lehiaketa.

Araniak hazkundea bizkortu du berrikuntzaren, iraunkortasunaren eta eraldaketa digitalaren bidez
Konpainiak Ipar Amerikan duen presentzia sendotu eta merkatu estrategikoetan lidergoa berretsi du

Fisioterapiaren aro berria diseinatzea du helburu Fisifyk
Bilboko startup honen xedea da bere zerbitzu digitala fisioterapiaren etorkizuna izatea, etengabeko zerbitzu hibrido eta publiko guztientzat irisgarria eskainiz.