Akzioan Ekiteko Master Dualak ezin hobeto eman dio amaiera bere lehen faseari
Masterraren bigarren edizioan, partehartzaileek BBK Fundazioaketa Euskadiko Parkeen Sareak planteatutako erronka errealen aurreko proposamenak aurkeztuko dituzte.
Joan den astelehenean, urtarrilaren 14an, Master Dualeko partehartzaileek euren proposamenak aurkeztu zituzten Masterrarekin kolaboratzen dute bi erakundek proposatutako erronkei erantzuteko. Ekitaldia Zamudion kokatuta dagoen Parkeen Sarearen egoitza zentralean izan zen.
Pasa den astean, BBK Fundazioak honako erronka proposatu zien: BBK Fundazioari epe luzeko langabetuak lan-mundura sartzen lagun diezaioketen konponbideak diseina zitzatela. Bestalde, Euskadiko Parkeen Sareak euren aktibitatearen eragin Sozial eta Ekonomikoa ebaluatzeko eredua garatzeko erronka bota zien.
Hala, amaitutzat jotzen da Masterraren lehenbiziko fasea, zeinetan partehartzaileak asterik aste erakunde kolaboratzaileek proposatutako erronkei aurre egin dieten. Zehazki, erronkak Salto Systems, Petronor, Grupo Urbegi, IDOM, Euskaltel, Tecnalia Ventures, CIE Automotive eta Siemens-Gamesak proposatuak dira. Erronka hauetako bakoitza Unibertsitatearen eta erakundeen Laguntzaileen laguntzaz diseinatu, ezarri eta ebaluatua izan da. Lan egitean erabilitako metodologia Design Thinking da, izaera sistemikoa duena. Metodologia honek berrikuntzarako erronka bati aurre egiten laguntzen du, arazo zabal eta korapilatsuak konpontzera zuzenduta baitago, eta ikuspuntu kreatiboa eskatzen duen edozein esparrutan aplika daiteke.
Irakurri gehiago hemen:
http://xurl.es/kmvj4
Lotutako albisteak

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia
Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250324
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Zabalik dago MAKE IN! Ekintzailetza Industriala programaren 4. ediziorako izen-emate epea
Apirilaren 25a izango da programan izena emateko azken eguna

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Foodtech Startup Forum 2025: elikagaien industriarako berrikuntzaren eta teknologiaren arloko punta-puntako irtenbideak
Elikagaien eta edarien sektorerako proiektu, irtenbide edo negozio eredu iraultzaileak aurkeztu nahi dituzten startupek apirilaren 1era arte ikustarazi ahal izango dute bere hautagaitza