‘ADOREZ’, enpresa-ideia onenaren ESME lehiaketaren XXXI.edizioko proiektu irabazlea
Donostiako Udalak enpresa-ideia onenaren ESME lehiaketaren XXXI. edizioko sariak banatu zituen. Ekimena, Deusto Business School-en parte den ESME Junior Enpresak antolatzen du.
Guztira 209 pertsona osatutako 65 taldek parte hartu dute (aurreko edizioekin alderatuta kopururik altuena), eta ekimen hau, Euskadiko batxilergoko lehen eta bigarren mailako edo erdi eta goi-mailako heziketa-zikloetako ikasleentzat enpresa munduarekin lehen harremana izan nahi du.
Lehiaketa enpresa-ideia original eta bideragarri bat proposatzean eta garatzean datza. Ideia horretan, aukeratutako negozio-mota, kokapena, egitura, langile-kopurua, lehiakideak, negozioa martxan jartzeko urratsak, finantzaketa, bideragarritasuna eta abar garatu behar dira.
ESME Junior Enpresa irabazi asmorik gabeko elkartea da, Deustuko Unibertsitateko Donostiako campuseko Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako eta Komunikazioko (ESTE) ikasleek sortu, kudeatu eta zuzentzen dutena.
XXXI. edizio honek honako erakundeen laguntza izan du: Adegi, Donostiako Sustapena, Giant Bici, Salto System, Delta Taldea, Donostiako Udaleko Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoa, The Graft Club, Londres hotela eta Ingalaterrakoa, Acunsa Gipuzkoa Basket, Noticias de Gipuzkoa eta Deusto Business School.
Aurtengo irabazlea Lazkaoko San Benito Ikastolako “ADOREZ” izan da. Maria Zubiarrainek, Telmo Munduatek eta Eneritz Maciciorrek osatutako taldeak proiektu berritzaile bat diseinatu du adineko pertsonen eguneroko bizitza erraztuko diena, egunero jasotzen ditugun eguneratze eta aplikazio teknologikoak erabiltzen lagunduko baitie.
Ekitaldian, edukiera murriztua izan zuena pairatzen ari garen osasun-egoera dela eta,
besteak beste, Deustuko Business School-eko dekanordea den Asun Ibañez, TGCren bazkide sortzailea, Alain Arana, eta Donostiako alkatea, Eneko Goia, izan ziren. ESME Junior Enpresako arduradunek aurkeztutako proiektuen maila altua nabarmendu zuten, eta batez ere, ikasleek azken hilabete hauetan erakutsitako ilusioa eta egindago ahalegina. Honekin batera, eskerrak eman zizkieten ere parte hartu duten ikastetxeetako orientatzaile guztiei, babesleei eta Fakultateko irakasleei. Izan ere, haien inplikazioari esker, ESMEko ikasle enpresari horiek beren klaseak lehiaketaren garapenarekin bateragarri egiteko aukera izan dute.
Bost proiektu finalisten artean, 3.000 € inguruko sariak bananduko dira. Gainera, Deustuko Unibertsitateak Donostiako kampusean duen Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateak laguntza beka bat emango die finalistei, etorkizunean fakultate horretan ikastea erabakitzen duten “ekintzaileei” laguntzeko.
ESME Junior Enpresa
ESME Junior Enpresa irabazi asmorik gabeko elkartea da, Deustuko Unibertsitateko Donostiako campuseko Enpresen Administrazio (ADE) eta Zuzendaritzako eta Komunikazioko ikasleek (ESTE) sortu, kudeatu eta zuzentzen dutena. Duela 30 urte baino gehiago sortu zen, eta aholkularitza lanak egiten ditu, Espainiako enpresa-fakultate ospetsuenetako batean eskuratutako gaitasunak eta ezagutzak bermatuta. Junior Enpresa sortzeko ideia Javier Miner Fakultateko irakasleak proposatu zuen, Frantzian hasitako mugimendu junior baten eta Espainian izandako hedapenaren berri izan baitzuen. 1988an sortuta, ESME aholkularitza-jarduera garatzen hasi zen. Jarduera horren barruan, ESMEk gaitasuna du ikasleek ezagutzen dituzten ikasgaiei buruzko lanak egiteko.
Lotutako albisteak

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia
Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250324
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Zabalik dago MAKE IN! Ekintzailetza Industriala programaren 4. ediziorako izen-emate epea
Apirilaren 25a izango da programan izena emateko azken eguna

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Foodtech Startup Forum 2025: elikagaien industriarako berrikuntzaren eta teknologiaren arloko punta-puntako irtenbideak
Elikagaien eta edarien sektorerako proiektu, irtenbide edo negozio eredu iraultzaileak aurkeztu nahi dituzten startupek apirilaren 1era arte ikustarazi ahal izango dute bere hautagaitza