AJEBASK 25 aniversario
Ekintzailetza Up Euskadi
Albisteak 22 abendua, 2021

AJEBASKek, Arabako Enpresa Gazteen erakundeak, bere XXV. urteurrena ospatu du

Gasteizko Europa Jauregian ospatutako ekimenean 2021ko Sari eta Onuren banaketa egin zen.

Ajebask Arabako dozena bat gazte ekintzailek bultzatuta sortu zen 1996an. Hausnartzeko, enpresa-ekimenei konponbideak emateko eta elkarri laguntzeko foro bat sortu nahi zuten. Ordutik, erakundea hainbat taldek kudeatu dute, herrialdeko enpresa gazteen eta profesionalen interesak bultzatuz, proiektu berrien sorreran lagunduz, baliabideak erraztuz eta kolektiboaren intereseko ekintzak eskainiz.

25 urte, ospatu beharreko denbora urtebetetzea da; AJEBASKek Gasteizko Europa Jauregian ospatu nahi izan du gala berezi batean. Arabako Enpresa Gazteen ahalegina eta ibilbideari omen egiten dieten Sariak banatu dituzte. Gaur egungo erakundearen buruak, Juan Carlos García Floresek, hala adierazi zuen: “ekimen hau, enpresariei Arabako gizartearen motore izatearren eta lana eta aberastasuna sortzearren egiten zaien omen publikoa da”.

Fernando RomaySaskibaloi-jokalari ospetsua izandako Fernando Romayk aktoen programari hasiera eman zion ‘El valor de la diferencia’ bere konferentziarekin. Mundu txiki eta aldakor honetan arrakasta izatera bultzatu zuten baloreak azaldu zituen hurkotasunez eta errazki. Geroago, entitatearen 25 urteen irudiak erakusten dituen metraje bat proiektatu zen eta erakundearen buru eta zuzendari izandako pertsonei omen egin zitzaien.

Sari eta omenen banaketa Joseba Larrañagak gidatu zuen: “Ekimen honek ahalegina, konpromezua, sakrifizioa eta etorkizunaren aldeko apustua bezalako baloreak nabarmentzeko balio behar du; laburbilduz, arriskatzen diren gazte guzti horien omenez, euren ideiekin eta merkatuen konkistekin, mundura ateratzen diren proiektuak martxan jartzen baitituzte”.

 

SARIAK eta OMENA

Revelación empresarial Saria: Jon Rivas, Caronte Web Studio-koa.

Injineru teknikoa, informatikoa formakuntzaz. Ia 10 urte webguneak garatzen eta marketing digitalean aditu izaten lan eman ondoren, 2018an ekiteari ekin zion: “Hiru urteren buruan, bederatzi lanpostu sortzea lortu du. Diziplina anitzeko lantaldea bildu du bestelakoa den marketing-agentzia baten baitan”.

 

Premio Sector Cultural: Zuriñe Benavente

Dantzaria da; dantzari buruz ondo dakitenek, “magikoa” dela esaten dute. 2014an bere formakuntza amaitu ostean, ‘Altraste Danza’ Konpainia fundatu zuen Ignacio Monterrubio musikariarekin batera. Hiru urte geroago, “Danzálava” formakuntza proiektua sortu zuen Gasteizen, arte eszenikoen eta bitartekaritzaren profesionalentzat. Joan den urtean, Benaventek Premio de la Crítica de Catalunya saria jaso zuen, Bachen musika duen ‘Mal Pelo’-ko obra batean emakumezko dantzaririk onena izatearren.

 

Premio Comercio-Servicios: Farmacia Pascual Espinosa.

Javier eta Fernando Pascual anaiek burutua eta 40 urte baino gehiagoko familia-ibilbidea duena. Anaiok, gurasoei jarraikiz, bezeroak zaintzeko ardura handia dute. Hala lortu dute farmazia soil bat baino askoz gehiago dena, osasunera eta ongizatera lotutako zerbitzu-sorta handia eskainiz: optika, ortopedia, audio-protesiak, elikadura-zerbitzua, ile eta azalaren analisia, kolesterol eta glukosaren analisia, omega 3 eta odol-taldea, aitatasun-probak eta abar.

 

Premio Innovación: Brave Corporation

Mundu ultra konektatu honetan, pertsonen babesera zuzendutako sistemak garatzen dituen enpresa da. Saioa Arrizabalaga du buru eta haren erronka nagusia ‘SHIELD’ garatzea izan da: Inteligentzia Artifizialean oinarritutako software bat, ikusmen artifiziala aurpegien analisirako erabiltzen duena, segundo bat baino gutxiago behar duena helduentzako webgune edo aplikazioetako erabiltzaileen adina antzemateko. Gainera, bullying, cyber bullying eta Interneteko beste hainbat arrisku antzeman eta hauetatik babesteko sistema da.

 

Familia-Industriaren Omenaldia: Rulisa Hydraulic Blocks

25 urte baino gehiago daramatza bloke hidraulikoak ekoizten. Gaur egun, Iñaki Delgadok burutzen duen enpresa hau sektoreko liderra da. Kalitatea kokatzen dute ororen gain, eta urteotan gero eta exigentzia gehiago duen merkatura egokitzen joan dira. Gaur egun hainbat erraminta dituzte edozein hutsune mekanizatzeko, bai elementu logikoekin, bai edozelako balbulak.

 

Enpresa-Ibilbideari Omenaldia: Josu Sánchez

SLK Sarkis Lagunketa-ren Lehendakariorde, Kontseilari Ordezkari eta sozio fundatzailea. Elkarrekiko Bermerako ‘Elkargi’ Sozietatearen lehendakaria da. Eraikitzeko, erronkak gainditzeko, elkarbanatzeko eta elkarlanean aritzeko pasioari esker, lan-ibilbide bikaina izan du.

“Pasioa eta leialtasuna” izan dira, haren hitzetan, haren bizitzaren eta enpresen ibilbidea zimentatu dutenak.

67 urterekin, eta 42 urtez eraikuntzan eta etxebizitza-sustapenean jarduten duen Gasteizko enpresarik garrantzitsuenetako batean ibili ondoren, haren curriculumean Gasteizko zenbait obra sinboliko nabarmentzen dira: Antzoki Nagusiaren berriztatzea, Fernando Buesa Arena pabilioiaren zabalkundea, Udaletxeko ofizina berriak edota Arkeologia-Museoa.

Informazio gehiago: ajebaskalava.es

Lotutako albisteak

Krauserrek  mekanizazioaren  industriarako  ebaketa-tresna  pertsonalizatuak  eskaintzen  ditu
11/03/2025 Up Euskadi

Krauserrek mekanizazioaren industriarako ebaketa-tresna pertsonalizatuak eskaintzen ditu

Konpainiak ebaketa baldintza egokietan eta modu berme batean egiteko teknologia garatu du.

Momentum  Gamesek  joko  arrakastatsuak  sortzen  laguntzen  die  markei
11/03/2025 Up Euskadi

Momentum Gamesek joko arrakastatsuak sortzen laguntzen die markei

Gipuzkoako startupa proiektu bakoitzaren garapenaz eta administrazioaz arduratzen da, baita jokoen-analitikari buruz ere

Wake  Up!  Albiste  ekintzaile  batzuk  sarean
06/03/2025 Ekintzailetza

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Euskadi  herrialde  teknologiko  eta  berritzaile  gisa  agertu  da  Mobile  World  Congress  2025ean
05/03/2025 Up Euskadi

Euskadi herrialde teknologiko eta berritzaile gisa agertu da Mobile World Congress 2025ean

"Innovation Land" lelopean, 16 startup Up!Euskadi berrikuntza-plataforma ordezkari izango dira Euskadiko standean, Spri Taldearen eta Foru Aldundien laguntzarekin

Karelak  berrikuntzaren  aldeko  apustua  egiten  du  ontzigintza  eta  industria  sektoreetan
03/03/2025 Up Euskadi

Karelak berrikuntzaren aldeko apustua egiten du ontzigintza eta industria sektoreetan

Konpainiak ingeniaritza elektrikoko aholkularitza zerbitzu integrala eskaintzen du Euskadiko eta nazioarteko enpresentzat

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.