Galla Van Works
Ekintzailetza
Elkarrizketak 7 urtarrila, 2020

Aitor Gallarreta: “Ideia badaukazu baina baliabiderik ez, BIC Bizkaia Ezkerraldean forma ematen hasi zaitezke”

BIC Bizkaia Ezkerraldean inkubatuta dagoen eta autokarabanismoaren merkaturako diseinuan, fabrikazioan eta mihiztaduran aritzen den Galla VanWorks enpresak zenbait camper modelo kaleratu ditu 2019an, bezeroei euren ibilgailua neurrira egindako ekipamenduarekin fabrikatzeko aukera eskainiz.

BIC Bizkaia Ezkerraldean inkubatuta dagoen eta autokarabanismoaren merkaturako diseinuan, fabrikazioan eta mihiztaduran aritzen den Galla VanWorks enpresak zenbait camper modelo kaleratu ditu 2019an, bezeroei euren ibilgailua neurrira egindako ekipamenduarekin fabrikatzeko aukera eskainiz.

 

Zelan sortu zen GALLA VANWORKS S.L.?

Camperrean bidaiatzeko zaletasunari diseinu industrialerako zaletasuna, altzarien fabrikazioan izandako esperientzia eta ingeniaritza pixka bat gehituz.

 

Zer egiten duzue?

Funtsean, etxe ibiltariak egiten ditugu, euren bainugelarekin, sukaldearekin, oheekin…

 

Zerk bereizten zaituzte sektore horretan ari diren gainerako enpresetatik?

Bereizten gaituena material berritzaileen erabilera da: egozgarriak, birziklatuak eta birziklagarriak, egonkortasun dimentsional handia eta zurruntasuna dutenak, egur kontratxapatuaren ordez, azken hori baita camperren %99an erabiltzen den materiala. Egurrak sua hartzen du, hezetasuna xurgatzen du eta hondatu egiten da, tenperaturarekin dilatatu eta uzkurtu, kraskatu egiten da eta pila bat pisatzen du… eta pentsatu genuen, baina zer egiten du egurrak ibilgailu baten barruan? Hobe dugu zuhaitzak lasai uztea, gainera CO2 tona asko xurgatzen dute.

 

Zein da zuen helburu nagusia?

Bizitza osorako camperrak egin nahi ditugu, elementuen aurrean erresistenteak, azkarrak eta arinak, gutxiago kontsumitu dezaten, eta egonaldi luzeak ahalbidetuko dituen ergonomiarekin eta autonomiarekin.

 

Zeintzuk dira berehalako erronkak?

Berehalako erronka epe ertainerako eta luzerako dugun erronka bera da: diseinuan eta fabrikazioan dagoen azkena eskaintzea. Izan ere, camper bakar bat ere ez da aurrekoaren berdina, hobekuntza etengabea da. Txikiak izateak malguak izatea eta ideia bakoitza berehala ezartzea errazten digu. Hori ezinezkoa da ohiko muntaia kate batean.

 

Zelan sortu zen ekiteko ideia?

Bada, gure camperra aldatzeko orduan, azken hamarkadetan apenas ez dela eboluziorik egon konturatu ginen. Diseinua maite genuen eta hainbat material ezagutzen genituen. Material horien aplikazioak etorkizuneko camperra egiteko aukera ematen du. Beraz, horren bila hasi ginen.

 

Zelan ezagutu zenuten BIC Bizkaia Ezkerraldea?

Enkarterrin enpresa-sari bat eman ziguten, eta esleitutako lokalean jardutea ezinezkoa zenez, pixka bat urrunago joan ginen bila, eta BIC Bizkaia Ezkerraldean aurkeztu genuen ideia.

 

Zelan laguntzen zaituzte BIC Bizkaia Ezkerraldeak zuen garapenean?

BIC Bizkaia Ezkerraldea funtsezkoa izan da abiatzeko, luxu bat da guztiaren berri ematen dizun tutore taldea zure eskura izatea, eta lekua “pasada bat” da. Abiarazten duzun irudi hori bideraezina izango litzateke beste edozein lekutan.

 

Startup berriei BIC Bizkaia Ezkerraldea gomendatuko al zenieke?

Izan ere, ez baduzu proiektua hemen aurkezten, ez duzu barkamenik! Ideia bat badaukazu, baina baliabiderik ez, hemen hasi zaitezke forma ematen.

 

Galla Van Works

Lotutako albisteak

NAW:  “Gure  abantaila  lehiakorra  10  urte  bitarteko  kirol-oinetako  minimalista  eskaintzea  da”
04/03/2025 Berrikuntza

NAW: “Gure abantaila lehiakorra 10 urte bitarteko kirol-oinetako minimalista eskaintzea da”

Silvia Echeverríak, NAWren sortzaileak, oinetako minimalistak postura-osasunean eta garapen biomekanikoan haurtzarotik helduarora arte nola eragin dezakeen azaltzen du.

Isabel  Urbano:  “Novia  Salcedo  Fundazioarekin  praktiketan  dauden  gazteen  %60k  kontratu  bat  lortzen  dute”
06/02/2025 Ekintzailetza

Isabel Urbano: “Novia Salcedo Fundazioarekin praktiketan dauden gazteen %60k kontratu bat lortzen dute”

Novia Salcedo Fundazioak 45 urte inguru eman ditu ikasketa-ingurunetik lan-mundurako trantsizioa errazten, prestakuntza praktiko ez-laboraleko programen bidez.

AIDTEC  Solutions  :“Ekintzaileak  zaindu  egin  behar  ditugu”
05/02/2025 Ekintzailetza

AIDTEC Solutions :“Ekintzaileak zaindu egin behar ditugu”

Nekazaritza jasangarriagoa lortzeko soluzioetan espezializatutako startuparen sortzaileetako bat da Izaskun Oribe

Elkarrizketa  ‘glo910’-eko  Ixone  Elosegui  eta  Miren  García-Chazarrari
13/11/2024 Ekintzailetza

Elkarrizketa ‘glo910’-eko Ixone Elosegui eta Miren García-Chazarrari

"glo, logoan ikusten den bezala, 910 bezala ere irakur daiteke, 10 emakumetik 9k zelulitisa duelako, eta hortik dator markaren izena eta gure lehen gailua, glo910"

Zure  negozioaren  webguneak  Interneten  arrakasta  izateko  behar  duen  guztia  eskaintzen  dizu  UrBerrik
16/10/2024 Ekintzailetza

Zure negozioaren webguneak Interneten arrakasta izateko behar duen guztia eskaintzen dizu UrBerrik

Enpresa gazteiztarrak web diseinua, konponketa, mantentze zerbitzuak eta SEO posizionamendua eskaintzen ditu

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.