Africa Basque Challengek beste bi erronka sozial abiarazi ditu ekintzaileentzat
Deialdia irailaren 27ra arte irekita egongo da
Africa Basque Challenge deritzon programa ekintzailetza sozialaz interesatuta dauden gazteen eskutik Euskadi eta Afrikaren arteko zubiak sortzea xede duen ekimena da. Proiektu honen bitartez, Kenyan, Senegalen eta Euskadin tailerrak eta prestakuntza saioak eskaintzen dituen laguntza-ibilbidea antolatu behar da. Kulturarteko taldeek lurraldeko erronka sozialei erantzuteko moduko enpresa-proiektuak garatzea da helburu nagusia.
ABC (Africa Basque Challenge) Mondragon Team Academyren, Mondragon Unibertsitatearen nazioarteko ekintzailetza sarearen eta Afrikako gazte ekintzaileei laguntza ematea xede duen Yu Hub Africa erakundearen arteko baterako proiektua da. Programaren bigarren edizioa abiarazi da eta irailaren 27ra arte irekita dago Euskadin izena emateko epea.
Oraingoan, ABCk bi erronka luzatu ditu, bata Kenyarako eta bestea Senegalerako, biak ala biak hirien eta landa-eremuen arteko etena murrizteko asmoz. Kenyaren kasuan, enpresa-ekimenak garatu beharko dira sormen-industrien esparrutik, eta Senegalen osasuna izango da ardatz nagusia. Parte-hartzaile bakoitzak bi erronketako bat aukeratu beharko du inskripzioa betetzen duenean.
Programa hasi bezain laster, taldeek Kenyan edo Senegalen egingo dute hasierako prestakuntza fasea, eta bigarrena Euskadin. Prozesuan, ekintzailetza sozialaren arloko zein enpresa berrien sorkuntzari buruzko trebetasunak eta ezaguerak landuko dira. Azkenik, negozio-ideiarik onenek finantzaketa eta sostengua lortuko dituzte egiazko proiektu bihurtzeko.
2018an egin zen ABCren lehenengo edizioa, Euskadiko eta Kenyako gazteen parte-hartzeaz. Guztira, 47 ekintzailek parte hartu eta 11 enpresa-ekimen aurkeztu ziren, hirien eta landa-eremuen arteko etena murrizteko. Hauexek izan ziren lau proiektu irabazleak: House of Coco, kokoaren hondakinetatik abiatuta eraikuntzarako material ekologikoa sortzea helburu zuena; Afrikako moda sustatzea xede zuen VAA Slow Fashion enpresa; Africa to Manufacture proiektua, jukaren ekoizpenean lan egiten duten emakumeak ahalduntzea xede zuena; eta Mobaki Ltd., ingurumenarekin iraunkorrak diren adreiluak ekoiztea helburu zuena.
Lotutako albisteak

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia
Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250324
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Zabalik dago MAKE IN! Ekintzailetza Industriala programaren 4. ediziorako izen-emate epea
Apirilaren 25a izango da programan izena emateko azken eguna

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Foodtech Startup Forum 2025: elikagaien industriarako berrikuntzaren eta teknologiaren arloko punta-puntako irtenbideak
Elikagaien eta edarien sektorerako proiektu, irtenbide edo negozio eredu iraultzaileak aurkeztu nahi dituzten startupek apirilaren 1era arte ikustarazi ahal izango dute bere hautagaitza